Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete haietan idatzi nituen agenda eta egunkari intimoa baliatuko ditut beharrezko erreferentziak eta frogak eskuratzeko eta gertaerak zehazteko. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.
Ajenda batzuk irakurri zizkidaan, Londresen egiten zitian lanei buruzkoak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.
Unibertsitateko egoitzara itzuli nintzenean idatzi nuen agendan: "L.B.ren zain beste behin, euripean. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.
Agendan: "Mutil erromantiko batekin dantzatu naiz, baina ezin izan dut ezer egin". Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.
Gobernamendu globala, beraz, liberala da, eta gehiengoaren ongizatearen eta ingurumenaren kontura mantentzen diren balio neoliberalek ezarritako agendari ematen diote egiturazko lehentasuna. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.
Mn 1065, nire garai hartako agendaren babes-orrian idatzita daude. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.
EZER EZ idazten hasi nintzen nire agendan gauero, letra larriz eta azpimarraturik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.
Ajendan markatzen zenuen lehenengo eguna. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.
Emaztea hitzaren lasaitasuna kristaleko lurrunean galtzen zaio Andrési, lanerako eman dioten telefonoa ajendan apuntatu zuela uste duela pentsatzen hasten delarik. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 31. orr.
Andereñoak eskuko poltsatik arkatza atera eta bere agendako orri bat moztu zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 36. orr.
Ordenagailu eramangarria itzali aurretik, ohi bezala, hurrengo eguneko agenda aztertu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
-Ez zeraman beste ezer gainean, ez koaderno ez inolako agendarik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 79. orr.
Gainean, urteko agenda, idazmakina, eta bolalumak eta errotuladoreak sartzeko potetxoak, bakoitza beretako zokoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Garapen iraunkor esaera gobernarien agenda politikoetan eta nazioarteko erakunde guztietan finkatu zela esan genezake. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.
Horrelakoen agendetan, ordea, ez zen Anjel Urtxipiaren ehorzketarako lekurik izan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.
Sakelako agenda elektroniko bat (PDA) izango da gidariaren eta ibilgailuaren arteko komunikazio tresna. Berria - Gaiak 2004-12-31
Karkara gordina askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela: Maianari ile-lehortzeko makina, Sebasi palm agenda elektronikoa, Kastelari usain on karioa... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.
Horretarako, sentsore horiez gain, sakelako telefonoa edo agenda elektronikoren bat behar da. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Eskuko agenda elektronikoa atera zuen motxilatik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 65. orr.
agenda arazoak (4); agenda bat (11); agenda baten (3); agenda berria (3); agenda bete (4); agenda elektronikoa (3); agenda irekia (3); agenda politiko (6); agenda politikoa (14); agenda politikoan (12); agenda politikoari (3); agenda txiki (3); agenda zint s (12); autes agenda zint (12); bere agenda (6); da agenda (3); dute agenda (3); ekitaldien agenda (3); gure agenda (3); lan agenda (3); lisboako agenda (3); metodologia eta agenda (3); tokiko agenda (10); zuen agenda (4)
agendako gai (3); bere agendako (3)
agendan begiratu (4); agendan ez (3); agendan idatzi (3); bere agendan (5); nire agendan (5); zuen agendan (3)
ez agendarik (3)