Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adiposo (corpusean ez dago; ETCn 126 agerraldi) 1 izond gantzezkoa, koipezkoa. ik adipotsu.

Egunak, non zure patua ehiza-txakurraren usaimenaz atzetik joango zaizun, ikusi egingo zaituen, atzemango, bihurtuko hitzen eta ekintzen bidez, materia konplexu, opako, adiposo, zeina bestearekin, ukiezinarekin, materiak xurgaturiko zure gogoarenarekin betiko ehunduta egongo den. ETC-literatura, saiakera   Artemio Cruzen heriotza, Carlos Fuentes (Zuriñe Goti), Ibaizabal, 2002

Tindategi bateko erakusleihoko maniki biluzien erdeinua, Happy Noodle txinatar bistro adiposoa eta Pachinko saloi argitsu bat iragan zituzten. ETC-literatura, saiakera   Marlboro gizona, Mikel Zubeldia, Alberdania, 2012

Likidoak eta organoetako zuntz adiposoaren zatiak kendu eta polimero bat jartzen zaie gorpuei haien ordez; normalean silikona izaten da. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-01

Gantz-metaketagatiko pseudoginekomastiatik bereizi behar da (obesitate garrantzitsua sindrome adiposo-genitalean): haztatuta frogatu daiteke (bular-estromaren trinkotasuna eta gantzarena ez dira berdinak), baina, batzuetan, azterketa histopatologikoak frogatuko du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Bestalde, gantzak energia-gordailu biologikoak dira eta gantz-zelula edo zelula-adiposo izenez ezagutzen ditugun zeluletan metatzen dira, energia-premiak daudenean gorputzak erabili ahal izateko (CO2 eta H2O bihurtuz). ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

Biologikoki emakume diren pertsonetan, efektua honetan datza: Masa adiposoaren eta bularraren erredukzio bat, giharren handitzea eta ahots tonuaren aldaketa batez ere, tratamendu endokrinologiko bidez. ETC-entziklopedia   Transexualismo, Wikipedia

Izaki helduetan, muin gorriak hezur arolen zirrikituetan irauten du, tartean hezur luzeenean. Ehun biguna da, zuntz erretikularrez eta zelula ugariz osatua: adiposoak, makrofagoak, erretikularrak eta zelula linfoideen aitzindariak. ETC-entziklopedia   Zirkulazio-aparatu, Wikipedia

2 ehun adiposo (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Lehen esan dugun bezala, obesitatea ehun adiposoaren gehitzea da; beraz, ehun adiposoa baloratzea ere garrantzitsua da, gizentasun mota zehazteko eta zuzentzeko neurri aproposak hartzeko. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-08

Gotemburgo-ko Sahlgren's Hospital-eko Per Bjorntorp izan da azterketaren zuzendaria, eta obesitatearen eta ehun adiposoko gaixotasunen aditu handienetakoa bezala jotzen den irakasleak esan zuenez, bi dira ikerketa horren oinarriak. ETC-prentsa   Argia, 2000-12-24

Izakien ehun adiposoan metatzen dira eta kate trofikoan zehar gero eta handiagoa da metaketa. ETC-prentsa   Argia, 2007-05-06

[...] mintz seroso horrek sabelaldeko barrunbea estaliko dizu, eta organoen inguruan tolestuko da, eta tolesetako bati, urdaila eta hestea sabelaldeko paretekin lotzen duen ehun adiposo, odol eta linfa hodiez osaturiko toles horri [...] ETC-literatura, saiakera   Artemio Cruzen heriotza, Carlos Fuentes (Zuriñe Goti), Ibaizabal, 2002

Ehun adiposo arrea ez da gordailua, baizik eta ekintza termogenikoa du, beroa ekoizteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Aipatzekoa da, halaber, ehun adiposo hipertrofiatuak, non nolabaiteko hipoxia gertatzen baita, hantura-eragile diren zitokinen ekoizpena areagotzen duela. ETC-zientzia, zuzenbidea   2 motako diabetes mellitusa kudeatzeko gida praktikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Ugatzak batez ere ehun adiposo, glandular eta konektiboz osatuta daude. ETC-entziklopedia   Ugatz, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus