Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Robert Caparekin beti lagun, Magnum agentziaren sortzaileetakoa. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 235. orr.
Etxebizitzak eskaintzen dituzten agentziek, automobil saltzaileek, produktu garestien egileek.. ø denek erabiltzen dute argudio hori pijoei eta burgestuei dirua alferrik gastarazteko kontzientzia arazorik sortu gabe. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 111. orr.
Goizean goiz agentziara zihoala, itzulerako txartelak erostera alegia, katedralaren ondoan harri arrosa edo ia arrosa batzuk ikusi zituen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.
Agentziak kontratatu nau eta ez dakit jabeak zeintzuk diren. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 41. orr.
Inoiz edo behin joan izan dira higiezinen agentziara etxeak begiratzera. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 178. orr.
Agentziakoari emateko hamar-hamabi mila lira zituenen batek hartu ziola tokia. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 36. orr.
Ez zuen uste lanak hamabost egun baino gehiagotarako emango zionik, eta, bide batez, Kwara-ko Parke Naturalaz beste argazki saio bat egiteko asmoa zuen, bere ohiko agentziari zor zion enkargua. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 137. orr.
Eta agentzia baten eskutik ere joan izango nintzen, baldin eta Tarifako lagun batzuek "Mahomaren lurretatik osteratxo bat egitera" gonbidatu ez banindute. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 213. orr.
Orduko associated press agentziako agiria berriz irakurtzen baldin banuen, irratiko ahotsak eta azienda ñapurren marrakak jagoitik belarrian oihar, galbidean erratu "emazteki" baten biografia nire nezakeen: Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 14. orr.
Duela hiru urte izutzen hasi zen bertze agentzien eskaintzekin: "Borneo mendiz mendi", "Aneto eta Maladeta 70 urtetik goitikoentzat", etab. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 74. orr.
Thailandiakoak nahiz Filipinetakoak ugari zeuden, Santiren gozamenerako, baina Harryk ez zuen amore eman, ez zion pisukideari plazer hori eskaini nahi izan, eta azkenean, besterik ezean, brasildarra kontratatu zuen "era guztietako etxeko lanak" eskaintzen zituen agentzia susmagarri baten bitartez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 33. orr.
II. motako akordioak ere izan ziren; enpresa, gobernuz kanpoko erakunde (GKE), agentzia espezializatu eta are gobernuen beren ekimenak izan ziren, borondate kutsu handiagokoak ordea, eta konpromiso maila ahulagokoak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 27. orr.
Iluntasuna perla-kolorea hartzen ari zen. "Hauek denak atzetik ditudan detektibeak dituk: onddo-kapelako gizonak, Bowery-ko eskaleak, sukaldeetako emakume zaharrak, tabernariak, tranbietako begiraleak, poliziak, emagalduak, marinelak, zamaketariak, lan agentzietako morroiak... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Etxebek, nik bezala, Ekonomia ikasi zuen; nik ez bezala, ekonomilari lana topatu zuen, analista gisa, burtsa-agentzia batean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 95. orr.
Espainiako bandera besteak baino gehiago bustitzen ari da Zerga Agentziaren eraikineko balkoi luzean, urteen joanean han dirauen armarri frankistaren zaintzapean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 37. orr.
[...] ideia bat izateko, horra datuok: 20 ikerketa institutu publiko (5.581 langile), 27 ikerketa institutu pribatu (4.028 langile), beste 10 ikerketa institutu, Gobernuak lagundutakoak (2.337 langile), goi mailako hezkuntzako 4 erakunde (2.311 langile), 11 gobernu agentzia (812 langile), eta 44 arrisku-industria (560 langile). Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 153. orr.
Bertako etxebizitza-agentzia bateko agente batek sei edo zazpi apartamentu erakutsi zizkidan harri gorriztako etxeetan [...]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.
Hala iragarri zuen astelehenean Efe albiste agentziak, ikastetxeetako iturriak aipatuz. Berria - Euskal Herria 2006-03-23
Bosniako Tanjug albiste agentziak ere zabaldu zuen atxiloketaren berria. Berria - Mundua 2006-02-22
Jimenezen arabera, albiste agentzia zenbaitek frantsesezko bertsioa hartu zuten aintzat gaztelerara itzultzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Baina Bulgariako albiste agentziak atzo jakinarazi zuenez, Zdravko Georgiev Bulgariako medikuari lau urteko kartzela zigorra ezartzea erabaki zuen epaileak. Berria - Gaiak 2004-05-07
Albiste-agentziak apartak dira euren saski-naskian horrelako "albisteak" biltzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 48. orr.
Ez dakigu, baina albiste agentziaren arabera, ez dirudi hala ez denik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 87. orr.
"Gobernuak protagonista izan nahi duen arren, Chiracek Clemenceau-ren afera kendu behar izan dio eta berak zuzenean kudeatu», idatzi zuen atzo AFP berri agentziak. Berria - Gaiak 2006-02-16
Milanen, esate baterako, Ansa berri agentziarekin elkarrizketa izan zuten. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
Beste hainbat berri agentziari eta telebistari bideoaren kopia eman genien. Berria - Mundua 2004-05-14
Segidan, Interfax berri agentziak zabaldu zuen konpainiaren helbidea Tver hirian zegoela, Moskutik 200 kilometro ingurura, ipar-ekialdean. Berria - Ekonomia 2004-12-21
Eliza katolikoko burua hil eta ordu laurdenera SMS mezu bat bidali zien Vatikanoak munduko berri agentzia nagusietako berriemaile bereziei. Berria - Harian 2005-04-05
Bada, zein berri-agentzia edo hedabide hautatuko zuen eta, bere emazte legezko Martha Gellhorn kontrataturik zeukan Collier's aldizkaria hautatu zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 226. orr.
Albistea Reuters berri-agentziak sinatzen du. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 57. orr.
-Bidaia agentziakoek gauza asko agintzen dute -segitu du Danek. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 191. orr.
Gero berriro jantzi, bainua ordaindu, oihalen arduradunari eskupekoa eman eta bisa bideratu ziezadakeen bidaia-agentziaren baten bila hasi naiz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.
%4na pasa irabazi zuten TPI ipotxak eta Amadeus bidaia agentziak. Berria - Ekonomia 2004-01-09
Barranquillako kaleetan paseatu eta dendak, jatetxeak, bidaia agentziak, gozotegiak, zapateriak ikusi ditut, kafea edan dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.
Lehen taxia bidaia-agentzia baten parean geratu eta bidaia-txartelak ziruditenak eskuetan zituela atera zen handik Veronica, minutu gutxiren buruan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.
Epailearen sumarioan dagoen gauza bakarra da pertsona batek egindako adierazpenak, Nouvelles Frontieres bidaia agentziako arduradun batenak, alegia. Berria - Mundua 2004-04-23
Hirugarrenean, hark lan egiten duen bidaia-agentziara deitzen du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 160. orr.
Ba, hori da bidaia-agentziakoek eskaintzen diguten oparia, hemengo pasadizo hau ongi atera dela-eta. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 188. orr.
Argibide guztiak jaso ditut higiezinen agentziatik eta apartamentu bat errentatuko dut. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 232. orr.
Gasteizko higiezinen agentzia batek etxebizitzaren merkatuak iaz izandako jokabidea aztertu du. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Inoiz edo behin joan izan dira higiezinen agentziara etxeak begiratzera. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 178. orr.
Arrisku moral hori [...] handiagoa da gaur egun, bankuek gero eta gehiago beren kontura esku hartzen baitute finantza-merkatuetan; izan ere, badute orain langile talde murritz batekin merkataritza-agentzien sare astunek ematen ez dizkieten irabaziak eskuratzeko aukera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
CATeko edo publizitate agentzia bateko erredaktore batek egingo zian, beste testu guztiok bezala... -Gabinek. «Kuskue tanden», 2004 - 67. orr.
Bertan izan ziren Iragarri publizitate agentziako batez ere, EKT Euskarazko Komunikazio Taldeko produktuentzat lortzen du publizitatea Esti Amenabarro, Asier Arrieta EHUko irakaslea eta Publis publizitate agentziako Iñigo Fernandez Ostolaza. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Bera apenas egoten den etxean: publizitate agentzia batean dabil lanean eta arratsaldeetan ingeleseko klaseak ditu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.
1928an San Francisco Review-en editoreek festa batera gonbidatu zuten eta han Elliott Taylor ezagutu zuen, publizitate agentzia baten jabea. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 64. orr.
Alas Norte publizitate agentziarentzat bost urtez lan egin ondoren, 1978an Laura Estevek Estudio TC izeneko bere agentzia sortu zuen. Berria - Kultura 2004-04-06
agentzia arduratuko da (3); agentzia bakarra (3); agentzia bat (12); agentzia batean (10); agentzia batek (8); agentzia bateko (4); agentzia baten (18); agentzia baten jabe (3); agentzia bati (5); agentzia batzuek (3); agentzia berezi (3); agentzia berezi bat (3); agentzia ere (5); agentzia eta (8); agentzia federalak (4); agentzia federalaren (3); agentzia federalaren arabera (3); agentzia federaleko (4); agentzia nagusiak (4); agentzia nasak (6); agentzia ofizialak (5); agentzia ofizialaren (3); agentzia ofizialaren arabera (3); agentzia propioa (4); agentzia sortu (5); agentzia sortzeko (3); agentzia zentralaren (3); agentzia zentraleko (4); agentzia zentraleko zuzendari (3); albiste agentzia (3); atomikorako nazioarteko agentzia (4); batuetako espazio agentzia (3); batuetako espaziorako agentzia (4); berri agentzia (10); beste agentzia (3); bidai agentzia (4); bidaia agentzia (14); bidaia agentzia baten (5); cia inteligentzia agentzia (12); da agentzia (3); dituen agentzia (3); ebaluazio agentzia (3); enplegu agentzia (4); espazio agentzia (9); espaziorako agentzia (5); espaziorako agentzia nasak (4); eta agentzia (6); eta kreditaziorako agentzia (4); etxe agentzia (11); etxe agentzia batean (4); etxe agentzia baten (6); europako espazio agentzia (3); euskal agentzia (5); informazio agentzia (4); inteligentzia agentzia (16); inteligentzia agentzia zentralaren (3); inteligentzia agentzia zentraleko (4); kataluniako zerga agentzia (3); kreditaziorako agentzia (4); lan agentzia (3); nazioarteko agentzia (7); prentsa agentzia (5); publizitate agentzia (4); uraren agentzia (5); zerga agentzia (12); zerga agentzia bakarra (3)
aebetako espazio agentziak (5); aebetako segurtasun agentziak (3); afp agentziak (5); agentziak atzo (25); agentziak atzo iragarri (3); agentziak atzo jakinarazi (9); agentziak atzo zabaldu (3); agentziak azaldu (5); agentziak bi (3); agentziak egindako (5); agentziak eginiko (3); agentziak ere (3); agentziak erredakzioa (4); agentziak esa (9); agentziak esan (4); agentziak eta (8); agentziak ez (5); agentziak herenegun (3); agentziak iaea (3); agentziak jakinarazi (9); agentziak jakinarazi zuenez (6); agentziak jasotako (3); agentziak nasa (8); agentziak planeta (3); agentziak planeta gorrira (3); agentziak polizia (4); agentziak polizia iturriak (4); agentziak wada (3); agentziak zabaldu (10); agentziak zabaldu zuenez (6); agentziak zabaldutako (5); agintariek agentziak (3); albiste agentziak (20); ap agentziak (4); ap berri agentziak (3); arabera agentziak (4); ari dira agentziak (3); arren agentziak (3); arte agentziak (3); atomikoaren nazioarteko agentziak (17); atomikorako nazioarteko agentziak (7); atzo agentziak (3); atzo efe agentziak (3); aurkako agentziak (8); aurkako munduko agentziak (6); batean agentziak (7); batek agentziak (4); baten ondorioz agentziak (3); batuetako espazio agentziak (27); batzordeak agentziak (4); berri agentziak (40); berri agentziak atzo (4); berri agentziak jakinarazi (3); bidai agentziak (3); bidaia agentziak (5); borroketan agentziak (5); da agentziak (11); daude agentziak (3); dela agentziak (3); dio agentziak (5); diote agentziak (4); dira agentziak (22); ditu agentziak (9); dituzte agentziak (9); dopinaren aurkako agentziak (8); du agentziak (46); du nbek agentziak (3); duen agentziak (3); dute agentziak (28); efe agentziak (27); efe agentziak atzo (4); efe agentziak jakinarazi (3); efe agentziak zabaldu (3); efe albiste agentziak (7); efe berri agentziak (17); eginiko erasoan agentziak (3); egunean agentziak (3); energia agentziak (11); energiaren nazioarteko agentziak (4); erasoa agentziak (3); erasoan agentziak (3); erasotan agentziak (4); errusiako espazio agentziak (5); esan du agentziak (3); espazio agentziak (74); espazio agentziak atzo (7); espazio agentziak azaldu (3); espazio agentziak esa (9); espazio agentziak nasa (8); espazio agentziak planeta (3); eta agentziak (4); europako agentziak (4); europako espazio agentziak (33); ez agentziak (4); gabe agentziak (3); gorenak agentziak (5); hainbat berri agentziak (6); hainbat erasotan agentziak (3); hil dira agentziak (7); hirigintza agentziak (4); informazio agentziak (9); ingurumen agentziak (4); kongresuan agentziak (5); legebiltzarrak agentziak (3); legeztatzeko agentziak (6); ministroak agentziak (4); munduko agentziak (8); nazioarteko agentziak (32); nazioarteko agentziak iaea (3); nazioarteko energia agentziak (11); nbek agentziak (4); ofizialean agentziak (4); ondorioz agentziak (5); poliziak agentziak (3); ppri agentziak (3); prentsa agentziak (3); presidenteak agentziak (3); sail ofizialean agentziak (3); salatu du agentziak (3); salatu dute agentziak (3); segurtasun agentziak (3); sendagaiak legeztatzeko agentziak (3); txandan agentziak (3); zerga agentziak (4); zuen agentziak (7)
aebetako espazio agentziaren (5); agentziako adituek (3); agentziako arduradun (4); agentziako arduradunek (3); agentziako buru (9); agentziako buru mohamed (3); agentziako buruak (5); agentziako esa (5); agentziako idazkari (3); agentziako idazkari nagusi (3); agentziako ikertzaileek (3); agentziako zientzialariek (6); agentziako zuzendari (11); agentziako zuzendari mohamed (4); agentziako zuzendaria (8); agentziako zuzendariak (4); agentziara deitu (4); agentziarako lan egiten (3); agentziaren arabera (54); agentziaren aurkako (3); agentziaren bitartez (4); agentziaren esa (6); agentziaren esanetan (7); agentziaren laguntza (3); agentziaren mars (4); agentziaren mars express (4); agentziaren nasa (5); agentziaren opportunity (4); agentziaren spirit (4); agentziari adierazi (5); agentziari azaldu (4); agentziari esan (3); agentziari eskainitako (6); agentziari eskainitako elkarrizketan (5); agentziari jakinarazi (3); albiste agentziako (3); albiste agentziaren (4); albiste agentziaren arabera (4); albiste agentziari (4); atomikoaren nazioarteko agentziako (12); atomikoaren nazioarteko agentziaren (12); atomikoaren nazioarteko agentziari (3); atomikorako nazioarteko agentziako (13); atomikorako nazioarteko agentziaren (5); aurkako munduko agentziako (3); babeserako agentziaren (3); baina agentziaren (3); batek efe agentziari (4); batuetako espazio agentziako (10); batuetako espazio agentziaren (24); berri agentziaren (12); berri agentziaren arabera (11); berri agentziari (12); bidaia agentziakoek (3); bidaia agentziaren (3); efe agentziaren (10); efe agentziaren arabera (4); efe agentziari (17); efe agentziari adierazi (3); efe agentziari azaldu (3); efe albiste agentziari (4); efe berri agentziaren (5); efe berri agentziari (8); energia agentziako (3); energia agentziaren (5); enplegu agentziaren (3); errusiako espazio agentziako (4); espazio agentziako (37); espazio agentziako esa (4); espazio agentziako zientzialariek (6); espazio agentziaren (55); espazio agentziaren arabera (4); espazio agentziaren esa (6); espazio agentziaren mars (4); espazio agentziaren nasa (5); espazio agentziaren opportunity (4); espazio agentziaren spirit (4); espazio agentziari (3); espioitza agentziako (3); espioitza agentziako buru (3); etxe agentziako (4); etxe agentzian (4); etxe agentziaren (9); etxebizitza agentziaren (3); europako espazio agentziako (21); europako espazio agentziaren (25); informazio agentziaren (10); informazio agentziaren arabera (10); informazio agentziari (3); iturriek efe agentziari (4); munduko agentziako (3); nazioarteko agentziako (26); nazioarteko agentziako buru (3); nazioarteko agentziako idazkari (3); nazioarteko agentziako zuzendari (5); nazioarteko agentziaren (21); nazioarteko agentziari (3); nazioarteko energia agentziako (3); nazioarteko energia agentziaren (5); press agentziako (3); press agentziaren (4); press agentziaren arabera (3); press agentziari (5); reuters agentziako (3); uraren agentziaren (8); zerga agentziaren (4)
agentziei azaldu (3); agentziei azaldu zietenez (3); agentziei esandakoaren (3); agentziei esandakoaren arabera (3); agentziek adierazi (3); agentziek adierazi zutenez (3); agentziek atzo (15); agentziek atzo zabaldu (11); agentziek eta (3); agentziek jakinarazi (8); agentziek jakinarazi zutenez (4); agentziek polizia (4); agentziek polizia iturriak (4); agentziek zabaldu (30); agentziek zabaldu dutenez (7); agentziek zabaldu zutenaren (4); agentziek zabaldu zutenez (18); agentzien arabera (50); agentzien artean (3); agentzien bidez (3); aipatuz berri agentziek (5); albiste agentziei (3); albiste agentziek (3); atzo berri agentziek (11); berri agentziei (10); berri agentziei azaldu (3); berri agentziei esandakoaren (3); berri agentziek (85); berri agentziek atzo (13); berri agentziek jakinarazi (8); berri agentziek polizia (4); berri agentziek zabaldu (27); berri agentzien (40); berri agentzien arabera (39); etxe agentzien (3); informazio agentziek (11); iturriek berri agentziei (4); zuten agentziek (3)