Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arima adimendunari esker gertatzen da hau gizakiarengan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 136. orr.
Arima bera adimenduna den bezainbatean hautabidea aitortzen zaio, nahi izateko edo ez izateko ahalmena duelakotz eta hori bere baitarik adimena duen ber ezagutza baitu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 78. orr.
Elkarrekiko begiruneaz batuketa egin eta ezkontideen arteko eginbehar eta betebeharrak, gizaki adimendun eta sentiberen arteko harremanetan gauzatzen direnak, horra hor zuzenbide naturalpeko gaiak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.
Ez dut "gizaki", "ugaztun adimendun" eta antzeko bihurrikeria jakintietan katigatu nahi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Filosofoek Jainkoa "adimendua, adimenduna, adigarria" dela diotenean zer esan nahi duten. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.
Eraikin adimendunaren barruko segurtasun neurriak indargabetuta zeuden: bai segurtasun kamerak eta baita keak eragin behar zituen alarma eta ihinztatzaileak. Berria - Harian 2005-06-14
Jadanik azaldua da adimendu ororen esentzia osatzen duen egintza adimendun izatean datzala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 171. orr.
52 gela, 104 ohe, ebakuntzak egiteko lau gela adimendun, kimioterapiarako 12 anbulatorio postu. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Washingtonek 5.000 bonba adimendun salduko dizkio Israeli. Berria - Mundua 2004-09-22
Txalupa, bere kasa dabilen motor adimendun batek eraginda bezala, inolako arraunlaririk gabe, itsas barrurantz aldendu zen, bertan zeuden guztien begi harrituen aurrean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.
Adimendun izadi hura, argiari so eginez argi dena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.
Halere, eskatu dit, berak erosketa gorde bitartean, bozgorailu adimendunarekin entretenitzera joateko. ETC-prentsa Berria, 2019-04-21
Garraio sistema adimendunak errepide bidezko garraiobideen eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko teknologiak dira. ETC-entziklopedia Garraio sistema adimendun, Wikipedia
Hiria esku-eskura lelopeko biltzarra Bizkaiko Diputazioak, Bilbao Metropoli 30 elkarteak eta garraio sistema adimendunen erabilera sustatzen duen Ertico Europako erakundeak antolatu dute. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-13
Lantegi adimenduna beste lantegiekin koordinatuko da, eta elkarrekin negoziatuko dute, blockchainak ahalbidetzen dituen kontratu adimendunen bitartez. ETC-prentsa Berria, 2018-05-04
Plataforma horien helburua da pareen sare bati erabiltzaileek sortutako kontratu adimendunak administratzeko aukera ematea. ETC-entziklopedia Bloke-kate, Wikipedia
Telebista adimenduna (ingelesez "smart TV") internet eta Web 2.0 ezaugarriak telebista digital (bereziki 3D telebista) eta set-top box gailuan integratzeari deritzaio, bai eta internet, telebista horiek eta STB gailuak bat egitea ahalbideratzen duen teknologiari ere. ETC-entziklopedia Telebista adimendun, Wikipedia
Hala, aurrerantzean telebista adimenduna izango da, eta aukera emango du lehiaketa batean denbora errealean parte hartzeko, Interneten nabigatzeko, norberaren gustuko bideoak aukeratzeko edo erosketak egiteko. ETC-prentsa Argia, 2004-07-25
Bi ereduen arteko talka hori, ordea, telebista adimendunekin elkartzen ari da. ETC-prentsa Berria, 2014-05-10
Azken urteetan, EiTBk telefono mugikorrerako eta telebista adimendunerako aplikazioen garapena bultzatu du, euskarazko ikus-entzunezkoak eskuragarri egiteko kontsumo modu berrietan. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019
Telefono adimenduna (--) poltsiko ordenagailu mota bat da, telefono mugikorraren eta tableten elementuak konbinatzen dituena. ETC-entziklopedia Telefono adimendun, Wikipedia
2010. urtearen atarian, alabaina, Smartphone deritzoten telefono adimendunak dira nagusi: multimedia aukerak, pantaila ukigarriak eta abiadura handiko Internet konexioa. ETC-prentsa Berria, 2009-11-18
Zerrenda luze horri smartbook tablet deritzona batu zaio azkenaldian, telefono adimendunen eta ordenagailu ultraeramangarrien artean dagoen tresna berria. ETC-prentsa Berria, 2010-01-06
Autoan erabiltzeko GPS hargailuekin ere, antzera gertatzen hasi da azken urteotan, telefono adimendunak merkatu direnetik, hain zuzen. ETC-prentsa Berria, 2010-03-24
Askotan esan dugu telefono adimendunak ordenagailuekin parekatzen ari direla, ahalmen handiko prozesagailuengatik eta ekoizleek erabiltzen dituzten pantailengatik, gero eta handiagoak baitira. ETC-prentsa Berria, 2010-05-19
Telefono adimendunen sektorean lehiakideek aurrea hartu izan diote azken urteetan, eta, horrexegatik, zuzendaritza eraberritzea erabaki du Finlandiako etxeak. ETC-prentsa Berria, 2010-10-06
Telefono adimendun batean autobus bidaian irakurtzen hasitako liburua etxeko ordenagailuan irakurtzen jarraitu ahal izango da, eta aplikazioak zenbatgarren orrian utzi den gogoraraziko du. ETC-prentsa Berria, 2010-12-08
Berak sortu edo ekoitzi aurretik bazeuden ordenagailuak, MP3 gailuak, Interneteko musika dendak, sakelako telefono adimendunak eta tabletak. ETC-prentsa Berria, 2011-08-26
Adibide praktiko bat jartzearren: telefono adimendun edo smartphone bat urte batez erabiltzeko ordaindu edo alokatzen dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Zero zabor, Joan Marc Simon (Danier Zuazagoitia), UEU, 2016
Gaur egun, betiko telebista-aparatuaz gainera, ordenagailua, telefono adimenduna zein tableta erabil daitezke ikus-entzunezkoen kontsumorako, nahi den tokian eta nahi den unean. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019