Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adostasun (ETCn 19.043 agerraldi; orobat adostarzun g.er.) 1 iz ados etortzea edo egotea.

Nire sudurrek adostasuna adierazteko soinu bat atera zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Filosofian, ez dago adostasunik, ez frogarik, ez filosofo guztiek onartutako egia orokorrik".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 434. orr.

Amor eman gabe, egoskor, bakoitzak geureari eusten geni-on, baina aldi berean, adostasunerako bideak eraikitzen ahalegindu izan gara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 79. orr.

Adimenaren legeekin adostasunak, ordea, egia ororen alde formala osatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Nire sudurrek adostasuna adierazteko soinu bat atera zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Tokia aukeratzeak ez zekarren berekin adostasuna besapean: bietako batek amore eman behar zuen gauzak ongi joan eta konponduko baziren.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 30. orr.

Inoiz, frogak ere ematen dira, eta ez da zaila izaten jendearen adostasuna biltzea ikerketa aurrera eramaten laguntzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

-Bai; adimen guztien gauza batekiko adostasuna da egia deitzen duguna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Agenda-21ek mundu mailako adostasuna eta konpromiso politikoa islatzen du, garapenari eta ingurumenari buruzko arazo globalen konponbiderako lankidetzaren inguruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.

Tenienteak, nire adostasuna bezain laster, hitzordu eman zidan geltokian biharamunerako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Historia berau idazteko ahalmena dutenen adostasunaren produktua da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 16. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Nor bere aldetik, berdintsu zeramaten biek egoera latz hura, halako adostasun ezkutuko batengatik edo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.

Pink Floydek lortu du adostasun handiagoa, baina psikodelia gozo horren eraginpean logurak kuzkurtuta geratu dira gehienak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 102. orr.

Ez zen ama-alaben artean elkar hartze agerikorik izan, ez zen adostasun agerikorik izan, baina, nahiz eta etxeko jendea aferari buruz hitz egiten hasirik egon, Mooney andrea ez zen sartu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

Horretarako, funtsezkoa izan omen da oinarrizko adostasun bat: denak daude prest pixa eserita egiteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 235. orr.

Adostasun puntuak badira, hala ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 76. orr.

Edonola ere, prosodiaren erabilera dena delarik, hiztunaren eta entzulearen arteko gutxieneko adostasuna behar da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Agian aurrerapen dialektikoak eta solaskideen arteko adostasun idealak abiarazten dituzten mugimenduek ez dute garrantzi handirik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.

- Eztabaidaren kultura eta jarrera desberdinen garapena: adostasun umotu eta landua, gehiengo-gutxiengo jokoaren gainetik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Gustura esango nuke argazkiaren eta jeinuaren arteko adostasun misteriozko bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 287. orr.

Bada, noski, bata bestearekin gogorregia ez izateko isileko adostasun moduko batera iristea, eta hori esperoko nuen nik: nik mezua neurtzen banuen, gauza bera egingo zuela hark ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berari ez zitzaion hain argi, baina ez zuen adostasun faltarik adierazi.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.

Taldekoen arteko elkarrizketek txantxa-kutsu arin bat zuten, ozta-ozta eteten zena garrantzirik gabeko gora-behera edo komentario oldarkor batengatik, nahiz eta berehala menderatzen genuen adostasun-nahi batek bultzaturik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Gero tratua itxi genuen, bulego nagusira deitu genuen adostasun eske, eta lau eta erdiak aldera han joan zen gizona.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.

Gogoeta hauek metafisikoegiak irudituko zaizkio legeak delitukideei ahalik eta adostasun-arrazoi gutxien eskaini behar diela pentsatzen jarri ez denari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.

Adostasun eza, liskarra, hustea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

Ez daki tutik ere zer esaten ari ote den, baina lantzean behin etenak egiten ditu eta entzuleen adostasun-marmarrak entzuten dira; haien artean, zahar eta gazte, gogobetetasun isil bat sumatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

4 adostasun neurri (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Estatistikan, adostasun neurriak balorazio metodo edo epaile ezberdinen arteko adostasuna neurtzeko erabiltzen dira, hainbat elementu edo objekturi buruz emandako balorazioei buruz.  ETC-entziklopedia   Adostasun neurri, Wikipedia

Justua eta injustua denari buruzko adostasun neurriren bat egon ezean, zailago izanen zaie norbanakoei, argi dago, euren proiektuak eraginkorki koordinatzea, denentzat onuragarriak diren akordioak iraun dirautela segurtatzeko.  ETC-literatura, saiakera   Justiziaren teoria, John Rawls (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Guk langileak deskribatzeko neurriak bilatzen ditugunez, adostasun neurri hauek ez dira zuzenenan aplikagarriak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019

5 adostasun sexualeko adin (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Greziar legediari dagokionez, aipagarria da honako xehetasun hau: adostasun sexualeko adina 15 urtekoa den arren, badu xedapen zehatz bat harreman homosexualen kasurako, zeinetan esaten duen gizonen arteko harremanetan adostasunerako adina 17 urtekoa izango dela. ETC-entziklopedia   Sexurako adostasun-adin, Wikipedia

6 adostasun zientifiko (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Adostasun zientifiko handia dago euria gehitu egingo dela latitude handietan, 40 gradutik gora; hortik behera, prezipitazioak gutxitu egingo dira.  ETC-prentsa   Argia, 2005-12-11

Literaturaren inguruko nazioarteko adostasun zientifikoari kasurik egin barik, Euskal Olerki-Antologia titulupean argitaratu dute euskal literatura eta gaztelaniazko literatura biltzen dituen liburu hau, itxura bikainekoa.  ETC-prentsa   Argia, 2010-11-07

Kontuan izanda biziaren hasierari buruzko adostasun zientifikorik ez dagoela, askatasunerako eta intimitaterako eskubideek epeen sistema babes dezakete 1978eko Konstituzioaren barruan".  ETC-prentsa   Berria, 2014-02-09

Mitt Romney hautagai errepublikarrak adierazi du ez dagoela adostasun zientifikorik, beraz eztabaida eta ikerketa gehiago egitea sustatu beharko genuke; baina ekintzarik ez, problemak okerrera egiteko ez baldin bada behintzat.  ETC-prentsa   Argia, 2012-10-21

Biologikoki jende arrazarik ez dela errateko adostasun zientifikoa izan arren, kategorizazio sozial hori hor dago eta arrazatuek pairatu behar izaten dute.  ETC-prentsa   Argia, 2016-07-17

Adostasun zientifiko ia unibertsala duten baieztapen sendoak ez dira berehala bereizten alderdikeriaz jokatzen duten gutxiengo ezdeusen ikuspuntuetatik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika, A.E. Dessler / E.A. Parson (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2009

Adostasun zientifikoaren arabera, lokomozio-aparatuko eta bizkarreko gaitzetarako gainerako eskuzko teknikak bezain eraginkorra dela onartua dago.  ETC-entziklopedia   Kiropraktika, Wikipedia

Giza jarduerak eta berotze globala lotzen dituen adostasun zientifikoa dago, industriak sorturiko karbono dioxido emisioen erruz.  ETC-entziklopedia   Lurra, Wikipedia

Oraindik ez dago adostasun zientifikorik objektuaren iraunkortasunaren ulermena giza garapenean noiz sortzen den ezartzeko.  ETC-entziklopedia   Objektuaren iraunkortasuna, Wikipedia

Historikoki, beren interesak sustatzeko kanpainak egin dituzten taldeak egon dira, adostasun zientifikoari desafio eginez, eta politika publikoak manipulatzeko ahaleginean. ETC-entziklopedia   Zientziaren politizazioa, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adostasun bat (15); adostasun bat lortu (5); adostasun batera (25); adostasun batera iristeko (7); adostasun batera iritsi (5); adostasun berri (4); adostasun eta (13); adostasun eza (4); adostasun falta (4); adostasun guneak (4); adostasun handiagoa (8); adostasun handiena (16); adostasun handiena lortu (4); adostasun handiena lortzeko (4); adostasun handienarekin (6); adostasun hori (14); adostasun horren (4); adostasun horretatik (5); adostasun maila (7); adostasun orokorra (5); adostasun osoa (6); adostasun politiko (6); adostasun politiko eta (4); adostasun politikoa (10); adostasun politikoaren (4); adostasun puntu (6); adostasun puntuak (15); adostasun sozial (7); adostasun sozial eta (6); adostasun zabal (6); adostasun zabala (15); adostasun zabala lortzea (4); adostasun zabalagoa (7); adostasun zabalak (4); adostasun zabalena (6); adostasuna agertu (6); adostasuna agertu zuten (4); adostasuna behar (9); adostasuna beharko (5); adostasuna bilatu (10); adostasuna bilatzea (6); adostasuna bilatzeko (15); adostasuna bilatzen (6); adostasuna da (4); adostasuna dago (11); adostasuna egon (9); adostasuna erabatekoa (6); adostasuna erakutsi (4); adostasuna erdietsi (5); adostasuna ere (6); adostasuna eta (19); adostasuna izango (4); adostasuna lor (4); adostasuna lortu (47); adostasuna lortu dute (5); adostasuna lortu nahi (5); adostasuna lortu zuten (5); adostasuna lortuko (5); adostasuna lortuz (6); adostasuna lortuz gero (4); adostasuna lortzea (43); adostasuna lortzea da (6); adostasuna lortzeko (41); adostasuna lortzeko aukera (5); adostasuna lortzen (12); adostasunak eta (6); adostasunak izan (4); adostasunak lortzea (7); adostasunak lortzeko (11); adostasunaren bidez (6); adostasunaren bitartez (4); adostasunaren eta (5); adostasunera heldu (4); adostasunera iristeko (9); adostasunera iritsi (6); adostasunetara iristeko (4); adostasunik erdietsi (5); adostasunik ez (32); adostasunik ez badago (4); adostasunik ez dago (4); adostasunik eza (5); adostasunik gabe (19); adostasunik handiena (4); adostasunik izan (4); adostasunik lortu (24); adostasunik lortu ez (5); adostasunik lortu ezean (4); ahalik eta adostasun (23); aldeen arteko adostasuna (5); alderdi guztien adostasuna (6); alderdien arteko adostasuna (4); artean adostasun (13); artean adostasuna (10); arteko adostasun (24); arteko adostasuna (49); arteko adostasuna bilatu (5); arteko adostasuna lortzea (8); arteko adostasunak (5); arteko adostasunez (6); baino adostasun (5); bere adostasuna (8); buruzko adostasuna (18); da adostasuna (4); dago adostasunik (6); den adostasuna (4); denon arteko adostasuna (4); dira adostasuna (4); diren adostasun (4); du adostasuna (4); duen adostasuna (6); dugu adostasuna (4); erabateko adostasuna (12); erabateko adostasunik (7); erabateko adostasunik ez (4); ere adostasuna (6); eta adostasun (53); eta adostasun handiena (11); eta adostasuna (31); eta adostasunak (13); eta adostasunaren (12); eta adostasunerako (5); eta adostasunik (5); ez adostasuna (5); ez dago adostasunik (6); gutxieneko adostasun (6); gutxieneko adostasuna (6); guztien adostasuna (15); guztien adostasuna lortu (4); guztien arteko adostasuna (6); inguruan adostasun (7); inguruan adostasuna (12); inguruko adostasuna (18); inguruko adostasuna lortzea (4); izan da adostasuna (4); lortutako adostasuna (6); nire adostasuna (4); nolabaiteko adostasuna (4); oinarrizko adostasun (6); oinarrizko adostasuna (10); zen adostasunik (4); zuen adostasuna (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus