Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adoleszentzian aldaketa handiak gertatzen dira. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Ez nuen uste adoleszentzian ikasitako poema hau oraindik ere hitzez hitz oroituko nuenik. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.
Adoleszentzian, poema horixe kopiatzen nuen estreinatzen nuen eguneroko bakoitzean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.
Funtsean, adoleszentzian denok egin dugun egiaren jolasa baino ez zen: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 372. orr.
Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.
Rousseauk bi aro bereizten ditu: adoleszentziaren aurrekoa eta ondorengoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.
Adoleszentziatik aurrera, "heziketa sexualak" duen helburua ezkontza egunera arte sexu-gogo oro itotzea da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.
Haurtzaroan ez ginen konturatzen familiaren oinazeaz, adoleszentziara iritsi ginen arte, orduan hasten da bat haien sufrimenduaren berri jakiten. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.
Sexu edo maitasun mailan heldugabea den pertsona sekula ez da erabat helduko haurtzarokoa edo adoleszentziakoa baino egoera konplexuago batera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 135. orr.
Hila zen dagoeneko nire adoleszentzia gaizto eta zakarra: gizontzen ari nintzen, adinez zaharrago eta harrokeriaz dorpeago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.
Aitarengandik hartu nuen Simenonen nobelen zaletasuna adoleszentzia garaietan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 132. orr.
Adoleszentzia denboretan ere, Club Léo-Lagrangeko egitura laikoari esker, anitz ikasi nuen zineari buruz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.
Nerabearen biluzia izeneko lan bat idatzi nuen orain dela urte parea, nire adoleszentzia aldiko oroitzapen moduko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 111. orr.