Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agarrado (orobat agarratu eta agarrau) iz adkor dantza lotua.

Batek sueltoa joko zuen, eta beste hirurek agarradoa, helduta dantza egiteko musika, herri batzuetan, urte askotan, apaizek heldutako dantza debekatuta eduki zuten arren.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.

Hobe izango nuela soinua atzera saltzea, bestela, hala segitzen banuen, infernua seguru neukala... eta guztia han edo hemen agarradoa jo izango nuelako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Dada askoz ere okerrago haiek, agarradoan, dultzemeneoan ere esaten zitzaioan, ari ziren bikoteei makilarekin atzetik bizkarrean krax-krax jo eta apartatzeko agintzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Lajak asko jo izan ditu, agarradokoak, Martinek ere bai, Epeldek.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus