Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agerrarazi, agerraraz(i), agerrarazten (orobat agerarazi g.er., agertarazi g.er., eta agerrazi g.er.) du ad agertzera behartu.

Liburu honek hausnarketa eragin nahi du gure buru karratuetan, hizkuntzaren hondoko ur lasterrak azaleratu nahi ditu, ezkutukoa agerrarazi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Ilunpeetako sakonena agerrarazten du eta itzalik beltzenak argitara ateratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 12,22

Norberak duen txarrena agerrarazten dik, goiz ala berant.  Berria - Kultura   2004-04-03

Test berezi batek -fluoreszeina-angiografiak- makulako edema kistiko txiki bat agerrarazi zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Epaiketak Vlaams Blok biktima gisa agerrarazten duela iritzi diote beste alderdiek.  Berria - Mundua   2004-03-20

Orduan agerraraziko ditu Jaunak gauza hauek berriro, eta Jaunaren aintza lainoan agertuko da, Moisesen garaian bezala, eta toki santu hau handikiro sagaratzeko Salomonek otoitz egin zuen hartan bezala.  Elizen arteko biblia   2 M 2,8

Pantailan irudia agertzen ikusi nuenean, urduri nengoen erabat, eta berriro ere zin egin nion neure buruari egunen batean kurduak agerraraziko nituela filmetan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Eraketa diskurtsibo jakin batek, konstelazio berri batean berrartuta, kokatuta eta interpretatuta, aukera berriak agerraraz ditzake.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 79. orr.

Deskribapen global batek fenomeno guztiak erdigune bakar baten inguruan biltzen ditu: hastapena, esanahia, espiritua, mundu ikuskera, multzoaren forma; historia orokor batek, aitzitik, sakabanaketa baten espazioa agerraraziko luke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Etendura erradikalenak hausturak dira, eraldatzearen lan teoriko baten bidez gauzatzen direnak "zientzia bat sortzean bere iraganeko ideologiaz askatuz eta iragan hori ideologiko bezala agerraraziz".  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Amaren irudian emakumea ere badagoela agerraraztea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 19. orr.

Bi mutanteon kasuan, hain zuzen, organo bat hura espero ez den lekuan agerraraztea zen anomalia: hegal pare bat halterioen ordez, lehenbiziko kasuan; hanka bat antena gisa, bigarrenean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Diskurtsoa aztertzea kontraesanak desagerraraztea eta berriro agerraraztea da; kontraesanek diskurtsoan jokatzen duten jokoa erakustea; nola adieraz ditzakeen aldarrikatzea, gorputza ematea eurei, edo itxura iheskor bat ematea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 172. orr.

Oharteman dituzu, arratsapalean, Paris inguruko gure bide handietan, karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Euskaltzaletasuna susmagarritzat agerrarazteko saioak gaitzetsi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Han-hemen, argi-armiarmetan eta hormetan, etxeko lanparatxo bakanak piztu zituzten; gutxi ziren argitasuna sortzeko, baina aski ilunpeak agerrarazteko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Arreta handia jarri behar duzu bereizgarri xehe eta ia ikusezin horiek guztiak begien aurrera agerrarazteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Trufa horrek eta beharbada neure bazterraldi luzeak hain desiragarri agerrarazi zidaten Émilie, non holandar hura berpiz zedin arte berarekin geldituko nintzela hitz eman bainion.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus