Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizeko lanbroak hezetutako egunkaria hatzetan sentitu eta ogi egin berriak tinta beltzarekin nahasian sortzen duen usainak, nikotinak adina adikzio sortzen duenak, ez dauka preziorik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 53. orr.
Anorexia, bulimia eta antzeko adikzioak gizarte aberatsetan agertzen dira. Berria - Gaiak 2004-02-26
Patologia psikiatrikoez, alkoholismoaz eta beste substantzia batzuekiko adizioez arduratuko da. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Sindikatu horren iritziz, erretzen jarraitu duten pertsonek badute horretarako eskubidea; "adizio legal batez ari garen neurrian, enpresetan hori bideratu ahal izateko moduak aztertu beharko lirateke". Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Gizakia behartsua da, zentzu literalean, beharrei buruz adikzioa duen izakia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.
Hurbileko pasaldien adikzioa izan ohi dute batzuetan tourettedunek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.
Literatura ia patologia bezala bizi du tolosarrak, utzi ezinezko adikzio bezala, eta horregatik da, ziurrenik, gure idazle oparo eta interesgarrienetako bat. Berria - Kultura 2004-09-11
Marketinak kontsumorako grina, beharra ala desioa, ez ezik, obsesioa eta adikzioa ere sortzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Barnetegiak adikzioa sortzen zuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.
Pertsonaiak, sugearen sagarrari haginka egin ostean, badoaz inkontzientziaren paradisutik egotzita haluzinaziora, borrokara, mozkorrera, bakardadera, piluladikziora, heriotzaren nagusitasun eta ezinbestekotasun itzela guztian eta funtsean sentitzera. Berria - Kultura 2004-09-08
Egun, mundu zabaleko psikiatrek buruko nahasmenduak diagnostikatzeko darabilten "Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua" zerrendatik ezabatuta dago eta nahasmendua izendatzeko hipersexualitatea eta sexu adikzio terminoak hobesten dira. ETC-entziklopedia Ninfomania, Wikipedia
Abenduaren 11n, golflariak behin-behinean erretiroa hartuko zuela iragarri zuen, eta, gerora, sexu adikzioa zuela-eta tratamenduan zegoela publiko egin zuen. ETC-prentsa Berria, 2010-04-08
Pornografia kontsumitu eta sexu "adikzioa" duen gizon batek sexurako grina bai baina maitasunerako duen ezintasuna erakutsi nahi du filmak. ETC-prentsa Berria, 2011-09-20
Sexu adikzio terminoa orain hogeita hamar bat urte sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan, Alkoholiko Anonimoen modura, hainbat talde biltzen hasi zirenean sexu arazoak zituztelako. ETC-prentsa Argia, 2002-09-15