Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adina 1 erkaketan, berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. ik bezainbat.

Ez da bidezkoa neuk bakarrik familia oso batek adina ordaintzea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 33. orr.

Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da.  Elizen arteko biblia   Lk 6,40

Berak orain zuen adina zukeen hark orduan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Zeren uste baitut, nahiz agian ez naizen batere zuzen, ez duzula guk gure garaian irakurtzen genuen adina irakurtzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

Denok arraza berekoak gara! Gure seme-alabak badira besteenak adina!  Elizen arteko biblia   Ne 5,5

Gizona ez al da txakur bat adina?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 273. orr.

Horrela egin dut eta egingo ere, ni adina badirela-eta harro dauden horiek aitzakiarik izan ez dezaten.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,12

Hauek ziren Gaden leinutik etorritako gudalburuak; haietarik txikienak ehunek adina balio zuen, eta handienak milakadina.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,15

Tori dagokizuna eta zoaz; zuri adina eman nahi diot azkenengo honi ere.  Elizen arteko biblia   Mt 20,14

Hautsa adina zilar pilatu du, kaleetako lokatza adina urre.  Elizen arteko biblia   Za 9,3

Putzu adina harribitxi.  Berria - Kultura   2006-02-07

Ibiltzen ahal zarete mundu osoan, baina Italian adina zerrikeria ez duzue inon aurkituko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.

Hitz gutxi izango dira kritikaren hiztegian "adierazgarritasun" hitzak adina hurbilketa eta gaizki-ulertze eragin duenik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Liburuaren akatsak adina amorrarazten ninduen akatsaren arrazoia ez jakiteak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Ate honetan biontzat adina leku zagok.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Arabak ia Bizkaiak adina iruzur azaleratu zuen, herrialdearen ekonomia hiru aldiz txikiagoa izanik.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Otso-talde batek adina ume izan ditzala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 58. orr.

Zeren lehen astekoek egingo dioten on adina kalte egingo baitiote bigarrengoek.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 35. orr.

Auzibide adina araubide.  Berria - Harian   2006-04-12

Bada zenbaki adina oinarri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 409. orr.

Nik horretarako adina diru ez badut, nola izan dezakezu zuk, etxea aseguratuz gero?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.

Jexuxek adina urte baditu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 182. orr.

Orduantxe eta bat-batean pobretu zela, ez zituelako sakelan sentitzen azken egunetan eduki zituen adina billete.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 40. orr.

Jainkoaganako begirune adina deboziorekin errezatzen zituen liturgi otoitzeko orduak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Bere herriak adina, bere denborak, egin zion huts Miranderi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 280. orr.

Liskar horiek berari adina niri dagozkidala iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 218. orr.

Berak adina behar ditugu guk ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 251. orr.

Asko maite du, baina Hans adina ez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.

Etsai izan ditu, edo ez oso lagun, kultura, dirua, denbora, zenbakia, eraginkortasuna edo berdintasuna; errealitatea adina fantasia ere; seriotasuna bezainbat txoro-haizea. poema zaharrekin ez baitzuten lehen adina barre egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Zeren uste baitut, nahiz agian ez naizen batere zuzen, ez duzula guk gure garaian irakurtzen genuen adina irakurtzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

Trubetzkoy-ren proposamen teorikoek ez zuten izan merezi adina oihartzun.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 145. orr.

Ez dago, beraz, errealitate bakar bat; errealitate ugari daude, errealitatearen jasotzaileak edo errealitatea jasotzeko moduak adina.  Berria - Kultura   2004-06-16

-Ai zu, urtez adina gaiztakeriaz betea zaudena!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 178. orr.

2 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Heldulekuari eragitean, zapaldu egin nion sabela nire besoarekin, oso gutxi, bere biguntasuna sentitzeko adina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Behin, bihurritutako hanka sendatu nion mando bati, eta 10 erreal irabazi nituen, gazta bat erosteko adina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Frantsesa bazekiten solasean moldatzeko adina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.

Denbora behar izan nuen eseri eta urrutira begiratzeko adina adore biltzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.

Gorakada hark benetako jakintzaren teilaturaino jarraitzeko adina indar zeukan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.

Jaunaren etxera emaitzak ekartzen hasi zirenez geroztik, asetzeko adina janari izan dugu, eta asko utzi dugu sobera.  Elizen arteko biblia   2 Kro 31,10

Kamioia bai, baina gasolina falta genuen Donostiaraino iristeko adina.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Erdilunetan nago, baina oraindik bada idazteko adina argi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 87. orr.

Zigor nazatela gogor jainkoek, nirekin diren lagun hauek Samaria horretatik eskukada bana hartzeko adina hauts gelditzen bada.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,10

Pixkana-pixkana atertu egin zuen, baina kalean bazen erretratua goitik behera estaltzeko adina lokatz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.

Gaur arratsaldean Jaunak okela emango dizue jateko, eta bihar goizean asetzeko adina ogi.  Elizen arteko biblia   Ir 16,8

Izan beza oinak beratzeko adina olio.  Elizen arteko biblia   Dt 33,24

Moisesek ikerketa egitera bidali ninduenean bezain indartsu nago oraindik ere; orduan adina kemen dut borrokatzeko eta edozein eginbeharretarako.  Elizen arteko biblia   Jos 14,11

Ez genuke inoiz eragozpen horiek orekatzeko adina abantail aurkituko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Sentipen hori aztertzeko adina denbora izan diat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 146. orr.

Beti esaten genuen etxe honetan bazela beste pertsona bat edukitzeko adina leku eta janari, baina ez genituen Kugler eta Kleiman ardura gehiagoz kargatu nahi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.

Autotik irtetean linterna eskuan zeraman arren, ez zuen segidan piztu, hodei arteko ilargi izpi batek eroso ikusteko adinako argitasun zabaltzen baitzuen inguruan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 156. orr.

Aski galduta nenbilela azkenaldi hartan, koltxoi bat erosteko adina dirurik gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Era berean, ez dute helduek adina baliabide kanpoko arriskuei aurre egiteko.  Berria - Gaiak   2004-06-19

-Orain sartzeko adinako presa izango ditek orduan irteteko -erantzun zion besteak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.

3 adina egin

Hala ere, galanki kosta behar zaio maisuak adina egiten  Berria - Kirola   2004-07-10

Bera izan da onena Tourrean azken bost urteetan, zergatik ez seigarrenean? 32 urte ditu, eta beherantza hasia dela nabaria da, baina besteek behar adina egin al dute gora? Norbaitek Armstrong belaunikaraziko badu, hori Jan Ullrich da  Berria - Kirola   2004-07-03

Hitz gogorrak bota zituen Getxoko alkatearen aurka, eta horrelako atentatuak eragozteko ez duela behar adina egiten leporatu zion: "Getxok edozein hiritarrek bezala bakean eta babesturik bizitzeko eskubidea duten 100.000 biztanle ditu, eta alkateak ez du dena eman haien defentsan», adierazi zuen  Berria - Mundua   2004-04-08

Hain europar demokratak gu, banana errepublika deitzen zaien Ameriketako herrialde batzuek adina egiteko gauza ere ez gara izan: jendea desagerraraztea, bonbardaketak eta taldekako fusilamenduak egitea agindu zituzten jeneral genozida haietako gehienak, Franco buru zutela, ohean hil dira zaharrez, inoren aurrean konturik eman gabe; justizia eskatzen denean hiltzaileen umeen errugabetasuna aipatzen da, biktimen egia jakiteko eta ezagutarazteko guztion eskubidea horren kontra joango balitz bezala; eta gazte jendeak ez du bere herrian gertatu zenaren aztarrenik ere, hezkuntza egituren eta tresnen mirariak zer diren! Arazo bat daukagu, bai  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Gure amaren hitzetan, Natalinak gure bazkaria egiten zuenean, parrokiako pobreei ere emateko adina egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 183. orr.

"Atzo haragia parrokiako pobreei ere emateko adina egin zenuen!", esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 183. orr.

-Telefono deiak be, nahi adina egiteko eskatuko jotzagu, kaltien ordain.     «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Antolatzaileek ere, aurrekontua zuritzeko adina eginez gero - ordu bat nola edo hala betez gero, alegia -, pozik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 166. orr.

-Bapo - zapi-berdek erantzun -; prezioa jaitsiko dut eta gastutarako adina eginez gero nahikoa izango dut; eta banoa orain tximinoa eta panpina-ohola datozen gurdixka mugiaraztera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.

Zizare batek badu borondatea eta adimena, bizitzeko gogoa, gizonak adina; ahal duen adina egiten dio aurre heriotzari; gizonak ere baditu borondatea eta adimena, baina beste proportzio batzuetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Esaterako, txikia bada ere, ari da aldaketa garrantzitsu bat gertatzen zenbaiten ustez ezartzen diren diru ekonomiazko politiken dogmatismoan: interes tasak behar adina egingo dute behera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.

Niretzat adina eginez gero, aski dut.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.

4 adina izan1

Beste izen batzuekiko paper faltsuak nahi adina izango dituzu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

-Nire eskuetatik ez duk futbolean hi adina den inor pasatu, ezta pasatuko ere ziurrenik, eta bazakiat, ezer gutxi ahalegindu arren, urrutira iritsiko haizela... Bai, izar bat izango haiz, beharbada, eta jende guztia esku-igurtzika ibiliko zaik, orain bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.

Eta areago, kolpeak eurak ere behar adina izateko, nondinahi materia kopuru infinitua behar da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 89. orr.

Ez, bada, niri erronkarik bota; zaharra izanik ere, hi odoletan uzteko adina banauk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Litxarreroari horren truke emango diotena ozta-ozta xiringa berria erosteko adina izango da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.

Tartea, hala ere, ni bezalako gizaseme bat pasatzeko adina zen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Errepublika motak sorburu izan zuten despotismoaren eta helmuga duten anarkiaren arteko mailak adina dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 103. orr.

Aski du ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxejaunari Beeltzebul esan badiote, zer ez ote esango haren etxekoei?  Elizen arteko biblia   Mt 10,25

Oti horietako batek pisatzen duena adina jan dezake egunean, eta horretarako, ibili luzeak egiten ditu, 130 kilometro ingurukoak egunean.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Fronebergen arabera, Espainian kontratu mugagabeak Europakoak hiru bider adina dira.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

-Ezin liteke bere adina izan - esan zuen neskak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 107. orr.

Biok egur garraioan, bi gizon adina gintunan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 274. orr.

5 adina izan2

Amonak bere adina izango du honezkero.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 9. orr.

Eta adina baduk hik, ene ustez, heure hogei urteotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 21. orr.

-Zure adina izango zuen aurrenekoz ikusi nuenean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 16. orr.

Seguruena nire adina izanen zuen, baina bera gazte ilehori eder fin horietakoa zen, dena giharra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Eta bi ume goseti, emaztearen bularretan zintzilik, Gerra Handia sortzen zenerako soldadutzarako adina izango zutenak eta guda-oinean hilko zizkiotenak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.

6 adinako izlag bezainbateko.

Alzheimerren gaitza duten pertsonek, beraz, umeek adinako zaintza behar dutela esan zuen. Ukabila adinako harri kozkorrak.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Jesus jaio zen urtean norbaitek denario bat jarri izan balu banku batean, eta txanpon hori banku horretan egon izan balitz gaur arte interesak irabaziz, bere balioa lurra adinako urrezko bola batena izango litzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

Hotza naiz beste ustekabe askoren aurrean ere; baina lehenengo sari hark harridura adinako poza eragin zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.

Testu hark adinako emoziorik ez zion lehenago beste ezein testuk sortu, ez gero sortuko ere.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 169. orr.

Aztikeria adinako bekatua da desleial izatea, sasijainkokeria bezain hutsala setakeria.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,23

Horrelako ostatuetan, eguneko bi errublo ordaindurik, gela erosoa ematen diote bidaiariari; hori bai, aranpasa adinako labezomorroak azaltzen dira zoko-bazter guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Are gutxiago hizkuntzan, non edukiontziak edukiak adinako garrantzia duen.  Berria - Kultura   2004-07-03

Lekurik leku dabilenak estereotipoak, ideia arruntak, mendiak adinako topikoak aurkitzen ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

XX. mendeko euskal literaturaren eta euskal kulturaren historian ez dira asko Estepan Urkiaga Lauaxeta-ren fusilamenduak adinako indar sinbolikoa duten gertakariak.  Berria - Harian   2005-08-13

Arkitrabearen goiko aldeak kolomaren beheko aldeak adinako diametroa izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Nik adinako ilusioa dute.  Berria - Kirola   2004-05-07

Habeak, izan ere, bata bestearen kontra geratuko balira, arnasa hartzeko eta airea pasatzen uzteko adinako tarterik gabe, berotu egingo lirateke, erabat hondatuz denbora laburrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

Ingeniaria ez ezik filosofoa ere nahasteko adinako arazoak planteatzen ditu garunak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 215. orr.

Ondo diseinaturiko makina bat da bihotza, eta helburura iristeko adinako presioan bidaltzen du odola arteria-sistemara (kapilarretara iristeko adinako presioan, alegia), baina ez hori baino handiagoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Nigan, ordea, amigdalak ez du sortzen hipokanpoko artxiboak giltzaz ixteko adinako emoziorik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,2

Errealitatea ez dago "hor" inolako moduz: aitzitik, behar den adinako prezisioz esan dezakegu errealitatea beste mundu bat dela eta zientzia, berriz, hura asmatu eta haren berri ematen duen ipuin harrigarri bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Ez da uste nuen adinako mugimendurik izan.  Berria - Kirola   2004-07-15

Zaila da elizaren balioan edo Donatelloren eskultura eta erliebeetan arreta jartzea, erlauntza erraldoi baten adinako hotsa baitabil, ahopekakoak izan nahi duten jardunek eta hanka-pausoek sortua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Hark maite bazaitu zuk maite duzun bezala, ez duzu parerik, ez dago zuk adinako zoriona duen emakumerik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 28. orr.

Nik filmari adinako arreta jartzen nion irudien eta neskaren erreakzioen arteko loturari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 286. orr.

Aurrealdean atzealdean adinako sendotasuna behar da.  Berria - Kirola   2006-02-14

Geroztik inoiz ez dut sentitu orduan adinako bakerik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

7 adinakoxe

Belodromoan adinakoxe emozioak pilatu zitzaizkidala barruan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 103. orr.

Hortaz, mundu horren absolututasuna, nire Niarena adinakoxea izan daiteke gehienez ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.

Hik heure buruarena adinakoxea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 26. orr.

8 ahal adina

Pozaldian dagoenean egin beza ahalegina umiltzen eta ahal adina eraisten, pentsatuz zein gauza gutxirako den lehorraldi garaian, graziarik eta pozaldirik gabe gelditzean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Aurrena dokumentazioan jarri zuen interesa, eta detektibe gisa ibili zen arkitekto elkarteko artxiboetan lortu ahal adina proiektu, plano, memoria eta etxearen garaiko aldizkari zahar biltzen. Sinkroniaren aitzakian, lan diakronikoetatik jakina zenari ez zaio ahal adina etekinik atera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Aurreratu zuen ba ahal adina bere kokotsa eta laster ziren, urontzia hura zeriola eta andereñoa xaboibilez kokots bizarrari eraginka.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

Min dut, min ahal-adina, aurten herri honetan ezkurrik ez bildua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

· Eta nik, anai Frantziskok, zuen morroi txiki-txiki honek, ahal dudan adina baiesten dizuet barrutik eta kanpotik bedeinkapen txit santu hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 167. orr.

9 ahal adinako (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Bi aldeek "ahal adinako elkarlana" egiteko erabakia hartu zutela esan zuen Suediako lehen ministroak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-15

Herria nekaturik zegoen, bai, gari faltaz, baina printzeak ez zeukan inolako errurik; areago, lurren antzutasuna eta itsasoaren laztasuna erremediatu nahi izan zituen, ahal adinako gastuz eta arretaz. ETC-literatura, saiakera   Analak eta Historiak I, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

Eginahalak egin zituen askatzeko, ahal adinako garrasiak egiten saiatu zen, are ahoa tapatzen zion gizonari hozka egin zion, baina indarrik gabe gelditu zen, mugitu ezin zela jarri baitzuten estu lotuta. ETC-literatura, saiakera   Jakobian eraikina, Alaa Al Aswani (Arantzazu Royo / Xabier Olarra), Igela, 2011

Haren soinean irristatuz jaitsi da bigarren astunena, Xan, orkatiletako zapietatik ahal adinako kemenez itsatsi zaiolarik. ETC-literatura, saiakera   Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013

10 behar adina

Ez daukazue behar adina esperientzia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Kanpoaldearekin komunikatzeko dituzten kanal txikiek ez dute segurtatzen behar adina oxigeno eta elikagai helduko zaienik difusio bidezko prozesu normalaren bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.

Nahiago dut gelditu nire ogibidearekin, ongi egiten dut eta behar adina diru irabazten dut.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 181. orr.

Tamalez, ez diagu behar adina kanoi, ze, halako batean, kanoiek erabaki lezakete batailak noren aldera egin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 164. orr.

Baina haiek, behar adina elikagai ez zutela eta, ezezko borobila eman zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Eta zer esan ardoaz, ez baitzuen behar adina ur ere hartzen, egarriak itotzen bazegoen ere?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Ile-zangoak uzten zituzten, baina nik ez neukan artean behar adina bizar, nireak luzatzen uzteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 88. orr.

Will Morrowen istorioetako bat daukat patrikan, eta ez naiz ausartzen behar adina argi dagoen lekura irakurtzera joatera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Gezur bat, edozein delarik ere, egia bihurtzen da behar adina aldiz errepikatuz gero.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 32. orr.

Ez dugu sekula behar adina bider esango bi gauza direla, oso bana gainera, ez sinestea eta ez dela esatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Hartarako behar adina indarrekin sentitzen baitzen. minduta dago Dusseli egiten dizkion maite-jolasei hark behar adina jaramon egiten ez dielako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 85. orr.

Ahalegindu nintzen, baina ezin izan nuen behar adina adore bildu hura kontatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.

Jendea badoa herriz herri ur bila, baina ez du behar adina aurkitzen.  Elizen arteko biblia   Am 4,8

Saia zaitez behar adina jaten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.

Ez naiz behar adina dibertitzen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 151. orr.

Iruditu zitzaidan behar adina itxaroten banuen nire eskuz isuritako odolak berak itoko ninduela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 186. orr.

Aski damutua nago aukera bat baino gehiago alferrik galdu baitut behar adina ez saiatzeagatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 151. orr.

Beharbada ez zen Mariaz behar adina xarmatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Nik ere hortxe lo egiten dut, eta fabore handia egingo didazu, ezin behar adina eskertzekoa, dirua onartzen badidazu.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 79. orr.

Ez gaude gu ohituak, edo ez, bederen, behar adina, ebaluazioa eta neurketa sartzera unibertsitatean, eta hori beharrezkoa da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Konstelazioez mintzatu ginen, doi-doi behar adina, harik eta jabetu ginen arte biotatik nork zekien besteak baino are gutxiago. ez baikenekien noski zer gerta daitekeen gatz leherkor hori behar adinako artarik gabe berotuz gero.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

Quorum [...]: Talde erabakitzaile bateko behar adinako kide kopurua, beren modura aritzeko eta erabakiak hartzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 227. orr.

Ez zuen behar adinako abiaduraz lasterka egin eta asaltoko tropek begia gainean jarri zioten.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.

Sekula ez zaio behar adinako famarik emango holako zaldunari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.

11 gura adina

Ez dugu guk gura adinako puntu kopurua eskuratu, eta ondorioz Europako postuetatik kanpo gaude; gure helburutik kanpo, alegia.  Berria - Kirola   2004-01-14

"Defentsan huts egin dugu zenbait jokalditan, eta aurrean ez dugu gura adina asmatu», adierazi zuen Valverdek.  Berria - Kirola   2004-09-22

Sueteko lanak dezente hobetu ziren, nahiz eta egoerak gura adina afari eta ekitaldi prestatzea galarazi.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.

12 nahi adina

Ez duzu diru handirik irabaziko, baina nahi adina liburu izango duzu irakurtzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 235. orr.

Jan gura izanez gero, nahi adina haragi jan ahal izango duzue.  Elizen arteko biblia   Dt 12,20

Hitzak m-z hasita-masita, nahi adina esaldi-mesaldi borobil-barrabil ditzake.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 37. orr.

Alzheimerren gaitzaren aurkako tratamendu farmakologikoak gero eta aurreratuago daude, baina ez nahii adina. so gogo onez egingo zuela agintzen zitzaiona, erantzun zuen gatibuak; eta beldur zela, bere kondairak, berak nahi adinako atseginik emango ez ote zien.  Berria - Harian   2006-02-05

Inoiz besotan estutu ez izana dut pena bakarra, baina honezkero ez du merezi horretaz arranguratzea, irudimenezko mundu batean bizitzen ohitu naizelako batetik, eta, bestetik, nahita ere nire besarkada ez litzatekeelako nik nahi adinakoa, zuk merezi bezalakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 134. orr.

13 nahi adinako izlag

Bileran ura oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzeko presioa egiten saiatu dira, baina ez dute nahi adinako indarra izan.  Berria - Gaiak   2006-03-24

Zihigatik 649 kilometrora dagoen espetxean, furgonak garestiak dira eta ez daukate nahi adinako presupostua...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 190. orr.

Egoera batetik besterako aldaketa era askotara egin dezakegu, eta nahi adina biribil hertsi gehi ditzakegu, nahi adinako luzerakoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 39. orr.

Nahita ere nire besarkada ez litzatekeelako nik nahi adinakoa, zuk merezi bezalakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adina adibide (5); adina adore (9); adina alde (9); adina aldiz (12); adina atzeratzea (5); adina aukera (6); adina bai (14); adina baino (6); adina baliabide (12); adina balio (27); adina balio du (6); adina balio zuen (5); adina behar (5); adina bete (9); adina boto (8); adina da (17); adina dela (8); adina denbora (37); adina diru (57); adina dirurik (5); adina du (7); adina edo (9); adina edo gehiago (6); adina egiten (9); adina elikagai (5); adina eman (6); adina ematen (6); adina ere (23); adina ere ez (6); adina esan (10); adina esan nahi (7); adina eta (33); adina ez (34); adina ezagutzen (7); adina garrantzia (5); adina gauza (5); adina gol (5); adina hor (5); adina indar (24); adina indar izan (6); adina informazio (11); adina izan (9); adina izango (17); adina jan (6); adina janari (7); adina jaten (6); adina kontuan (13); adina kontuan hartuta (6); adina lan (8); adina leku (9); adina luza (7); adina maila (7); adina maite (5); adina meritu (8); adina meritu egin (7); adina min (5); adina ogi (6); adina ordu (6); adina oxigeno (7); adina puntu (15); adina ur (10); adina urte (6); adina zen (9); ahal adina (6); asetzeko adina (18); aurre egiteko adina (6); bat adina (6); bat erosteko adina (6); bataz besteko adina (5); batek adina (15); batez besteko adina (36); behar adina (247); behar adina aldiz (6); behar adina baliabide (5); behar adina denbora (8); behar adina diru (14); behar adina egiten (5); behar adina ez (10); behar adina indar (5); berak adina (6); berak nahi adina (5); bere adina (21); besteko adina (42); betetzeko adina (13); bizitzeko adina (13); da behar adina (8); den adina (13); du behar adina (6); duen adina (9); duten adina (8); egiteko adina (41); egiteko behar adina (6); egunak adina (5); emateko adina (9); erosteko adina (18); erosteko adina diru (6); erretiratzeko adina (8); erretiro adina (9); estaltzeko adina (5); eta adina (11); eta behar adina (8); eta nahi adina (15); ez behar adina (7); guk adina (6); gure adina (6); gutxieneko adina (5); guztiek adina (6); haren adina (8); hark adina (7); hartzeko adina (10); hasteko adina (5); hau adina (9); hau adina esan (6); hirugarren adina (5); honek adina (5); horretarako adina (12); iaz adina (6); ibiltzeko adina (7); idazteko adina (5); ikusteko adina (8); irabazteko adina (6); iristeko adina (6); izateko adina (16); jarraitzeko adina (5); jartzeko adina (8); joateko adina (10); lehen adina (8); lortzeko adina (7); nahi adina (243); nahi adina adibide (5); nahi adina denbora (11); nahi adina diru (6); nahi adina izango (5); nahi adina luza (7); nik adina (13); nire adina (19); ordaintzeko adina (7); osatzeko adina (10); sortzeko adina (6); zuen adina (11); zure adina (5); zuten adina (5)

adinako arreta (7); adinako garrantzia (10); adinako indarra (7); adinako indarrik (5); adinako tartea (5); adinakoa da (6); adinakoa izan (13); adinakoa izango (7); adinakoa zen (6); adinakorik ez (7); batek adinako (6); behar adinako (82); behar adinakoa (13); du behar adinako (5); egiteko adinako (5); haiek adinakoa (5); nahi adinako (9); zu adinakorik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus