Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agerbide (ETCn 82 agerraldi; orobat agerpide 66 agerraldi) iz seinalea; adierazpidea.

Hauek gauza izateaz gain beste gauza batzuen agerbide ere badira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 281. orr.

Gizartea euskaltasunaren agerpideak berreskuratzen ari zen, eta orduan hasi ginen frontoietako kantaldietara joaten, dantza eskolara, estudiantinarekin hainbat herritako euskal jaietara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 340. orr.

Zuzentzaileak jakin baitaki zakurra, arabiarrentzat, animalia lohia dela, zerria bera den bezala, eta hortaz ezjakintasun itzelaren agerpidea dela pentsaztea ezen Lisboako mairuak, hain saiatuak izaki, zakur-saldoaren ondo-ondoan biziko zirela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 38. orr.

Orobat, argi frogatu da, bestalde, braillez irakurtzen duten itsuengan, agerbide izugarri handia duela irakurtzeko hatzak garun-azalaren ukimen-aldeetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Burugogorkeriaren sinbolo eta agerbiderik zabalduena mandoa da, oso abere argia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.

1960ko hamarraldiko eurodolarren merkatuen eraketa eta industria-ekoizpenak soldata apaleko lekuetara eramatea dira, dudarik gabe, logika honen agerpiderik argienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Oposizioak ez du legezko agerpiderik eta adierazpen eta prentsa askatasuna zorrotz kontrolatzen ditu Estatuak.  Berria - Harian   2005-05-19

Ama baten fidantziaz eta haur baten inozentziaz neurriz gain baliatu ondoren, jauna, ez zaitu harrituko, dudarik gabe, sekula gehiago onartua ez bazara adiskidantzarik egiazkoenaren agerbideei zuk adeiak oro ahantzirik baizik erantzun ez diezun etxean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 186. orr.

Iragan asteko ate idekien agerbidea.  Herria   2001-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus