Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afizio (ETCn 1.310 agerraldi; orobat afizino g.er. eta afizione g.er.) iz zaletasuna.

Afizio eta enpeinu gehiago azaltzen ditu, normalean, ilberriarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

Ane zirikatzea afizio baino obligazio bihurtua zen haren inguruan zebiltzanentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 16. orr.

Pentagrama artean hazi dira; krako, konpas eta abarrekin borrokan eta jostatzen, eta hemendik aurrera, afizio ez ezik, ofizio ere izan nahi dute musika.  Berria - Harian   2005-07-05

Gure literatura antzinakoa, horixe du afizio.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 0. orr.

Ea zeuei afizio pixka bat kutsatzen dizuedan kontu hauek denak medio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Ez zioten afizio handiegirik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.

Umeetan gazteena zen Pio, senide guztietan bizikletarako afizio handiena zekarrena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

Guztiak ez zituen gustukoak izan, noski, baina gehienak bai, eta afizio berriari lotu zitzaion gero eta gogo handiagoz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 150. orr.

Gaur egun gazteriak afizio errazak bilatzen ditu.  Berria - Kirola   2004-09-18

Plazan bertan geratzen nintzen, beste mutiko batzuekin futbolean; lehenengo bi ikasturte haiek gainditu nituen, baina, nire afizio eskasa ikusita, utzi egin nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Egungo lehendakariak gogoratu du aita zela ezer baino lehenago "ni edo zu bezalakoa", eta ez zuela afizio berezirik, lana baino ez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Ongi bazekien afizio berezi eta arraroa zela: bere herrian, Asia osoan bezala, edonork berritasuna nahiago zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 201. orr.

Gaztetan sagardoa eta bertsoa elkarrekin lotuta zihoazela du gogoan, eta batez ere, kanturako afizio gehiago zegoela.  Berria - Kultura   2006-02-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afizio handia (4); afizioa ofizio (4); bere afizioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus