Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
agorrarazi, agorraraz(i), agorrarazten (orobat agortarazi g.er.) du ad agortzera behartu.
Zuk sortarazi dituzu iturri eta errekak, zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak. Elizen arteko biblia Sal 74,15
Ibaien iturburuak agorrarazi eta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena. Elizen arteko biblia Jb 28,11
Neuk agorrarazi ditut lurra eta mendiak, gari-sail, mahasti eta olibondoak, lurraren emaitza guztia; bai eta gizaki, abere eta zuen eskulan guztiak ere. Elizen arteko biblia Ag 1,11
Etxeetako ateak xehekatu zituzten, oheak hautsi, haurrak iratzarri, zaharra inarrosi, behi esnedunak marrumaz eta ardi kankailak marrakaz agorrarazi. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 42. orr.
Ez ote diguten agorraraziko esperantza apurra. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 107. orr.