Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afrobeat (corpusean ez dago; ETCn 70 agerraldi, horietatik 39 azken sei urteetan) iz 70eko hamarkadan Nigerian sortutako musika estiloa, joruba musika, jazza eta funka nahasten dituena.

Russellen doinu dantzagarrienetan afrobeat-aren taupada dago, eta erritmo kutsagarri hori Fela Kuti handiari zor diogu. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 205 zbk., , 2014 - azaroa_ abendua

New Yorken bizi den Ghanako kantari honen bosgarren lan luzeak hip hopa du ardatz nagusi, baina inoiz baino bustiagoa highlife eta afrobeat musiketan. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-28

Seun, Fela Kuti afrobeat-aren aitzindariaren semea da, eta aitarengandik jaso zuen herentzia musikala eskainiko du Heletako eszenatokian. ETC-prentsa   Argia, 2009-07-05

Frikun taldearen afrobeat erritmoekin dantza egiteko aukera egongo da gaur gauean Ziburun (Lapurdi). ETC-prentsa   Berria, 2016-12-31

Afrobeat etiketapean aritzen da Jungle By Night taldea. ETC-prentsa   Berria, 2019-03-31

Afrobeat erritmoak eta doinuak jotzen ditu Makulu Ken taldeak, grina, gogo eta bizitasun handiarekin. ETC-prentsa   Argia, 2017-01-29

Mursegoren kontzertu didaktikoa gaztetxean, Siriako talde batek prestatutako afaria, eta afrobeat kontzertua. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-04-20

Pentsaurreko batean adierazi zuen musika berri bat asmatu zuela: afrobeat izena eman zion. ETC-entziklopedia   Fela Kuti, Wikipedia

Makulu Ken 2007an Lasarte-Orian sortutako afrobeat musika taldea da, taldekideek "euskalafrobeat" deitzen dutena. ETC-entziklopedia   Makulu Ken, Wikipedia

Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan. ETC-entziklopedia   Zazkel, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus