Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aharrausi 1 iz nahi gabe egiten den aho zabaltzea, arnas hartze luze batez gertatzen dena.

-Gau on, Jimps -xuxurlatu zuen aharrausi bat ahoratuz-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 466. orr.

Zotin isil horiek aharrausi bihurtzen ziren hiru segundoan behin, ahoa are gehiago zabaltzen zutelarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Ontziak garbitzeari lotu orduko aharrausi bat ito du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Lola, aharrausi bat eskuarekin itotzeaz batera, bidaia inoiz ez amaitzea desio duela konturatu da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hain aharrausi handia izan zen, beste bi lanparatxoek ere aharrausi egin zuten, eta ahoak itxi orduko itzali ziren hirurak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 50. orr.

Goizeroko aharrausi nagi eta urratzailea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

Azkenean, besoak indartsu zabaldu, aharrausi ozena egin, jauzi batez ohetik jaiki, eta zabuka joan zen traste zaratatsua isilaraztera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 195. orr.

Ekitaldiko aharrausi bakarretakoak eragin zituen Ardanzaren hitzaldiak.  Berria - Kirola   2006-01-27

Hogeita sei edo hogeita zortzi liburu idatzi zituela, guztiak ere asperdura transzendentalezko aharrausi moduan zabaltzen direnak, dena eskas duen mundu baten aurrean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

Liburua ohe ondoko mesanotxean utzi duzu, lo-minak batu eta azken aharrausi batek kandela erdi agortua itzali du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 10. orr.

3 aharrausi egin

Aharrausi egin zuen burua atzera eramanez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

Agatak ezin dio eutsi aharrausi egiteari, beso zabal, bataren eta bestearen aurrean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 65. orr.

Katuak aharrausi egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 155. orr.

Etsian egin zuen aharrausi, bihurkatu egin zen eta etzanda geratu zen begiak zabalik eta eskuak garondoaren azpian zituela, sabaira begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Bat-batean, baserriko atalburua zapaldu dueneko, aharrausi egiten du, edo nekaturik lotara doa, ahanztura bila, edo baita hirira itzultzeko arin prestatu ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

Batzuek aharrausi egiten dute, besteak zerurantz okertzen dira eta lazgarri oihukatzen duen ahoa zabaltzen dute.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Goxo-goxo eta luze egiten dut aharrausi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.

Nagiak atera, eta aharrausi luzea egin zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Aspaldian ez dut hain ongi lo egin -Egutxik aharrausi lotsati bat egin zuen-.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 99. orr.

Quenu espaloian agertu zen lipar batean, aharrausi txikiak eginez, goizeko haize hozkirriak guztiz esnatzen zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.

Bidean, behin baino gehiagotan deitu zion bere buruari "eginbeharraren biktima", eta bere artean hori esaten zuen bakoitzean aharrausi luze eta sakona egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

Weldon jaunak orrialdea pasatu eta ozenki aharrausi egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus