Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahapekatu, ahapeka(tu), ahapekatzen (ETCn 15 agerraldi; orobat ahopekatu, ETCn 17 agerraldi) du ad ahapeka esan. ik ahopekatu.
Batek ahapekatu zuen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.
Zeinatu zen, lo-gelako Jesuskristori barkamena eskatu zion eta ahapekatu zuen: -Kalma hadi gizona -ahapekatzen zion Mikelek, egoeraren larria neurtzen zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
Pentsakor jarraitu nire ganbito-irekierari nola aurre egin, eta txistuka ere bai, erabat urduritzen ninduen bere melodiarik gabeko txistukaldi erdi-ahapekatu, oharkabe eta balbula baten zirriztuko xuxurlaren moduko harekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.
Mauletar baten mintza-doinuan ahopekatu zuen, nire paretik pasatzean: [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.