Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adoleszente (orobat adolezente g.er.) 1 iz nerabea.

"Euskal biolentzia" esaten diat, orokorrean, biolentzia handiak eta txikiak, helduak eta adoleszenteak gogoan izanda.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.

Nolanahi ere, adoleszentearen antzeko begitandu zait Perurena halakoetan gehienetan ("inozente" esaten du berak bere buruaz).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Zeren ez heldutasuna eta ez hoztasuna edo buru-jabetasuna ere izan ohi baitira haurren eta adoleszenteen bertute.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.

Euskal Herriko herri askotan kale hezitzaile programak daude; adoleszenteekin aritzen dira batez ere, babes, gidari eta lagun .  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Adoleszenteentzat defentsa bat izan litekeena, besteei buruz hitz egitea, guretzat, definizioen bilaketa izan da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.

Ramon Etxezarretak eta Luis Mari Mujikak adoleszente deitu zioten elkarri, azken horren bi poesia-liburu zirela eta.  Berria - Harian   2006-03-19

2 (izenondo gisa)

Komiki baten orrialdeetatik sortutako arketipo adoleszente ideializatu horietakoa dirudi orain, damatxoen mangarako eginiko silueta delikatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

Berriro etxean, Letiziak barre egiten zuen Martaren emozio adoleszentea gogoratzean, baina bera ere eszitatua sentitzen zen, urduri, azken hogei urteetan ez bezala hunkitua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

Kultura nuer bat konstrukto hutsa da, nuer zaharrak eta adoleszenteak, gizonezko eta andrazkoak daudelako eta denak diferenteak!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.

Enroilatzeko momentuari beldurra edukitzea ez al da adoleszentea?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

3

Hemen orain adoleszente mugimendu bat antolatu duzue kaleak txikitzeko, Katalunian zibilizatuki bizi diren bitartean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus