Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiroko errege Hiram-ek, aitaren ondorengo errege Salomon gantzutu zutela jakitean, bere zerbitzariak bidali zizkion; Hiram bizitza osoan Daviden adiskide izana zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,15
Lehen nire ama zinen, orain amaizuna; saminez hilarazi nahi nauzu, adiskideak eta lurrak kenduta. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 115. orr.
Nire adiskidea lo zegoen betiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Izan ere, adiskide batek soilik daki bere eskaintzei agindu-indar berezi hori ematen, konfiantza berezi bat, beste inork ematen ez diguna. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.
Dena kalmatu zelarik, bakea itzuli zelarik bi adiskideen artera, Ibon ohartu zen zerbait berri agertzen zela itsasoaren gainetik: uharteak ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 143. orr.
Brunok, edo Bruk, honela esaten baitiote bere adiskideek, Hervé Guiberten liburua eskuratzen dit, Bizia salbatu ez zidan laguna, pasarte bat seinalatuz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.
Orain guztiok adiskide gara. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 135. orr.
Hamar bat urtekoa ematen nuen nik, eta, adiskideek bezala, argitan neuzkan belarriak; argitasun gorabeherarik gabe, zeren, galderaren gaia ozta ulertuz, ez bainuen algararik egiten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 43. orr.
Ahaideren bat, adiskideren bat izango zuen haren trena noiz iritsiko zain? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.
Haren adiskide Epsteinen iritzian, berriz, gauzak ez dira horren garbi. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.
Baita aienatu behar du Jainkoaren adiskideekin eta jende onarekin edukitako tratuak dakarren atsegina ere. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.
Galdetu zidan nire familiaz, haurtzaroaz, adiskideez... Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 80. orr.
Aita eta ama kanpora atera dira eta Margot bere adiskide Treesen etxera joana da, mutil batzuekin ping-pongean jolas egitera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.
Adiskidearen bisitaren ordua gogoratu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.
Bigarren fraideak, bere adiskideari zer-nola egin zioten ikusirik, eragin zion bere mando handi gazteluari, eta han abiatu zen landan barrena antxintxika, haizea bera baino arinago. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.
Nire ingurukoek dohatsutzat jo ninduten, ikasketak oraino akitu gabea abiatu bainintzen lanean, aita zenaren lehengusu baten adiskide baten gomendioei esker. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Amaren aldeko erro nafarrak ez galtze aldera, Arizkunen bigarren etxea erosi duen adiskidea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 124. orr.
Ondasunak neure ahaideei edo adiskideei edo lotua nagoen pertsonei neronek banatzen badizkiet, lau gauzari begiratu beharko diet, zeinak aukeraz mintzatzean aipatu diren 184-187. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 197. orr.
Aste-amaieretako ohizko txikiteoan berriketan aritu naiz literatur kontuetan zaletua den adiskide batekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 10. orr.
Oraikotik ba, bazekien nor ziren Ermita eta Basoi, eta betiko adiskideak zituen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.
Pixkana-pixkana teklen melodiak -Morfeoren ahots goxo bihurturik jada- hartu zuen adiskideen elkarrizketen zarataren lekua. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 79. orr.
Adiskideek esan didate hilotz bat dudala hozkailuan gordeta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
Bidez bide dabilenak, ostatu asko eta adiskide gutxi; hala dio esaerak, eta bidaia-zaletasunak egin nau, beharbada, hain bakarti. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.
Minutu batzuk beranduago, makillatuta eta apainduta, sukaldera sartu zen eta bi adiskideak mahaian jarri ziren gosaltzen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.
-Hemen adiskideek ere bizkarra ematen ditek apartamentu bila habilela esaten badiek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.
Poesia biziki maite-maite zuten eta liburu-denda bat zabaldu zuten bi adiskidek hiri koxkor batean, bizimodua handik ateratzeko asmoz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 35. orr.
Besteak beste, lagun eta ezagunen erretratu gupidagabeak ageri dira koaderno horietan, adiskide hauek X letraz edo inizialekin bakarrik izendatuak ageri diren arren. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.
Adiskideari, bertsozalea ez izaki, bete-lanak, eder-lanak eta hizkuntz-jolasak ez zaizkio axola. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.
Apika zuk ere korrelako kilinko fin bat bear zinoke zore uzkizilo ersi korreki plazer andi gozatako (Uztarrozen badut adiskide bat Alex izena duena. Aitor Arana «Onan», 2000 - 104. orr.
-O! Horixe ezagutzen dudala, adiskidea ere banaiz harekin. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.
- Egin Lukasek esaten duena, eta laster zaudete adiskiderik gabe -esaten zuen Markosek. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 7. orr.
Ene maisu eta adiskide: Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.
Jauna, beharturik al gaude adiskideak hain modu estuan aukeratzera? -esan zuen bihurrikeriaz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 194. orr.
Liburu honek nekez ikusiko luke argia zenbait adiskideren laguntzarik izan ez banu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.
Egun hartan adiskide askok ikusi zuen Jimmy kontinental haien konpainian. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 64. orr.
Adiskideei keinu egin, eta kafea eskatu duzu barran. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 16. orr.
Lehen eta azken gutun hura bidali zionean, Manuel Zarraolandiak jadanik bost urte zeramatzan preso, eta haren adiskideen ustez, beste hainbat eta gehiago ere igaro beharko zituen, etxeratu aurretik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 11. orr.
Bestela ez zidan adiskide eta etxekoentzat erabiltzen den eran hitz egingo. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.
Gure ahaide guztiak eta gure adiskideak etxeetatik irten ziren gu agurtzera, baina inork ezin zuen gelditu gure lasterketa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.
Galderak gutxi dauka gaiztotik, nire harrokeriaz harrituko litzatekeen adiskidearen tonuan egin dit: Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 46. orr.
Hagrid armiarma erraldoien adiskide zen, hiru buruko txakur gaiztoak erosi zizkien arrotz batzuei tabernan, eta dragoi-arrautzak isilean eraman zituen bere etxolara, legezkoa ez izan arren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.
Horren erremedio bakarra amaren maitasuna, edo adiskideen, egiazko adiskideen maitasuna da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 213. orr.
Nire adiskide baten neskalagunaren bidezko deia izan duk. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.
-Aspaldion ez haugu mastan ikusi, Hernando - esan zidan, adiskideen arteko begi-keinu eginez nire grazia zela-eta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.
Nire adiskideak keinu bakemaile batez zabaldu zuen eskua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.
Begiratzen diot ispiluari eta nire buruari: "Adiskide, hire garaian gose galanta pasatu beharko huen". Berria - Kirola 2004-03-24
-Lortu dugu, adiskide, lortu dugu! -esan dit, alkohol hatsa zeriola. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 82. orr.
Zuk! Zuk! Zuri zor dizut, adiskidea, galdu izana, zuri! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 63. orr.
Ederki ezagutzen zaitugu, adiskidea.->02MuJA02¬100<--Adizu, adiskide, zatoz hona eta eseri! Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.
Ezagutzen dituzu, ene adiskidea, atseginen ditudan Normandiako itsasertzeko puntuak, Bourgd'eau, Tréport eta Etretat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.
-Milla esker, adiskideok... Milla esker! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 53. orr.
Agian jendea garaiz lehen hasiko zen Suteen Gaua ospatzen... ez da datorren astera arte, adiskideak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.
Eta horrelakoetan, gertatu ohi zait, ezabaturikoa dena delarik ere -lerro huts bat, hitz soil eta arrunta, gutun baten burua bera, "adiskide, bi hitz besterik ez" eta antzekoak-, ordeztu ezina iruditzen zaidala, inspirazio argitsuenaren emaitza bailitzan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.
Oi, adiskide, emaidazu musu! Ez zinateke nire neba izango bestela pentsatuko bazenu; baina, mesedez, emaidazu xehetasun gehiago gizon horren itxuraz eta zurekin izan dituen gozamenez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.
-Tente, adiskidea, tente. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 59. orr.
-Ez, adiskidea, ez; ez dut zure borondate onaz baliatu nahi. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.
-Adiskidea, zein leinu eta familiakoa zara? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 112. orr.
Adiskide, hik ba al dakik zer den hi bezalako mutiko batentzat ni bezalako gizon baten laguna izatea? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 231. orr.
Bai, adiskide, bai, nekatuta zeunden, Oportotik etorri berria, eta asteburu osoan idorreriak eragindako nahi eta ezina kanporatu nahi zenuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.
Adio, adiskideok! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 32. orr.
-Benetan distiratsu zaude, adiskide. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 32. orr.
-Bran! - oihu egin zuen Fionnek aldi berean alarma gorrian, bere adiskide leiala hila zelakoan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 24. orr.
Ordubete lehenago solasaldi oso delikatu bat izan zuen adiskide bitxigile batekin, eta egun argitan erakutsi nahi izaten ez diren joiak eskaini zizkion hari, erosi nahi bazituen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 138. orr.
Berak galdua zuen sinesmena, baina, konfirmazioaren kate hartan sartuta zegoenez gero, bukaeraraino iritsi behar; adiskide kristauengatik eta batez ere gurasoengatik egiten omen zuen, baina, nire sinesmen-gabezia ezaguna bide zuenez, pontekotzat ni hartuta, modu sinboliko batean, bere buruarentzat bada ere, ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
Hala bada, gure Andreas eseri zen, eta gizon berritua izateko kontzientziarekin garai batean edukitzen zuen boz segurua atera zitzaion eskatzeko, orain adiskide zahar maite baten antzora itzulia. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 18. orr.
Adiskide maiteak, senarrak berak ere alde egin zion azkenean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.
Baina zenbat eta argiago etorri gogora nire ezagun herren horiek guztiak, orduan eta argiago agertzen zitzaidan zenbateko aldea zegoen haien elbarritasunaren eta neure adiskide berriarenaren artean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 41. orr.
Ene adiskide on hori; ni ere berdin hire zerbitzuko: Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.
Haren lana, pentsamendu espainol original bat badagoena frogatzeko, Menéndez Pelayo adiskide gazteago eta jantziagoak jarraitu du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.
Oi, nire barrenean banekien adiskide jator baten aurkako gutxiespen, esker txar eta desohorearen eragile nintzela. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 52. orr.
Ez dute lagun eta adiskide eskasik holako gizonek. Herria 2001-11-01
Alkimista eta kabalisten mikrokosmoa, adiskideetan adiskide zehatza, multum in parvo gurea! Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.
Gero eta urduriago dago biografoa, lotarako pastillak hartzen hasi da, psikologo adiskide batek atsedena hartu behar lukeela aholkatu dio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.
Eugène Etienne Orango diputatu adiskidearen bidez barne ministroari eskatu zion anaia apeza Baionara izendatua izan zedin. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 26. orr.
Hiri polit honetako alkate jaun bezala geure gudalburu adiskide jator bat daukagu, Soler izenekoa, eta nafarra. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 51. orr.
Xabier Laka eskultore adiskideari ikasia diot, autobus bidaia berritsuetako batean, metaforaren honako definizio hau: Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 7. orr.
Edo teknika eta zientzian -Andoni Aizpuruk estimatzen duen "satelite adiskidearengan"- gehiago fio gara, hor goiko santu eta santa ziurxeagoak liratekeen horietan baino? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.
Txatarrategiko nagusiak, hala ere, bazekien nola jokatu Federicorekin, eta baso bat ardo eskaintzen zion barreneko sua baretzearren, eta, hala, adiskide jarraitzen zuten beti. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
Kurt delako kameralari baten adiskide egin zen Ivan, filmaketak iraun zuen denboran. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.
Hainbeste gauza ikasita, trebe baino trebeagoa izateraino iritsi zen, eta, yate-zaleen bileraren batean Carl ezagutu eta elkarren adiskide bihurtu zirenean, den-dena kontatu zion. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.
Euria adiskide bilakatu zitzaigun, tenperaturek behera egin zuten eta askotan izan nuen berokia faltan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 11. orr.
-Hobe izango diagu -erantzun zuen irribarrez- bakoitza bere tokian geratzen bada, eta beti bezain adiskide. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 183. orr.
Eta egin du, problemaren soluzioa familia eta adiskide giroan bilatu behar dugula, Kosta Atlantikotik atera eta, ospitale batean bakarrik utzi beharrean, Goio lagunen batengana eraman beharko genukeela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 27. orr.
Adiskide harremana izan zuen harekin 1937. urtea arte behintzat, urte horretan haren Basileako etxean egon baitzen Baroja "babes hartua". Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 18. orr.
Piarres Lafitte zenaren hilobi aitzinean da lehenik adiskide multxo bat bildu. Herria 2004-12-09
Herriarena lehiaketa Pilotaren adiskide besta goxoa zuen, eguerditik hasirik bazkariarekin, kantu eta omore onean. Herria 2005-11-03
Patrice, Abelen adiskide handia zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.
Txikitan hanka konpondu zidanetik, gure etxean adiskide handi bihurtua zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.
Adiskide handi hori, nire azalpena ez duk inondik ere sinesgaitza. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 31. orr.
Barkatuko ahal dit euskaldunen adiskide handi izan zen idazleak itzulpen hau proposatzea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 13. orr.
Meza emaile ginuen Jean Etcheverry, ondoan zauzkala Xalbador zenaren bi adiskide handi: Koxe Mari Aranalde eta Antonio Zabala. Herria 2004-11-11
Eta orain, auzoko emazte xahar baten xakurra, adiskide handi zaukana, du rotweiller horietarik batek xirtxikatu. Herria 2005-10-06
Eta nik esaten banuen: "fida zaitez Jaungoikoan", arimak ez zidan kasurik egiten, eta arrazoiz, galdutako adiskide kutun hura egizkoagoa baitzen eta hobeagoa, inolaz ere, itxaron nezakeen amestutako jainko bat baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.
Mirespen zozolotu batez begiratzen zidan nire adiskide kutunak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 296. orr.
Solaskidearen jendetasuna eta adeitasuna mirestearen zale, arrotz batek adiskide mamienetakotzat hartuko zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.
Eta agertu zion bere kezka bertze fraide frantziskotar bati -zeina baitzen bere adiskide mamia, adinetarat heldua, jakintsua eta esperientzia handikoa, eta zeinari frai Domenico baitzeritzan-, eta honek liskar egin zion eta erantzuki. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 286. orr.
Opera bukaturik, teatroko atseden gelara joan nintzen neure adiskideei ikustaldi bat egitera; han kausitu nuen Émilie adiskide mamia, anitz lagunez inguratua, gizon zein emakume, guztiak oro hark Pn afaltzera gonbidatuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.
Etxe aldera abiatu zen, loaren saria hartzera, eta bidean Inozentziorekin egin zuen topo, Joanesen aita zenaren adiskide mamiko izanarekin. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 201. orr.
Han, adiskide mami izan zuen Jean Bruillot, kalonje eta txantrea, zeinarekin letania ederrik salmodiatzen baitzuen Mariaren ohorez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.
Etxe aldera abiatu zen, loaren saria hartzera, eta bidean Inozentziorekin egin zuen topo, Joanesen aita zenaren adiskide mamiko izanarekin. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 201. orr.
Aspaldi umezurtz geratutako haurride bakar bizi-alarguna nintzen, eta ez nuen adiskide minik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 47. orr.
Amak eta herriko bere adiskide min batek bakarrik ezagutzen dute egia. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.
Adiskide minak ginen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.
Geetharen lankide batek adiskide min bat egin zuen, bezeroen artean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Californiara egindako bisitaldi batean aspaldiko adiskide min judu batekin egin zuten topo kalean. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 65. orr.
Angel bere adiskide minak idatzitakoak behar zuten izan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.
Jeronimo Badiola, adiskide mina. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 281. orr.
Eta Ibarra, nire adiskide mina? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 179. orr.
Galaad zenak, adiskide mina baitzuen, asko saiatu ondoren, dena atera zioan Lanceloti, eta bera joan zitzaioan kontuarekin Ginebrari. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 42. orr.
Eugenio Gabilondo Alkortak (1913an hila) Sarriegi ezagutzen zuen, eta adiskide minak izan ziren gainera. Askoren artean «Rataplan» - 26. orr.
Sémion Lipkine adiskide minari bidali zion ea argitara eman ote zezakeen jakin nahian. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 69. orr.
Bere zorigaiztoaz txisteak eta pasadizoak kontatuz hainbat algara eginarazi zion Angieri Tom adiskide minak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Adiskide mina dut Ramiro, eta burutik jota dago. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 49. orr.
Elkarren adiskide minak gara askotan... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 145. orr.
Mirentxu mutil zaharrenaren adiskide mina zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 123. orr.
Ez ahal dakizu Franco-k espainiol Elizaren benedizionarekin tirokatu dituela hamasei apez euskaldun, haien artean Aitzol euskaltzale suharra, haien artean ere ene adiskide min baten osaba. Herria 2002-10-31
Realak bai, adiskide mintzat du Osasuna, baita baloia jokoan denean ere. Berria - Kirola 2004-11-14
Bat-batean denak besarkatzen hasi zaizkio, aspaldi elkar ikusi ez duten adiskide minak balira bezala. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Adiskide min-minak izan gaitezen! Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 170. orr.
Elgarrekin pasatu genituen hamabost egunetan adiskide mindu ginen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.
Eskolan eman nituen urte bakanetan hainbat ezagun eta adiskide egin banituen ere, gerrak berekin ekarri zuen harremanen etenaldiak haien oroitzapena marguldu eta beste haurrenganako halako beldur lauso bat landatu zuen nire baitan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Ez diot Griselleri esan Europan zaudenik, baina, ondo iruditzen bazaizu, agian esan egingo diot, ez baititu adiskideak erraz egiten eta badakit atsegin izango lukeeela bakarren batzuk hurbil dauzkala sentitzea. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 10. orr.
Hunek ere adiskideak eginak zituen denetan. Herria 2003-01-14
Adiskideak egiteko garaia pasa zela dirudi. Pako Aristi «Note book», 2005 - 89. orr.
Ez zuen uste izan oroitzapen haren aurrez aurre gertatuko zenik berriz, adiskideak egindako zerrendako hirugarren matematikariari ekitean, "Grosrouvreren egitarauari jarraituz". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.
Harremanak hasi, adiskideak egin, ahalaz, baina bakoitzak bizirik irauteko borroka zeraman. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.
adiskide amoltsua (6); adiskide artean (5); adiskide asko (7); adiskide atsegin (5); adiskide atsegin hori (5); adiskide bakarra (6); adiskide bat (69); adiskide batek (54); adiskide batekin (20); adiskide baten (27); adiskide bati (24); adiskide batzuek (8); adiskide batzuekin (8); adiskide batzuen (10); adiskide batzuk (11); adiskide berriak (5); adiskide bezala (7); adiskide ederra (56); adiskide edo (12); adiskide egin (32); adiskide egin zen (9); adiskide egiten (5); adiskide eta (86); adiskide gazte (9); adiskide gisa (19); adiskide guzieri (5); adiskide guztiak (11); adiskide guztiek (5); adiskide handi (6); adiskide handia (14); adiskide hori (15); adiskide horiek (5); adiskide hura (9); adiskide izan (31); adiskide izango (5); adiskide izatea (11); adiskide izaten (5); adiskide leiala (15); adiskide leialari (5); adiskide maite (23); adiskide maite eta (14); adiskide maitea (58); adiskide maiteak (10); adiskide mamia (5); adiskide min (41); adiskide mina (47); adiskide minak (29); adiskide minak izan (5); adiskide minik (6); adiskide on (17); adiskide on bat (5); adiskide ona (9); adiskide onak (18); adiskide xarmanta (7); adiskide zahar (14); adiskide zaharra (6); adiskide zaharrak (9); adiskide zen (7); adiskide zintzoa (6); adiskide zituen (5); adiskidea da (8); adiskidea eta (16); adiskidea izan (5); adiskidea zen (9); adiskideak berak (5); adiskideak ere (9); adiskideak eta (24); adiskideak ez (15); adiskideak gara (7); adiskideak izan (8); ahaide eta adiskide (7); ahaide eta adiskideak (5); amaren adiskide (5); aspaldiko adiskide (12); aspaldiko adiskidea (5); aspaldiko adiskideak (12); azarias adiskidea (7); baina adiskide (9); baten adiskide (9); bere adiskide (91); bere adiskidea (10); bere adiskideak (13); bere adiskidearen (17); bere adiskideari (10); beste adiskide (16); beti adiskide (5); bezain adiskide (5); bi adiskide (19); bi adiskideak (16); da adiskide (8); elkarren adiskide (13); ene adiskide (26); ene adiskidea (8); ere adiskide (15); erregearen adiskide (6); eta adiskide (101); eta adiskidea (8); eta adiskideak (30); eta adiskidearen (8); eta bere adiskide (7); eta haren adiskide (7); euskal herriaren adiskideak (5); gure adiskide (41); gure adiskidea (9); gure adiskideak (10); hain adiskide (6); haren adiskide (29); haren adiskidea (5); herriaren adiskideak (5); jainkoaren adiskide (11); lagun eta adiskide (14); museoaren adiskideak (5); neure adiskide (9); neure adiskideari (5); nire adiskide (82); nire adiskidea (22); nire adiskideak (22); nire adiskidearen (13); nire adiskideari (8); oso adiskide (11); zen adiskide (8); zenbait adiskide (6); zeure adiskide (5); zion adiskide (5); zion adiskideari (5); ziren adiskide (5); zituen adiskide (5); zuen adiskide (11); zure adiskide (19); zure adiskidea (19); zure adiskideak (12)
adiskideei eta (5); adiskideek eta (9); adiskideek ez (6); adiskideen artean (12); adiskideen arteko (16); adiskideen elkartea (9); adiskideen elkarteak (14); adiskideen elkarteko (9); adiskideetako bat (6); adiskideren bat (8); adiskiderik ez (6); adiskiderik gabe (9); adiskiderik minena (7); adiskiderik onena (5); bere adiskideei (13); bere adiskideek (13); bere adiskideen (11); bere adiskideetariko (5); bere adiskiderik (6); bi adiskideek (8); edo adiskideren (5); eta adiskideei (10); eta adiskideek (13); eta adiskideen (23); euskal herriaren adiskideen (6); euskalerriaren adiskideen (10); herriaren adiskideen (7); museoaren adiskideen (7); nire adiskiderik (5); oteizaren adiskideen (5)