Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adultero izond/iz adulterioari dagokiona; adulterioa egiten duen pertsona. ik adultera.

Bostondarrek Hester Prynneri leporatzen zioten sasiko neskato bat munduratu izanaren lotsagarrikeria adulteroa, kasu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Iragan ebanjelikora itzuliz, zilegi zaigu duda egitea mundua, garai hartan, bere burua salbatzeko Jainko baten Semea behar izateko bezain bizioz josia ote zegoen, emakume adulteroaren pasadizoak berak erakusten baitigu gauzak ez zeudela horren gaizki Palestinan Senarra itsasoan duela, sasiko haur bat munduratu izanaren lotsagarrikeria leporatzen dioten neska gazte adultero baten oinazeak kontatzen ditu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 230. orr.

Zer nolako aurpegiz aterako nintzateke kalera nire soinekoan adulterotzat salatuko nindukeen adabaki batean A gorrimin iraingarri bat brodaturik banerama?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.

Basedowek ospitaleak bisitatzera eramaten zituen ikasleak, hauek bere begiekin ikus zezaten zer nolako gaitz izugarri eta lotsagarriek jotzen zituzten prostitutak, eta adulteroak orokorrean, bere portaera inmoralagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus