Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon adintsu, burusoil eta esanekoa, zerbitzu publikoan emandako berrogei urteren eta emakume noble poloniar baten nahikunde sozial betegabeen zamapean abaildua. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.
-Nora goaz, Lope laguna? -galdetu zuen gizon adintsuak, ahots lasaiz, bere burua askatasunera zeraman bidea hartua zuelakoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.
Emakume adintsu guztiei zoragarri nintzela iruditu zaie. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.
Emazteki adintsu bat agertu zen: adintsua baina baita osasuntsua eta kementsua ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.
Sendagile adintsu samar batek hartu ninduen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.
Euskalduna eta judu adintsua jaitsi egin ziren zubitik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Gehienetan, jende adintsuak ziren eta ez genuen haiekin batere harremanik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.
-Eskerrik asko denagatik -esan zion Lucyk emakume adintsuarekin maletak zeuden lekuraino inguratzen zen bitartean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 262. orr.
Petroven beldur guztia amarengan biltzen zen, aurpegi zurbileko emakume erkin eta adintsu horrengan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.
Nik eman behar niola babesa, ama ordurako adintsua zelako, gogoz arras eroria, babesgabea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.
Andrea txikia zen, eta, nahiz adintsua ez izan, berrogeita hamarren bat urtekoa gehienez, pertsona hondatu baten itxura zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Bi ziren eserita zeudenak, espainiarrak eta adintsuak biak, lehen begiradara. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.
Gazte nahiz adintsu, mundu guztia pilatzen zitzaion inguruan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.
Worth eta Adair Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren zazpi indiar navahorekin (sei 17-25 urte bitartekoak, eta zazpigarrena adintsuagoa, 55 urtekoa) harremanetan jarri ziren. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.
Hango semea, Philippe, ni baino adintsuagoa zen, 32 urte. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.
Gure artean badago ile urdineko agurerik, zure aita baino adintsuagorik. Elizen arteko biblia Jb 15,10
Egia erran, luzaz uste izan nuen -ohidura zaharren arabera- Anita gure arreba adintsuena sortetxera ezkonduko zitzaigula. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Lagunak joanda, don Pedrok mira bilatzen zuen hotelean; are eta gehiago bertan lan egiten zuten pertsona adintsuenek ere -"zer egiten dugu hemen bezerorik gabe, don Pedro? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.
Taldeko gaztenak 18 eta 19 urteko bi ikasle dira eta adintsuenek 77 eta 81 urte dute. Herria 2001-02-15
· Horri guztiari gehituta bere adintsuko haurrez inguraturik egonen zela, neke zen aterpe hoberik bilatzea gure seme betiere bakarregiarendako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Karrorat igan orduko, han kausitzen dut neska gazte aurpegi-argi bat, ilea beltx-beltxa, ene adintsukoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.
Bi zaharrek adituen begiradaz begiratu zioten elkarri, adintsuek gorputzeko gorabeherak aztertzen izan ohi duten arretaz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.
Bana beste mila euroko erretreta hunkitzen dute gaur egun departamenduan adintsuek. Herria 2005-12-15
Goizean belotean ariko dira, arratsaldean ikuskizuna eskainiko dute, adintsu multzo batek espresuki apailatua. Herria 2003-03-17
Emeki trebatu zen eta laketu denbora hartako bertsulari haundienekin, Etxahun, Borddale, Atillo, adintsua zuen Otxalde. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.
Behin batean, Alde Zaharrean, elkarte batera afaltzera gindoazela, pankarta bat paratzen ikusi nuen Beñat zorionekoa, bere adintsuko koadrila batekin batean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 86. orr.
Une bat geroago gizon gazte bat sartu zen sukaldera, nire adintsua. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 25. orr.
Gure adintsuko mutiko gehiago bazen Garrüzeko herrian, guregandik berga gutitara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.
adintsu bat (4); adintsu batek (3); ama adintsua (3); emakume adintsu (4); gizon adintsu (3); gizon adintsuak (4)