Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeruarekin lotura zuten gauzetan bat etorri arren, lurrekoek tirabirak eragin zituzten Xabierkoaren eta Loiolakoaren artean, lehenengoa agaramontar sutsua eta bestea oinaztarra zelako, beaumontarrekin batera Gaztelaren aliatu biziak. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Frantziskoren familia agaramontarra izanik, Nafarroako errege-erreginen alde borrokatu ziren, Gaztelaren eta haren zerbitzura ziren beaumontarren kontra. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Agaramontarren burua konkistaren garaian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
Oroit nola jo zuen aitatxik Agaramontarren kimu gaztearengana, erreginaren senar Antonio Borboikoak nire ama Katalina haurdun utzi ondoan gorteak bizkarra eman ziolarik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.
Agaramontarrei eskerturik egoteko arrazoiak ez zitzaizkion, beraz, falta Migel Mailuri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.