Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

administratu, administra(tu), administratzen 1 du ad erakunde edo pertsona baten onsasunak kudeatu; egiteko baten antolaketa arazoen, diru gorabeheren eta kidekoen arta izan. ik kudeatu.

Gizon aberatsa eta eskuarte handikoa izatera iristen banaiz, guztiz bestela jokatuko diat: sukaldaria edukiko diat, bai, eta erosotasun guztiak etxean, baina behar bezala administratuko ditiat ondasunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 421. orr.

Dekanoak berak badu aurrekontu bat, eta berak administratu behar du diru hori uste duen modurik egokienean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.

Horrek ez du esan nahi feudoak zituztenek familiburu on gisa gobernatzen zituztenik; eta nahiz eta gizon libreak feudoak edukitzen saiatu, halako ondasunak gaur egun usufruktuak administratu ohi diren bezala tratatzen zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

Britainia Handiak, adibidez, Konstantinoplako sultanaren izenean Zipre administratu zuen 1878tik eta Egipto 1882tik aurrera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Gauza jakina da Estatuak burujabe izateko interesa duela, diru publikoak ondo administratuta egon daitezen, bere dirua ez dadin irten beste herrialde bat aberasteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.

Baina kontua da nik orain litro bat berbena-ur dudala nire gelan, eta ondo administratu nahi dudala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.

Gobernu zentralak eskualde eta probintzia ekoizleekin elkarlanean administratuko ditu petrolioa eta gasa, irabaziak era egokian banatuko diren baldintzarekin.  Berria - Harian   2005-10-15

Southwooden esanetan, Beagle 2 misioaren aurrekontua ez zen behar bezala administratu, eta dirua berandu iritsi zen.  Berria - Gaiak   2004-05-27

2 (era burutua izenondo gisa)

2003. urtean 892 milioi eurotan hazi ziren baliabide administratuak, aurreko urtean baino %9,3 gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Alde biko trukeen kudeaketa administratu horrek ordea emaitza mugatuak izan zituen, eta 1994an merkataritza- tentsioak areagotu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Haren zakarkeria kontrolatuak, berriz, ordenaren zerbitzariek administratu arruntekin ohi duten jokamoldearen urrintto nahastezina zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Horrela, bai Administrazioak eta bai administratuok jakingo dugu zer lehenesten den, eta baita laguntzak banatzeko erabiltzen diren irizpideak zein diren ere.  Berria - Kultura   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

administratzen du (4); administratzen duen (4); administratzen duten (4); berak administratzen (3); berak administratzen duen (3); botere gorena administratzen (4); gorena administratzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus