Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adreilu (orobat adarailu g.er.) 1 iz buztin lurra eguzkitan edo labean egosirik egindako atal prismatikoa, eraikuntzan erabilia.

Harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea.  Elizen arteko biblia   Has 11,3

Adreilu eta hormigoiez egindako arkitektura baten elementu osagarriak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

XIX. mende amaierako adreilu eta burdinazko pabilioi osasunaren kaltekoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

Eraikuntzak adreilua, harria eta egurra konbinatzen ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Bizirik gorde dut memorian adreilu haren latza neure azalaren kontra.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 72. orr.

Zenbait hiritan sarri ikusten dira eraikuntza publikoak bezala etxe partikularrak ere, eta baita jauregiak ere, adreiluz egindako hormak dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.

Teilatua zeukaten, baina gainontzean alde guztietatik zabalik zeuden, eta, esan zidatenez, hasiera batean adreiluak lehortzeko erabiltzen ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Etxe hondakinen artean berriro erabiltzeko moduan geldituriko adreiluak bildu eta garbitzea zen haren eguneroko egitekoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Gazterik hasi zen bere obra literarioa idazten, urratsez urrats, adreiluz adreilu eraikitzen den etxea balitz bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Hezurrek aurpegia zulatzen zioten lekuetan, azalak, tenkaturik, adreiluaren gorritasuna zeukan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Ibaiaren bi ertzen gainean egindako adreiluzko eraikuntza handia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.

Fabrika zahar baten adreiluzko horman, hiru metro luzeko letretan idatzita, Jesus hitza ageri zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

Airea garbia da, eta begiak paisaia aldakor ugari miretsi ditzake: basoa inguruan eta haraneko baserrietako adreiluzko teilatu gorriak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.

Erdian harri eta adreiluzko tximinia gaitza, kanoia dena txirtxilatua, itxura bitxikoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Fakultateko ateak aurki itxiko dituzte; ez dabil inor adreiluzko korridore hotzetatik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Adreiluzko bi espaloi ikaragarri garairen artean sakon zihoan kalezulo xaxtar batean sartu ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Arkaleren etxea oso handia zen, harrizkoa lehen solairuraino eta gainerakoan adreiluzkoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Zorua gorri, adreiluzkoa agian, higatua, dexente hondatua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

Txabola horietako asko adreiluzkoak dira, eta elektrizitatea eta edateko ura dute.  Berria - Gaiak   2004-06-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Garbi dago harlanduak, edo harri gogorrak, edo harlangaitzak, edo adreilu erreak nahiz gordinak dauden lekuetan ere, daudenak erabili beharko direla leku bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Trenbide-zainen adreilu gorrizko txabola.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

Leherketak arrakala handia eragin zuen eraikinaren aurreko aldean, eta eroritako adreiluek azpian hartu zuten ondoan aparkaturik zegoen auto bat.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu birrindu eta bahetua nahasten bazaio hirutik bateko proportzioan, morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Besoan zeramatzaten xingolek "Kontseilu Judu" elkarteko kide gisa nabarmendurikoek ziotenez, borondatez edo behartuta, denak eramango gintuzten lehentxeago ala geroxeago adreilu-fabrikatik Alemaniara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 67. orr.

Gizon txikitxo bat zen, adreilu koloreko masail eroriak eta begi irtenak zituena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

Orduan bata erdizka ireki zitzaion eta Turkiako sedazko galtza adreilu kolorekoak ikusi nizkion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.

Ez zaizue lastorik emango, baina adreilu-kopuru bera egin beharko duzue.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Gainean, erretako adreilu-puskekin egindako nukleoa zabalduko da, karea nahastuz hirutik bateko proportzioan, zoladuraren lodiera gutxienez sei hatzekoa izan arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Gero teila horiek kare-urez zurituko dira, adreilu-hautsezko zarpeatua ez dezaten bota.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Egingo nuke neska hori zure besoetara eroriko dela adreilu-tona bat bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.

Kaleargi bakarraren argi ahulak zirkulu herdoilduaren erdian jotzen zuen, behin etxe izandako adreilu mordo, egur hautsi eta hautsaren gainean, hiri zikineko jende apala eta ezezaguna eta ezin ahaztuzkoa bizi eta maitatu eta hil, eta, beti, galtzaile izan zen leku hartan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 129. orr.

Txato adreilu-kamioikada bat deskargatzen ari zela, bera bakarrik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 14. orr.

4 irud/hed

Ekonomia ez dagoela "adreiluen menpe" ziurtatu du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

Berandu bazen ere, ikatz-adreiluak eta arroza ekarrarazi zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Proteina horiek guztiak aminoazidotan apurtzen dira, aminoazidoak baitira proteinak eraikitzeko adreiluak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

5 adreilu erregogor

Dartaiet sartu zen hankak berotzeko adreilu erregogor batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

6 adreilu huts (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Beheko zatia harlanduz egina dago, eta goikoa adreilu hutsezETC-prentsa   Berria, 2007-06-16

Etxeak adreilu hutsean eta biolinak margotuta? Ene!. ETC-prentsa   Berria, 2018-12-23

Ondo betetzen da hori, zeren azta-erdiko hormak baitira, luzekako adreilu hutsezko pareta batez osatuak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Konpresioarekiko erresistentzia: adreilu trinkoek edo zulatuek behintzat 98,1 N/cm2 jasan beharko dute, eta adreilu hutsek, behintzat, 49 N/cm2. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Teilatua, orain ganbara bihurtutako aletegiaren gainekoa, kendua, eta haren ordez terraza bat adreilu hutsezko petril batekin. ETC-literatura, saiakera   Giltzurrun harriak, Milena Angus (Fernando Rey), Denonartean, 2010

Hobian piezak geruzatan antolatzen ziren: behean adreilu trinkoak eta baldosak, haien gainean adreilu hutsak, gain-gainean teilak. ETC-literatura, saiakera   Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015

Ktesifon arkua, adreilu hutsezko munduko ganga handiena (Sasandar Inperioa, III-VI. mendeak) ETC-entziklopedia   Arku (arkitektura) Wikipedia

7 adreilu trinko

Adreilu trinkozko putzuzulo batean hormarteratu genuen, hondoan eta alboetan 1.000 watteko lau erresistentzia zeuzkala, elektrika-harietara kontagailua baino goraxeagotik konektatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

8 adreilu zulatu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Platerek eta alanbike lepoko bonbilek adreilu zulatuen mila argi puntuak islatzen zituzten ipurtargien antzera, natura hil izugarri hartan zehar. ETC-literatura, saiakera   Esperantza, Andre Malraux (Karlos Zabala), Elkar-Alberdania, 2008

Eraikuntzan, adreilu zulatu esaten zaio azalera handien duen aldean zuloak dituen adreiluari eta aldi berean zuloen bolumena adreiluaren bolumenaren % 25 eta % 45 bitartekoa denean. ETC-entziklopedia   Adreilu zulatu, Wikipedia

9 bistako adreilu (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi)

Bistako adreilua eraikinaren kanpoaldean edo barrualdean estali gabe jartzeko egindako adreilu mota da. [...] Bistako adreiluen ezaugarri nagusia, hiru aurpegi bereziki leunak eta bukatuak izatea da; izan ere, behin adreilua jarrita, aurpegi horietako bat gutxienez ikusgai izango da. ETC-entziklopedia   Bistako adreilu, Wikipedia

Etxebizitza-bloke bat izango zela espero zuen, ospitale baten antzekoa, ez dorreska hau, jauzi-iturri eta guzti, eta dena bistako adreiluz eginiko zutabe biribilekin (kebab-etako erregailuak iruditzen zaizkio). ETC-literatura, saiakera   Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014

Jatorrizko pareta horiek birgaitu egin dituzte, eta barrualde osoa eraiki, Bastidak berak erabilitako materialekin, hots, bistako adreilu eta hormigoi armatuarekin. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-20

Bastidak erabilitako material berberekin, bistako adreiluarekin eta hormigoi altzairudunarekin, elkarri lotuta dauden bi eraikin diseinatu ditu Starckek. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-19

Herrimin, malenkonia eta emozioak jota ibiltzen naiz kalez kale: alabaina, Iruñean frankismoa erretinan kolatua dugu Victor Eusaren bistako adreilua dela medio. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2017-04-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus