Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahamen 1 iz mokadua.

Ura edan eta ahamen bat jan duzue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

Zenbait aldiz gomitatzen ninduen bere adiskideekin ahamen baten jatera paketetan ukanetarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 93. orr.

Zaindariek ez zieten ahamenik ere emaiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 201. orr.

Bi egun haietan ez zuten ahamenik jan, ez edan ere, eta berdin-berdin iragan zuten ondoko gaua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 247. orr.

Hiru ahamen aski izan nituen nik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Kantaldiaren ondotik, ikusliar guziek ukanen dute ahamen baten eta baso erdi baten edateko parada, Abbadia jauregiko sukalde zabalean.  Herria   2004-06-17

Bi ahamen irentsi orduko, tapatua nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.

Zeren oilaskoa ahamen ezin apetitosagoa izan baitaiteke egun batean, baita hurrengoan ere eta hurrengoan, baina beti zagok muga bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

Labezomorroek, lehenbiziko egunetan bederen, ahamen poxi bat iresteko gogoa kentzen zioten Joanesi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 80. orr.

Irakurleak ikusiko duenez, han-hemenka eman ditzakedan iritziez gain, tartean datuak ageri dira, ahamen gisa emandako datu asko batzuetan, iturriak ia-ia inoiz ere aipatu gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 9. orr.

Egunean premiazkoa genuen kaloria kopurua sabeleratuko genuen ahamen bakarraz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Hartan ere, ahamen gutiziatuena, hasteko: erretiluan eper bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.

Bakoitzarentzat ahamen ttipi bat baizik ez zen gelditzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 140. orr.

Gaua ez duk erabat bukatu oraindik, basoan gauzak gertatzen dituk, basapiztien zelata-aldia bukatu gabea duk: basakatua zelatan zegok oraindik, harrapakinaren azken ahamena jaten ari duk hartza, oreina ilargipeko azken une grinatsuez oroitzen duk, larrearen erdian gelditzen duk, amodiozko borrokaren lekuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Zelula hartzaileak estimulatzeko eta garunerako mezua sortzeko, askoz energia gehiago lortzen da janari ahamen batetik, urrutiko soinu, ikuspen edo usain-bafada batetik baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahamen bat (6); ahamen baten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus