Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adoratu (ETCn 458 agerraldi), adora(tu), adoratzen 1 du ad gurtu.

Sartu haren aurrera eskaintzak eramanez, adora Jauna, bere santutasunez agertzean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,29

Adora ezazue zerua eta lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena.  Elizen arteko biblia   Ap 14,7

Mundu osoak adora zaitzala eta zuri kanta, / abes biezaio gorazarrea zure izenari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 85. orr.

Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.  Elizen arteko biblia   Lk 4,8

Lurreraino makurturik, Jauna adoratu eta goretsi zuten, esanez: "Ona baita, haren maitasuna betikoa baita".  Elizen arteko biblia   2 Kro 7,3

Poz-pozik adoratuko ditugu Jupiter, Herkules edo Pallas; baina jada ez dugu ezer nahi berez mugitzen den unibertsoaren egile txundigarriarengandik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 218. orr.

Bekatu egin dugu zure aurka, gure Jainko horren aurka, zu baztertu eta Baalen idoloak adoratuz".  Elizen arteko biblia   Epa 10,10

Bekatu egin zuten Jainkoaren kontra, jainko arrotzak adoratuz.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,7

Baal sasijainkoa adoratu zuen eta beraren aitzinean ahozpeztu zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,31

Goiz guziz, erreka bazterrean sortaldeari buruz itzulirik, eguzkia adoratzen zuen, begiak hetsirik, geldi-geldia, besoak zabalik, bi eskuen ahurrak eguzkiari buruz irekitzen zituela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

Adoratzen dutenek, izan ere, egiaren Espirituak eraginda behar dute adoratu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Oi, ene laztana! Adoratzen zaitut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Hara, bertutea asmakeria hutsa da, eta hura adoratzeak sakrifizio gogorrak eskatzen ditu, berezko joeren aurkako borroka etengabeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Eta entzun eta ikusi nuenean, erakutsi zidan aingeruaren oinetan ahozpeztu nintzen adoratzeko.  Elizen arteko biblia   Ap 22,8

Gure salbatzailearen adoratzeko.  Herria   2002-12-19

Zinez adoratzen diat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 133. orr.

Bere ejerzitoa itsasertzera gidatu eta zera esan zuen gero, dena broma zela, arerioa asmatu egin zuelako; jaungoiko bezala adoratua izan nahi zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

2 irud/hed

Semea adoratzen zuen, dardara batean bizi zen ezer gertatuko ote zitzaion, baina, hala eta guztiz ere, militarra izatea nahi izan zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.

Adoratzen zintuen, Walden doktore, baina, esaerak dioen bezala, gizonak asma, Jainkoak xeda.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.

Gurtu, adoratu egiten dugu liburua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 93. orr.

3 (era buruta izenondo gisa)

Estutu eta herioaren espasmoak zurruparaztea gorputz adoratu, mardul eta bizitzaz bete hari-, agian Maiteak alde egitea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 337. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adoratu behar (7); adoratu egiten (4); adoratu eta (4); adoratzen duten (4); adoratzen dutenek (3); adoratzen zaitugu (8); adoratzen zaitut (4); adoratzen zuten (3); eta adoratu (3); eta hura adoratzen (3); hura adoratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus