Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahala 1 adlag (aditz baten era burutuaren ondoan) ?bezain laster?, ?-(r)en neurrian?

Erre ahala, baserritarraren gorputza ahitzen joan zen, harik eta bere bizitza azken garrarekin batera itzali zen arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.

Askotan ikusten nuen, umeek txixa egin ahala, mingainarekin edaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Su-etena eta giroa sendotu ahala, prentsa dosierrak naroago etorriko zaizkigu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

Irudika dezagun hari bat, sendoa muturrean, luzatu ahala, xaretzen doana.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 164. orr.

Denborak aurrera egin ahala, azken ildo hori nagusitu da Itoizko Koordinakundean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 73. orr.

Baina, orrialdeak pasatu ahala, geroz eta erantzun motzagoak nik.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 63. orr.

Tomas ezkertia zen, ordea, ezkerti konbentzitua izan ere, eta idatzi ahala eskua pasatzen zuen idatzitakoaren gainetik, eta ezabatu ere erdia ezabatzen zuen, oilaskoaren koipea zeukalako eskuan oraindik, tantaka eta erreten eliptikoetan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 65. orr.

Belztasunean mozoloak tertulian, eta bihotza goxotasunez hasi zitzaidan betetzen herrira hurbildu ahala.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 101. orr.

Besaulkitik altxatu eta, eskultura kendu ahala, sekulako zaplateko bat eman nion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.

Hobeto sentitzen naiz egunak joan ahala.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 86. orr.

Etxe aurrean, belaze handi bat: berde iluna, bi segalarik bibelarra ebaki ahala argitzen ari zena.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.

Gero, gertaera historikoak kanbiatu ahala, xii guztiak ez direla gaiztoak ikasi beharko dugu, mundua eta lagunak aldatu egiten baitira.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 69. orr.

Lescun herria maite zuela eta "Pic d'Antsabère" delakoa nahi zuela hurbiletik ikusi eta egin ahala gora joan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 151. orr.

Harekin hitz egin ahala bururatu zaidak dena.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.

Egun berria hasi zuen, oroitu ahala aspalditik alferrik galtzen ohitua zen egun horietako bat.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 15. orr.

Baina egunek, uneek, segundoek aurrera egin ahala desagertzen joan zen ongizate hura, eta zuk itsaso beltz irenslearen aurrean geldirik aurkitu zenuen zeure burua, bakarrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

Begiak dir-dirka zekartzan; etxeko sarrerara irisi baino lehen, gerrikoa askatzen hasi zen, ohitura zuenez, ibili ahala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 75. orr.

Alkohola Tellagorriren gorputzean sartu ahala, agurea suspertu eta animatu egiten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Urteek aurrera egin ahala, irudipena daukat mundua geroz eta txikiagoa dela eta, aldi berean, gero eta zailagoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 83. orr.

Hau egia den neurrian, espero daiteke hizkuntzaren beste iker-alor batzuek, garatu ahala, esanahi-teoriaren atal batzuk bereganatuko dituztela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.

Garai hartan kamiseta eramaten zuen, bat busti ahala lehorra aldatzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 51. orr.

Kalean euria bota ahala, ostatuan kopak beteta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.

Bigarren gerra mundialeko beteranoa, egun gehienak hotelaren ondoko taberna batean botatzen zituen entzun nahi zionari gerrako istorioak kontatuz, gehienetan berberak, garagardo latak hustu ahala begiak gorritzen eta mihia zerbait trabatzen zitzaizkiola.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

2 adlag (aditzoinaren eskuinean) ahal den beste.

Rousseauren usteak suma ahala erantzun jaso ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Euria jaits ahala hasi zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 138. orr.

1856an Lacroix apezpikuak Deiheralde eta Hazparneko misionesten gain eman nahi izan zutela hango euskaldunen ardura, bainan jos ahala urratu bazuela jadanik hemengo misioneekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 76. orr.

3 egin ahala egin

Sistema aldaketak babes polita izan du udak aurrera egin ahala egindako fitxaketei esker.  Berria - Kirola   2004-08-26

Natorren Lazkanoren hasierako esaldira: "Bertsoa egin ahala egiten da ondoen.".  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 18. orr.

4 ezin esan ahalako

Oi, harriek barnerik baldin badute, erakundeen arima eraikitzen dituen etxeei txertatzen baldin bazaie, nolako kolera hits eta ezin esan ahalakoak ikaratu behar zituen orduan oinarrietaraino horma biluzi eta gotor hauek!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.

Pozezko sukar handi, ezin esan ahalako batek bete zidan bihotza, eta ordu batez printzea ere joan zitzaidan gogotik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Jauregiak ezin esan ahalako edertasun argitsua zeukan, zaldunen armez guztiz hornitua zegoen eta, gainera, horma denetan gurutze irudiz markatutako ezkutu distiratsuak zituen zintzilik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.

Herria askatutakoan, doilor traidore guztiak konderriko kartzelara eramanak zituen, hura guztia zalditik jaitsi gabe; horrela, ezin esan ahalako eskuzabaltasuna erakutsiz, sherifaren alabarekin ezkondu, eta zaldi gainean abiatu ziren etorkizun itxaropentsu bati buruz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.

Ni urduri nengoen, ezin esan ahalako higuina ematen zidan gizaje hark.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.

Lehenago familian behia sakratutzat bazuten, ge-roztik ezin esan ahalako maitasuna hartu zioten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Eskerrak Jainkoari, beraren ezin esan ahalako dohain horrengatik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,15

Oinazea ez pairatzea eta torturatzaileekin kolaboratzea aukeratzen baldin baduzu, ezin esan ahalako oinaze morala erosten duzu.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.

5 ezin konta ahala

Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu, gauza harrigarriak, ezin konta ahala.  Elizen arteko biblia   Jb 9,10

Ez dagoela lekurik ezin konta ahala iheslarirentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Gotorleku hau ezin konta ahala inurrik eta zenbait soldaduk defendatua dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Frantzia ezin konta ahala jaurerri txikitan banatuta zegoenez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.

Ezin konta ahala opari zuen: Charvet musuzapiak, art moderne eiteko hautsontziak, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Hura ikusi, eta ezin konta ahala ahots hasi zitzaizkidan barrutik irten beharrean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Beste gisa bereko ezin konta ahala herritatik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.

Ezin konta ahala ziren horrelako aldaerak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 164. orr.

Ezin konta ahala izango direla historiako zuloak, etengabea anakronismoaren arriskua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

6 ezin konta ahalako izlag

Jerusalemgo altxortegia ezin konta ahalako aberastasunez betea zegoela.  Elizen arteko biblia   2 M 3,6

7 gerta ahala gerta

Erakundea babestu behar duzu gerta ahala gerta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 28. orr.

Gerta ahala gerta, aitorpenari eusteko prest zaude.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

8 jauts ahala (orobat jautsahala)

Ibiltokian sartu eta euria jauts ahala ari dela ohartzen naiz oraino gehiago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Ber denboran euria hasi zen jautsahala.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Ainitz tokitan, euria jauts-ahala eta biziki haize latza, beste batzuetan elurra.  Herria   2003-02-06

Euria jauts-ahala hasi zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 61. orr.

9 jos ahala urratu izan (orobat josahala urratu) du ad ipar egitekoez mintzatuz gainezka izan.

Hala ere badute juje horiek jos-ahala urratu ezen, trenkatzen dituzten baino afera gehiago jiten zaizkie mahai gainera.  Herria   2002-12-05

1856an Lacroix apezpikuak Deiheralde eta Hazparneko misionesten gain eman nahi izan zutela hango euskaldunen ardura, bainan jos ahala urratu bazuela jadanik hemengo misioneekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 76. orr.

Frantzia behere hortan ere badute jos-ahala urratu oihan eta larre askotan suari ezin ihardokiz!  Herria   2005-07-28

Demokrazia berpizten ari Espainian eta bazuketela jos ahala urratu, segurrenik ere.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 175. orr.

10 koka ahala

Gizonkia zuten garraiatzen, bagoietan koka ahala jende sartuz, tinke tinkea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

Gela ttiki hartan, koka-ahala baino jende gehiago izanez, atera nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Aintzina segituz, gero, Karmelo plazan, Basarrateko plazan, koka ahala jende, geroagokoak geroko: bazkari, bertsulari eta mahi-joko, bakoitzak bere modukoa, dena ere Santutxuko karmenetakoak.  Herria   2001-07-26

Eliza koka ahala betea, ahaide eta alde guzietako adixkideak bildurik, bidarritarrak, eskolako lagunak, Larresoroko errugbilari lagunak eta bertze adixkide guziak...  Herria   2004-01-15

11 kosta ahala kosta adlag

Kosta ahala kosta, kultura hizkuntza bilakatu behar zen euskara. Badira kosta ahala kosta betiereko gaztetasunaren bila abiatzen direnak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 137. orr.

Gutun hori kosta ahala kosta eskuratu behar dinat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 293. orr.

Ulertzen hasia zen alkateak kosta ahala kosta nahi zuela printzesa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.

Bezperako kapitaina aurkitu zuenean, zakuen jabea lehenbailehen eta kosta ahala kosta ekartzeko agindu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Zuhaitzek hatzak zerura altxatuak zituzten, zurezko hariak bizitzari eutsi nahi ziotenak kosta ahala kosta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Aurkitu behar diat kosta ahala kosta!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.

Kosta ahala kosta, gora Aosta  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

12 nahi ahala

Ordurako bazekien dotorezia handiz negar egiten, betazalak hondatu gabe, eta nahi ahala.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.

Horietariko batzuen gainean erran-merran franko ibiliak ziren hirian: nahi ahala haragi fresko omen -ez bakarrik plater barnean-, eta halaber hauts xuria nasaiki, sudur zuloen alaigarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Iritsi duk Garcia horren jauregira, berak nahi ahala guzia urratu, ebatsi eta sutu dik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

13 saka ahala

Zubi baten gainean pasatzen ari zelarik treina gertatu da hori, jendea bazelarik saka ahala metatua treinaren teilatu gaineraino.  Herria   2005-12-08

14 suma ahala

Azkenean, bukatuta jada aro erromantikoa, zabalduta hiztegi psikoanalitikoa gizarte osora, nagusituta erabat herrixka unibertsala bere txutxumutxuekin, Rousseauren usteak suma ahala erantzun jaso ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Baina, bere hamar urte haiekin, maldizioak esaten zituen suma-ahala, zigarroak osten zizkigun, erantzun lotsagabeak ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

15 tira ahala (orobat tirahala g.er.) indar guztiekin, ahal den guztia.

Goizetik arrats, tira-ahala ari izan ginen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 138. orr.

Barnean norbait edo norbaitzuk tira ahala ari dira.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Kanpoan euria ari zuen tira ahala.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Atzamarrak tira ahala zabaltzen ditu igurtziaren eremua handitzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.

Ikusi nuen elkarri tira ahala musuka ari zirela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Erdilariaren bitartez, baloia eskuratu nuelarik, tira-ahala lasterka abiatu nintzen, aurkako lerroan zuloak egiten saiatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Gau hura goizaldeko ordu tikietan bukatu nuen, Alde Zaharreko barra amerikar batean, zutik egoteko gauza ez nintzela eta ipurdi estuko ukrainar baten istorio tristeekin tira ahala negarrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Platonengana konfiantza ukan dut, baina hau gaurko people aldizkarietako kazetarien gisa aritu zela iruditzen zait, lumak tira ahala, gizon handien itzalen bila.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 141. orr.

16 tira ahala tira tira ahala.

Tira ahala tira lau miliun tona trafikuren marra iragan du portuak 2000 urtean.  Herria   2001-01-11

Biltagarbik karkulatua baitu bost urte barne bereizketa hein horretara helduko garela tira ahala tira.  Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aditu ahala (6); agertu ahala (10); agindu ahala (5); ahala ari (21); ahala ari eta (4); ahala baino (5); ahala bere (11); ahala beste (7); ahala betetzen (4); ahala desagertzen (4); ahala dira (8); ahala duen (4); ahala edo (5); ahala egiten (9); ahala egiten da (5); ahala eman (4); ahala ematen (11); ahala erredakzioa (4); ahala eta (29); ahala ez (5); ahala gauza (12); ahala gero (25); ahala gero eta (25); ahala geroz (7); ahala geroz eta (7); ahala gizon (7); ahala guztia (4); ahala guztian (14); ahala hasi (4); ahala ikusi (5); ahala ikusiko (4); ahala izan (7); ahala izango (5); ahala jende (7); ahala jo (5); ahala joan (6); ahala konturatu (7); ahala kosta (215); ahala kosta eutsi (4); ahala kosta irabazi (4); ahala kosta lortu (4); ahala kosta nahi (4); ahala kosta saihestu (4); ahala laster (5); ahala liburu (4); ahala luzaz (4); ahala sortzen (5); ahala ukan (6); ahala urratu (8); ahala urrun (4); ahoak eman ahala (11); aitzina egin ahala (4); aitzina joan ahala (5); aldatu ahala (14); aldendu ahala (5); areagotu ahala (10); askatu ahala (4); asteak igaro ahala (5); atera ahala (8); aurkitu ahala (5); aurrera ahala (9); aurrera egin ahala (299); aurrera joan ahala (99); aurreratu ahala (17); azaldu ahala (5); barneratu ahala (9); begiratu ahala (6); bere ahala (7); berotu ahala (5); bertsoa egin ahala (4); bete ahala (8); bidea egin ahala (4); bihurtu ahala (7); bildu ahala (4); bizitzeko ahala (7); bota ahala (13); bukatu ahala (7); denbora aurrera ahala (4); denbora igaro ahala (16); denbora joan ahala (18); denbora pasa ahala (9); denbora pasatu ahala (14); desagertu ahala (6); dute egin ahala (6); edan ahala (4); edo ahala (6); egin ahala (454); egin ahala bere (6); egin ahala egiten (4); egin ahala eta (6); egin ahala gero (7); egin ahala guztian (8); egin ahala laster (5); egin ahala luzaz (4); egiteko ahala (6); eguna hurbildu ahala (10); egunak igaro ahala (8); egunak joan ahala (11); egunak pasa ahala (4); egunak pasatu ahala (10); eman ahala (53); eman ahala guztian (5); entzun ahala (17); erabakitzeko ahala (5); erakutsi ahala (4); erori ahala (7); erre ahala (4); erretiratu ahala (4); esan ahala (20); eskatu ahala (7); eta ahala (6); eta egin ahala (4); eta kosta ahala (7); etorri ahala (17); etxera hurbildu ahala (4); euria bota ahala (5); euria jauts ahala (15); ezagutu ahala (12); ezin ahala (19); ezin esan ahala (4); ezin konta ahala (155)

finkatu ahala (4); galdu ahala (11); garatu ahala (7); gauzatu ahala (5); gehitu ahala (5); gertatu ahala (5); gerturatu ahala (17); gogoak eman ahala (5); gora egin ahala (17); gutxitu ahala (5); handitu ahala (13); harrapatu ahala (4); hartu ahala (17); hartzeko ahala (6); hasi ahala (9); hazi ahala (18); hedatu ahala (8); heldu ahala (14); hitz egin ahala (22); hobetu ahala (5); hura kosta ahala (6); hurbildu ahala (111); hurreratu ahala (8); hustu ahala (8); ibili ahala (11); idatzi ahala (14); igaro ahala (55); igo ahala (19); ikasi ahala (7); ikus ahala (6); ikusi ahala (10); indartu ahala (5); inguratu ahala (8); iragan ahala (8); irakurri ahala (31); irentsi ahala (5); iritsi ahala (23); irten ahala (9); izan ahala (7); jaiki ahala (4); jaitsi ahala (15); jakin ahala (6); jarraitu ahala (10); jaso ahala (9); jauts ahala (15); jauts ahala ari (7); jo ahala (12); jo ahala jo (4); joan ahala (205); joan ahala gero (5); joan ahala geroz (5); jokatu ahala (19); jos ahala (8); jos ahala urratu (8); kendu ahala (5); koka ahala (14); koka ahala jende (4); konta ahala (157); konta ahala dira (7); konta ahala gauza (7); konta ahala gizon (5); konta ezin ahala (12); kontatu ahala (9); kosta ahala (217); kosta ahala kosta (213); lortu ahala (5); luzatu ahala (23); minutuak pasatu ahala (6); moztu ahala (4); mugitu ahala (5); murgildu ahala (5); nahi ahala (6); nola edo ahala (5); ohitu ahala (4); onartu ahala (4); orduak pasatu ahala (6); osatu ahala (4); partida luzatu ahala (9); partidak jokatu ahala (10); pasa ahala (27); pasatu ahala (60); sartu ahala (34); sendotu ahala (4); sortu ahala (11); tira ahala (22); ugaritu ahala (11); ukitu ahala (5); urrundu ahala (22); urteak igaro ahala (11); urteak joan ahala (12); urteak pasa ahala (5); urteak pasatu ahala (7); utzi ahala (5); zabaldu ahala (18); zahartu ahala (10); zihoan ahala (7); zuen kosta ahala (6)

ahalako ardi (3); ahalako intziriz (3); ahalako poztasuna (3); esan ahalako (15); esan ezin ahalako (31); ezin ahalako (34); ezin ahalako poztasuna (3); ezin esan ahalako (15); ezin konta ahalako (11); ezin zenbatu ahalako (4); konta ahalako (11); zenbatu ahalako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus