Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahaldun (orobat aldun g.er.) 1 iz herriak Diputaziorako, Batzar Nagusietarako, edo Legebiltzarrerako hautatu duen ordezkaria. ik diputatu.

Gipuzkoako ahaldunaren esanetan, "ez dago baldintza objetiborik halako dinamikei eusteko".  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Joaquin Villa Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Gizarterako ahaldunak enpresentzat atzerrian inbertsioak egitea garrantzitsua dela azpimarratu du.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Juan Jose Mujika Gipuzkoako Ogasuneko ahaldunak herrialdeko Zerga Arau berria aurrekoa baino "gogorragoa" izango dela ohartarazi zuen atzo prentsaurrekoan.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Azkenik, Erriberagoitiko Udalari informazio zehatzagoa emateko konpromisoa hartu zuen atzo Rodolfo Saenz de Ugartek, Arabako Garraio eta Herri Lan Saileko ahaldunak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarrik "arduragabetzat" jo du Espainiako Sustapen Ministerioko eledun Benigno Blanco.  Berria - Harian   2005-02-12

Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusiak atzo adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenak Diputazioen foru eskumenak "urratu" egiten ditu, lurralde historikoen eskubideak "urratzen" dituelako.  Berria - Kultura   2004-03-07

Hainbat bider egin diegu batzeko eskaera lehendakariari, ahaldun nagusiari eta herriko alkateari, eta inoiz ez dugu erantzunik jaso.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Epe batez Gipuzkoako ahaldun nagusi izan zen gizona "ahanzturan geratu da", Aginagalderen ustez.  Berria - Kultura   2006-02-24

Maiestate:, Erregearen estatus eta titulua, Amerika errepublikazaleko ordena antzinako eta ohoragarrietako Maisu Goren, Goi Kantziller, Incohone Handi eta Ahaldun Inperial Nabarmenenek mesprezu bidezkoz begiratua  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Federico Berastegi Kultura ahaldun eta Artiumeko batzordeko buruak eta Javier Gonzalez de Durana zuzendariak agerraldia izan zuten Arabako Biltzar Nagusietan.  Berria - Kultura   2004-01-24

Ogasun ahaldunak zehaztu zuenez, iaz gutxienez 18.800 euroko mozkin gordinak eduki zituztenek bakarrik egin beharko dute aitorpena.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

Bilboko Erakustazokako presidente Iñaki Irustak eta Sabin Arana Bizkaiko Enplegu eta Prestakuntza ahaldunak aurkeztu zuten azoka.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Bizkaiko Enplegu eta Formakuntza ahaldunak, Julio Artetxek.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Datozen hamabost egunetan egoera errepikatzea "oso kezkagarria" dela ohartarazi du Eloy Lopez de Foronda Nekazaritza ahaldunak.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Gasteizko epaile batek La Zeta de Gasteiz aldizkariaren editorea 1.080 euroko isuna eta Ramon Rabanerari 12.020 euroko indemnizazioa ordaintzera zigortu zuen aipatu argitalpenak Arabako Foru Ahaldun Nagusia iraindu eta haren ospea zikindu omen zuelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

Giza ale interesgarria zen: alegia, Autoritatearen jabe xuxen izan gabe haren ordezkari diren aldetik, hala nola sakristauak, museoetako zizeroneak, bedelak, erizainak, abokatuen eta notarioen "hurrengo" direlakoak, merkataritza-ahaldunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

4 izond/iz ahala duena.

Munduko argitaletxe ahaldunenek beti baitaukate norbait (scouter bat) hiriburu literario handienetan bertan argitaratzen den produkzioa galbahetik pasatu eta nazioarteko best-seller-aren kutsua izan dezakeen oro segituan bere merkatura inportatzeko.  Berria - Kultura   2004-04-21

Berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes-uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

-Ez dut ez holakorik egingo, nire jaun hori -Santxok erantzun-; berori bezalako nagusi ahalduna izanik batez ere, berorrek jakingo baitu, niri ongi datorkidan eta nik ahal dezakedan hura guztia ematen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 35. orr.

Familia noble eta ahaldunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.

Euskal-Herriak behar ditu gazte suhar eta ahaldunak, gaur beren aintzinekoekin biharko herria eraiki dezaketenak.  Herria   2001-07-12

-Egia... ez dudala anitz jan azken denbora hauetan, baina... gorputz politagoa dut, eta menturaz orain gizongai bat aurkituko dut, ahalduna.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Senarra ahalduna duk aterki-enpresa batean, eta emazteak arropa-saloi bat zeukak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.

Gero, galdetu zion ea bazuen eroste-agiria sinatzeaz eta gainerako eginbideez ardura zitekeen ahaldunik edo ezagunik hirian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Ahaldunen etxea ere, beren ideiekin errepublika gobernatzen dutenen etxea, erabilera kontuan hartuz egingo da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Txitxikovek, ahaldun baitzen afera hartan, guztien borondate ona irabazi zuen aldez aurretik (gauza jakina da ez dagoela ziurtagiririk arruntena edo zuzenketarik txikiena ere lortzerik zenbaiten borondatea aurretiaz irabazi ezean, nahiz eta, horretarako, botila bete Madeirako ardo isuri behar eztarri bakoitzera).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Lagun katolikoek, haren exakzioen sastada pertsonalki zein ahaldunen bitartez hartzen zutenean, hitz garratzak erabiltzen zituzten haren kontra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 236. orr.

Herri aberatsenen baitan ere, ahaldunen eta gabezian direnen artean urrakoa handitzen ari da.  Herria   2003-12-18

Berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes-uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

Grezia -non errusiarrak Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen artean gerraosteko gerra deklaratu gabean izan baitziren menderatuak, bi aldeetako borrokalariak atzerriko gerrarien greziar ahaldunak izan zirelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Hunek ez du onartzen bere ekonomiaren harat hunatetan legea egin dezoten mundu guzian hedatuak diren enpresa guziz ahaldunek.  Herria   2001-04-26

Hark Jainko guziz ahaldunaren kolerazko oldez hanpatu ardo-ontzia aztalkatzen baitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Enperadore guztiz ahaldunaren alde aritzeagatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.

Jainkoa guztiz ahalduna zen, dena ikusiko, dena entzun, dena jakingo zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 107. orr.

4 ahaldun nagusi

Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena eta Gipuzkoan aurkeztu diren hainbat egitasmo izan zituen hizpide ahaldun nagusiak Gipuzkoako Batzar Nagusien politika orokorrari buruzko eztabaidan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Arabako ahaldun nagusi Ramon Rabanerak "Eusko Jaurlaritzarekin izan duten eskuzabaltasun bera» eskatu die Arabako sozialistei aurrekontuan aurrera atera ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Bileraren bezperan, atzo, Naval ontzioletako sindikatuetako ordezkariak Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaorekin elkartu ziren, Sestaoko ontziolen etorkizuna aztertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Duela bost urte izandako negoziazioetan tirabira latzak izan zituzten Ramon Rabanera ahaldun nagusiak eta Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariorde eta Ogasun sailburuak.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

5 merkataritza-ahaldun

Nolabaiteko bikariotzan diharduten oro bezala, giza ale interesgarria zen: alegia, Autoritatearen jabe xuxen izan gabe haren ordezkari diren aldetik, hala nola sakristauak, museoetako zizeroneak, bedelak, erizainak, abokatuen eta notarioen "hurrengo" direlakoak, merkataritza-ahaldunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahaldun nagusi (75); ahaldun nagusi izan (6); ahaldun nagusi jose (13); ahaldun nagusi joxe (24); ahaldun nagusi ohi (3); ahaldun nagusi ohiak (4); ahaldun nagusi ramon (14); ahaldun nagusia (40); ahaldun nagusia eta (6); ahaldun nagusiak (92); ahaldun nagusiak adierazi (3); ahaldun nagusiak atzo (5); ahaldun nagusiak eta (9); ahaldun nagusiaren (24); ahaldun nagusiaren arabera (4); ahaldun nagusiaren esanetan (3); ahaldun nagusiaren ustez (4); ahaldun nagusiari (8); arabako ahaldun (46); arabako ahaldun nagusi (16); arabako ahaldun nagusia (7); arabako ahaldun nagusiak (16); arabako ahaldun nagusiaren (5); arabako ahaldunak (3); arabako ogasun ahaldunak (3); atzo gipuzkoako ahaldun (4); bilbao ahaldun (8); bilbao ahaldun nagusiak (7); bilbao bizkaiko ahaldun (16); bizkaiko ahaldun (38); bizkaiko ahaldun nagusi (16); bizkaiko ahaldun nagusia (5); bizkaiko ahaldun nagusiak (15); eta ahaldun (5); gipuzkoako ahaldun (87); gipuzkoako ahaldun nagusi (28); gipuzkoako ahaldun nagusia (19); gipuzkoako ahaldun nagusiak (27); gipuzkoako ahaldun nagusiaren (7); gonzalez txabarri ahaldun (5); kultura ahaldun (3); luis bilbao ahaldun (8); nekazaritza ahaldunari (4); ogasun ahaldun (3); ogasun ahaldunak (7); rabanera ahaldun (6); rabanera ahaldun nagusiak (3); rabanera arabako ahaldun (18); ramon rabanera ahaldun (5); txabarri ahaldun (6); txabarri ahaldun nagusiak (3); txabarri gipuzkoako ahaldun (42); zuen ahaldun (7); zuen ahaldun nagusiak (6); zuen bizkaiko ahaldun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus