Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Istorioak, gertaerak, gorabeherak, nahi den guztia agitu zait. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.
Bizitzan agitu zaizkidan makur andana edateari zor dizkiot: honako auto hau zehatu, horrako neska hori uxatu, harako nagusi harekin etsaitu, Kristinarekiko harremanak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Bi eskolaren arteko atsedenaldian agitu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.
Üsüegi agitzen dena maleruski. Herria 2003-09-18
Josurekikoa agitu eta pare bat ordu geroago, gurea izandako etxeko ataritik berrogeita hamar bat metrora nintzen, auto barnean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.
Arto-jorratik zetorren ilunpe batez agitu zen bortxazko apaina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.
Ninikak askatu zituenean, ohartu zen ez zela deus ere agitu; sosegatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.
Haietaz hitz egin diogu, eta pozgarri agitu zaio, inondik ere, berria. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 109. orr.
Une harez geroztik, iruditu zitzaidan gertaera desatsegin bat agituko zela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 263. orr.
Herio bat agitzen zenean, lehen behintzat, erleak abisatzen ziren: "Erle maiteak, etxeko andere zaharra hil da! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.
Baina zeruek nahi izan dute, ni zigorturik beronekin, eta berau enekin, beren azote eta borrero agitzea ni. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 155. orr.
Itotzear zihoanari agitzen zitzaion maneran, urteak burumuineko pantailan abiadura handian iragan zitzaizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.
agitu zen (13); agitzen da (3); agitzen den (3); agitzen dena (3); agitzen diren (3)