Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afinazio 1 iz musika instrumentuez mintzatuz, notak diapasoiaren arabera doitzea.

Biolinari eusten zion eskuetan, eta harien afinazioa aztertzen zuen, hatzekin pizzicato leunak eginez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.

Biolinaren agudoen afinazioa.  Berria - Kultura   2004-08-31

Bost urte lehenago bera saiatu zen afinaziorako gako-doitze lanak burutzen, baina emaitza penagarria izan zen eta orduan bai, egun hartan bertan deitu behar izan zion afinadoreari, biharamunean pianoa joko bazuen. maisu bikaina dugu Dick Gaughan gitarran, afinazioaren lana ere ikuskizunaren atal garrantzitsu bihurtu arte.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Atsotitz-zalea ere bazen, eta mozkortzen zenean oso gaizki abesten zuen, batere afinaziorik gabe, baina hitzei malezia handia erantsiz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Lan horretan, Nafarroako abeslariak gorputzaldia, goi teknika, afinazio txukuna eta dramatizazio egokia azaldu zituen.  Berria - Kultura   2004-11-28

Salbuespeneko ahotsak izan gabe, afinazio zehatza, bel canto-aren jakinduria, entrega eta gustua adierazi ziguten abestaldiaren barrena.  Berria - Kultura   2004-01-31

Nahiz eta bere ahotsa sasoi onenean ez izan bolumen eta igorpenaren aldetik ahoskera biribila, kantu-lerro adierazkorra, eta afinazio eta vibrato politak azaldu zituen Mahlerren Rückert Lieder-etan.  Berria - Kultura   2004-06-06

Taldeko zuzendariak aipatu duenez, "Biberrek afinazio teknika berezia erabiltzen du: scordatura".  Berria - Kultura   2004-08-06

2 afinazio pitagoriko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Afinazio pitagorikoan, aldiz, eskusoinuaren aukerak murriztu egiten dira. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus