Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahanzkor izond ahazkorra.

Ene izena ere berak hautatu zuen: Joanes, erreginaren laudorioan eta bere aita Labrit ahanzkorraren oroigarrian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

Euskaldunen oroimena ez da ahanzkorra eta holako gertakariek dituzte oraino azkartu bi partetan emana den Euskal Herriko jendeen arteko loturak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.

Nik ez nuen hitzordu hura gogoan, baina, oso ahanzkorra naizenez, ez nintzen harritu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 115. orr.

Eskuina, hain ahanzkorra ote da?  Herria   2003-02-20

Zeren eta Jainkoa, luzakor bada ere, ez da ahanzkor.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

Galde horiek egitean, badakit ahanzkor direla jendeak eta herriak: "Les français ont la mémoire courte" erran zuen besteak.  Herria   2001-03-01

Holakoak dira politikariak, osoki ahanzkorrak.  Herria   2003-02-06

Gauak ezabatu egiten ditu akatsak, barkagarriago egiten ditu hanka-sartzeak, ahanzkorrago bihurtzen bekatuak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.

-Eta gu, jendeok, ahanzkorregiak garela?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

Luca etxean batera eta bestera ibiltzen zen soka harekin, bere baitan murgildurik, ahanzkor eta geldo, poliki mugituz eta inolako helbururik gabe.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 263. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus