Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazi, adieraz, adierazten (orobat adiarazi g.er. eta adirazi g.er.) 1 du ad aditzera eman, jakinarazi; zerbaiten esanahia izan.

Sentimenduak nekez adieraziko zituen aitak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 19. orr.

Goio izoztu egin dela eta, auskalo zer adierazi nahi duen Joseanek izoztu horrekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Badirudi eguratsa bera ere garagardoz eta speedez belarrietaraino bete dela, eta ez duela bere ostia txarra adierazi nahi festetako azken egunera arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

Zekarren kutxa handi ederrak hala adierazten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.

Kontseilariak bildu ziren eta boz batez adierazi zuten ez zirela holako iritziarekin ados, ez zutela onartzen Aldude Baigorritik bereiztea, beraz kondenatzen zutela holako aterabidea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.

Urteetan zehar neuk hausnartutako arazoa edo arazoak, sakontasunik eta argitasun-erraztasunik harrigarrienaz adierazita aurkitu ditut.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 12. orr.

Tia Maria sofan jarrita, gorputza aurrera botata kulunka ari zen, behe ezpainak hozkatzen zituen, une batetik bestera negarrez hasiko zela adierazten zuten begi hezeekin lurrera begira.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 205. orr.

Geldituko zara etxean, eta ez duzu entzun ere egingo, baina ez zara bakarrik sentituko, bere isiltasunak ez duelako absentzia adierazten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.

Eta beste iritzi asko adierazi ziren jarraian.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 13. orr.

Gor batekin hizketan bezala, poliki-poliki, zure izen berria isilpean adierazten ahalegindu zara ezpainekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 24. orr.

Hizketetan aberatsak, dena hizketen bidez adierazten dute, zehar estiloa baztertuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Aurrez telegrama bat ere bidalia zion ahizpari, alajaina, Rose gripeak jota zegoela eta atseden hartu zuela adierazteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

Rosemunde... -ahoskatu zuen beste behin-: hitzak koblakari baten harpa hotsa dirudi -adierazi zidan leihora begira.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.

Horregatik, esker ona adierazteko niregana hurbildu eta ezpain mamitsuak nire masailerantz bideratu zituenean, burua jiratu eta ezpainak eskaini nizkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Nola adierazi, eta nola isildu mezua ozenagoa bihurtu gabe.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 22. orr.

Zer esango zion, ba? Mirarik bere jantzi koloretsuek aldarrikatzen zuten moduko hippya izan nahiko zukeen, maitasun librea, askatasuna eta horrelako hitz potoloek adierazi nahi zutena bizi.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.

Horixe adierazi gura izan zenion, nabarmenkiro egin zenuen hasperenaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.

Alexander Pope ez zen pentsamendu berri bat adierazten ari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Halabeharra hitza, berdin-berdin erabil liteke euskaraz txiripa adierazteko, kasualitate hutsa alegia, ala patua, izarren zeinuetan gertatu behar zuela idatzitakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 33. orr.

Ikasleak izan zirela ez zegoen dudarik: haiek ez zuten aitortu halakorik, batik bat inork ez zielako ulertzen zer adierazten zuten, zein hizkuntzatan mintzatzen ziren: ez maisu-maistrek, ez agintariek, ez poliziek, ez umeen gurasoek ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Nik ere telebista daukat - defenditzen zen Armando, konbentzionalismoaren aurkako borrokan muga non ipintzen zuen adierazten ariko balitz bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 10. orr.

Gutun-azaletako zigiluek gutuna nondik bidalia zen argi eta garbi adieraztea zen gauzarik bitxiena: Kubatik bidaliak ziren, eta posta markatan jarrita zeuden datak garai ezinezko batekoak ziren.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 20. orr.

Monikek ez luke maitemin hitza erabiliko Karlekiko sentitzen zuena adierazteko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 49. orr.

Ikuspegi molde hori adierazi diodalarik Gilen adiskideari, irri karkaraz hasi zait botatuz:  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Liburua, izengoitiz izenpetua argitaratu zena, La Voz de Guipúzcoa egunkari errepublikanoan argitaratu zituen tokiko historiako kronika batzuen emaitza zen; egunkari hartan adierazi zituen bere ideia politikoak ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Sorbalda jaso dut, ezer ez nekiela adieraziz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

Introspekzio lirikoa nagusitzen da gizartearen deskribapenaren gainetik, oroimina, melankolia adierazten duen aldarte bat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Alemaniako liburu-sailtzaileek 1997an emandako Bakearen Saria hartzeko ekitaldiko hitzaldian Kemalek modu eder honetan adierazi zuen kurduen arazoaren muina zein den:  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Aldez, jaurtitzeko unea hala adierazi ohi delako hartu du egileak sailen zenbakiak atzekoz aurrera jartzea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.

Izugarri asko dela ere esan daiteke, baina zifra hutsean adierazita ez digu ikararik sorrarazten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 58. orr.

Emakumearen gaiaren inguruan, inkomunikazio handia bizi dela adierazten du Urretabizkaiak, eta emakumeak, aldi oro, beti deskubritzen ari den sentsazioa duela, horrek dakarren higadurarekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 19. orr.

Belazkitak, gizonaren jakin-mina areagotu nahian, erantzuna atzeratzen dio, zotinka, gertatua adierazteko hitz egokirik aurkitzen ez duelako itxura eginez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 35. orr.

Ez nion liburua nork bidaltzen zion adierazi nahi, susmo txarrik har ez zezan: seguru nengoen nik bidalia zela jakin bezain aise, ez niola sinestaraziko, munduko juramentu guztiak eginda ere, azpimarrak eta oharrak irakurri gabe gelditu nintzela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Zuk ez duzu inoiz inbidiaren antzeko ezer adierazi, adiskideen umeekin-edo egon zaretenean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 108. orr.

Posterrak eta argazkiak hormetan pilatzen ziren, zaharrenak jadanik horituta zeuden, beste batzuk erdi apurtuta, baina hantxe irauten zuten ausartenek, urterik urte, denboraren bidea adierazteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.

Soluzioek liluratzen gaituzten inuzenteok ordea atseginez ezagutu ditugu liburuan barrena Santamariaren eta Heideggerren salbabideak: teknikaren zemaiei poesiaz -adieraz dezala poetak santutasuna, munduaren ilunean-, heziera berriaz, jakinduriaz abegi egitea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.

Nire egunon laburra denendako zen harendako izan ezik, baina, tamalez, ez nuen bereizkuntza adierazten jakin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Baina, gezurra esan ote nezaken susmoa adierazi duzunez, ez dut besterik esango!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 22. orr.

Horregatik barreak -eta keinu egin nion, apalategirantz, dokumentuaren kopia hantxe nuela adierazteko moduan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.

-Txekea esku dirutan kobratzeko ari naiz egiten -adierazi zuen mutilak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Zementu grisez eraiki dute halako saizulo bat (nolazpait adierazi behar) itsusi halakoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 35. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adierazlea eta adierazia, banatuki hartzen direnean erabat negatiboak eta bereizgarriak diren arren, haien konbinaketa halere gertaera positiboa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 156. orr.

3 (izen gisa)

3 Gauza eta arte guztietan, baina batez ere arkitekturan, bi gauza hauek ematen dira: adierazia eta adierazlea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Baina hitzezko hizkuntzarekin, inplizituki baina beharturik, egin dugun konparazio hori, iradokiz bezala dago izan behar duela nahitaez, irudian ere, azpiko esanahi maila bat, hitzezko adieraziei buruz mintzatzean irudizko adiera esaten zaionaren parekoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

[...] eta baita harreman funtzionalak, kausalak, analogikoak; izan daiteke adierazlearen eta adieraziaren arteko harremana).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Izan ere, adierazlea "ziorik gabekoa da, hots, arbitrarioa, adieraziari buruz, honekin ez baitu errealitatean inongo uztardura berezkorik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

4 adieraztera eman (Euskaltzaindiaren Hiztegian aditzera eman agertzen da)

Genevieve LEBARD andereak adieraztera eman du ehuneko 70 era hel ditaikela bere erakundearen laguntza 6 eta 18 urte arteko gaztentzat.  Herria   2003-12-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adieraz daiteke (17); adieraz dezake (15); adieraz dezakeen (9); bidez adieraz (12); ezin adieraz (14)

abokatuak adierazi (11); adierazi ahal (30); adierazi ahal izateko (19); adierazi arren (18); adierazi baitu (11); adierazi baitzuen (15); adierazi behar (108); adierazi behar da (14); adierazi behar du (10); adierazi beharko (20); adierazi beharra (15); adierazi berri (20); adierazi berri du (11); adierazi bezala (49); adierazi die (38); adierazi diete (14); adierazi digu (21); adierazi dio (114); adierazi dio berriari (27); adierazi dionez (30); adierazi diot (19); adierazi diote (30); adierazi dit (13); adierazi du (1519); adierazi du erredakzioa (17); adierazi du eta (11); adierazi du ez (17); adierazi duen (9); adierazi duenez (289); adierazi dugu (10); adierazi dugun (16); adierazi dugun bezala (9); adierazi dut (12); adierazi dute (320); adierazi dute erredakzioa (9); adierazi duten (15); adierazi dutenez (95); adierazi duzu (11); adierazi ere (23); adierazi eta (90); adierazi eta gero (10); adierazi ez (33); adierazi ezin (10); adierazi gabe (36); adierazi izan (44); adierazi izan du (12); adierazi nahi (555); adierazi nahi da (16); adierazi nahi diegu (12); adierazi nahi du (45); adierazi nahi duen (9); adierazi nahi dugu (27); adierazi nahi dut (17); adierazi nahi izan (79); adierazi nahi zion (9); adierazi nahi zuen (38); adierazi nahi zuena (13); adierazi nahian (46); adierazi nahiko (17); adierazi nahirik (12); adierazi nahiz (15); adierazi nien (15); adierazi nion (83); adierazi nire (27); adierazi nuen (13); adierazi ohi (14); adierazi ondoren (29); adierazi ostean (14); adierazi zidan (98); adierazi zien (188); adierazi zien atzo (10); adierazi zienez (17); adierazi zieten (38); adierazi zigun (49); adierazi zion (468); adierazi zion atzo (24); adierazi zion berriari (26); adierazi zionean (11); adierazi zionez (51); adierazi zioten (85); adierazi ziotenez (10); adierazi zituen (27); adierazi zituzten (13); adierazi zizkien (12); adierazi zizkion (14); adierazi zuela (13); adierazi zuen (5480); adierazi zuen aebetako (14); adierazi zuen aguirrek (11); adierazi zuen al (15); adierazi zuen atzo (699); adierazi zuen atzoko (12); adierazi zuen azkaratek (15); adierazi zuen batasunak (12); adierazi zuen behin (11); adierazi zuen bere (24); adierazi zuen bushek (14); adierazi zuen espainiako (18); adierazi zuen eta (27); adierazi zuen etak (9); adierazi zuen etxe (9); adierazi zuen europako (9); adierazi zuen ez (36); adierazi zuen gobernuak (10); adierazi zuen herenegun (40); adierazi zuen hori (10); adierazi zuen ibarretxek (12); adierazi zuen imazek (13); adierazi zuen israelgo (12); adierazi zuen jean (12); adierazi zuen jose (12); adierazi zuen lopezek (12); adierazi zuen orduan (12); adierazi zuen otegik (19); adierazi zuen pse (10); adierazi zuen zapaterok (10); adierazi zuenaren (9); adierazi zuenean (17); adierazi zuenez (949); adierazi zuten (559); adierazi zuten atzo (61); adierazi zutenez (181); agintariek adierazi (10); alkateak adierazi (10); antolatzaileek adierazi (12); arduradunak adierazi (16); arduradunek adierazi (19); arduradunek adierazi dutenez (11); argi adierazi (46); ari dela adierazi (28); ari direla adierazi (23); ari zirela adierazi (9); asmoa adierazi (22); asmoa duela adierazi (12); asmoa dutela adierazi (9); atxikimendua adierazi (27); atzo adierazi (352); atzo adierazi zuen (81); atzo adierazi zuenez (219); atzo adierazi zutenez (29); aurkezpenean adierazi (12); aurkezpenean adierazi zuenez (9)

babesa adierazi (25); badela adierazi (12); baduela adierazi (9); baietz adierazi (20); baina adierazi (15); baino gehiagotan adierazi (11); barne ministroak adierazi (10); bat adierazi (36); bat dela adierazi (11); batean adierazi (41); batean adierazi zuenez (9); batek adierazi (58); batek adierazi zuen (13); batek adierazi zuenez (23); batek atzo adierazi (9); batez adierazi (18); batzuek adierazi (11); behar adierazi (16); behar adierazi zuen (11); behar dela adierazi (50); behar direla adierazi (29); behar dituela adierazi (11); behar duela adierazi (35); behar dutela adierazi (28); behar zaiola adierazi (9); behar zela adierazi (9); beharko dutela adierazi (9); beharko litzatekeela adierazi (10); beharko lukeela adierazi (12); beharra dagoela adierazi (12); beharrezkoa dela adierazi (9); bera adierazi (18); berak adierazi (45); berak adierazi duenez (10); berriari adierazi (57); berriari adierazi dionez (19); berriari adierazi zionez (21); bertan adierazi (15); besterik adierazi (10); bidez adierazi (32); bitartez adierazi (12); bozeramaileak adierazi (22); bozeramaileak adierazi zuenez (9); bozeramaileak atzo adierazi (13); buruak adierazi (19); da adierazi (15); da adierazi zuen (9); dagoela adierazi (167); dagoela adierazi du (31); dagoela adierazi zuen (85); daitekeela adierazi (33); daitekeela adierazi zuen (13); daitezkeela adierazi (10); daudela adierazi (86); daudela adierazi du (17); daudela adierazi zuen (47); daukala adierazi (9); dela adierazi (771); dela adierazi du (149); dela adierazi dute (41); dela adierazi zion (10); dela adierazi zuen (448); dela adierazi zuten (50); dela ere adierazi (12); deus adierazi (10); dezakeela adierazi (11); diela adierazi (19); diola adierazi (39); diola adierazi du (13); diola adierazi zuen (22); diotela adierazi (11); direla adierazi (245); direla adierazi du (42); direla adierazi dute (14); direla adierazi zuen (140); direla adierazi zuten (25); dituela adierazi (139); dituela adierazi du (29); dituela adierazi zuen (85); dituela adierazi zuten (9); dituztela adierazi (78); dituztela adierazi du (10); dituztela adierazi dute (9); dituztela adierazi zuen (44); dituztela adierazi zuten (11); du adierazi (17); duela adierazi (464); duela adierazi du (108); duela adierazi dute (14); duela adierazi zuen (271); duela adierazi zuten (18); duela ere adierazi (9); dutela adierazi (314); dutela adierazi du (48); dutela adierazi dute (32); dutela adierazi zuen (161); dutela adierazi zuten (44)

egin adierazi (26); egin adierazi zuen (13); egin dela adierazi (9); egin duela adierazi (18); egin dutela adierazi (17); egin zuela adierazi (9); egin zutela adierazi (11); egingo adierazi (11); egingo dituztela adierazi (9); egingo duela adierazi (24); egingo dutela adierazi (13); egiten duela adierazi (12); egunkariari adierazi (11); ek adierazi (11); eledunak adierazi (11); elkarrizketa batean adierazi (9); elkarrizketan adierazi (13); elkarrizketan adierazi zuenez (9); elkartasun osoa adierazi (9); elkartasuna adierazi (212); elkartasuna adierazi die (17); elkartasuna adierazi dio (13); elkartasuna adierazi diote (9); elkartasuna adierazi eta (14); elkartasuna adierazi nahi (28); elkartasuna adierazi zien (45); elkartasuna adierazi zieten (18); elkartasuna adierazi zion (16); ere adierazi (105); ere adierazi du (16); ere adierazi zuen (43); ere adierazi zuten (9); ertzainei adierazi (9); esker ona adierazi (13); espero duela adierazi (26); eta adierazi (101); eta adierazi du (11); eta adierazi nahi (10); eta adierazi nire (14); eta adierazi zuen (20); eta elkartasuna adierazi (32); eta garbi adierazi (34); eta hala adierazi (12); ez dagoela adierazi (23); ez dela adierazi (27); ez du adierazi (10); ez duela adierazi (30); ez dutela adierazi (11); ez zuela adierazi (15); ez zuen adierazi (21); ezer adierazi (28); ezin adierazi (10); ezinbestekoa dela adierazi (10); falta adierazi (13); gaitzespena adierazi (9); garbi adierazi (63); garbi adierazi zuen (9); garrantzitsua dela adierazi (11); gehiago adierazi (10); gehiagotan adierazi (11); gobernuak adierazi (16); guztia adierazi (12); hala adierazi (145); hala adierazi du (18); hala adierazi zuen (73); hala adierazi zuten (12); halaxe adierazi (33); halaxe adierazi zuen (13); hau adierazi (34); hau adierazi zuen (14); hauxe adierazi (45); hauxe adierazi zuen (31); herenegun adierazi (16); hitzez adierazi (16); honako hau adierazi (10); honakoa adierazi (19); honakoa adierazi zuen (11); honela adierazi (15); hori adierazi (27); horixe adierazi (32); horixe adierazi zuen (13); horrek adierazi (10); horrela adierazi (26); horrela adierazi zuen (11)

idazkari nagusiak adierazi (12); imazek adierazi (11); iturriek adierazi (36); iturriek adierazi dutenez (10); iturriek adierazi zutenez (21); izan adierazi (34); izan adierazi zuen (19); izan dela adierazi (34); izan direla adierazi (13); izan zela adierazi (61); izan zirela adierazi (19); izango adierazi (22); izango adierazi zuen (12); izango dela adierazi (48); izango direla adierazi (10); izango zela adierazi (14); jarraituko duela adierazi (12); jarraituko dutela adierazi (24); jaunak adierazi (12); kezka adierazi (25); kideak adierazi (9); konpromisoa adierazi (11); lehenago adierazi (12); lehendakariak adierazi (22); lehendakariak adierazi zuenez (9); lekukoek adierazi (17); lekukoek adierazi zutenez (11); liratekeela adierazi (9); litzatekeela adierazi (25); litzatekeela adierazi zuen (17); lopezek adierazi (9); lukeela adierazi (34); lukeela adierazi zuen (21); mezua adierazi (12); ministroak adierazi (31); ministroak adierazi zuen (19); ministroak adierazi zuenez (9); ministroak atzo adierazi (13); nagusiak adierazi (28); nagusiak adierazi zuen (10); nagusiak adierazi zuenez (9); nagusiak atzo adierazi (15); nahi adierazi (13); nahi duela adierazi (25); nahi dutela adierazi (22); nahi zuela adierazi (16); nahia adierazi (11); nola adierazi (51); nuela adierazi (14); oharrean adierazi (15); ona adierazi (13); onartuko adierazi (14); ondoren adierazi (9); ongi adierazi (10); ordezkariak adierazi (22); osoa adierazi (18); penaltia adierazi (17); penaltia adierazi zuen (13); poliziak adierazi (16); poza adierazi (14); prentsa oharrean adierazi (12); prentsaurrekoan adierazi (15); prentsaurrekoan adierazi zuenez (9); presidenteak adierazi (30); presidenteak adierazi zuen (13); prest dagoela adierazi (20); prest daudela adierazi (11); prest zegoela adierazi (15); sailak adierazi (10); sailburuak adierazi (12); sostengua adierazi (31); zaiela adierazi (9); zaiola adierazi (15); zaiola adierazi zuen (11); zegoela adierazi (87); zegoela adierazi zuen (44); zela adierazi (263); zela adierazi du (10); zela adierazi zion (12); zela adierazi zuen (165); zela adierazi zuten (26); zen adierazi (17); zer adierazi (77); zer adierazi nahi (66); zera adierazi (80); zera adierazi zuen (50); zerbait adierazi (40); zerbait adierazi nahi (20); zeudela adierazi (20); ziola adierazi (19); ziola adierazi zuen (13); zirela adierazi (92); zirela adierazi zuen (53); zirela adierazi zuten (15); zitekeela adierazi (16); zituela adierazi (31); zituela adierazi zuen (20); zituztela adierazi (30); zituztela adierazi zuen (16); zituztela adierazi zuten (11); zitzaiola adierazi (10); zuela adierazi (186); zuela adierazi zion (12); zuela adierazi zuen (115); zuela adierazi zuten (9); zuen adierazi (29); zutela adierazi (104); zutela adierazi zuen (50); zutela adierazi zuten (28); zuzendariak adierazi (18)

adierazia zuen (15); adieraziko dizut (11); adieraziko du (24); adieraziko dute (15); adieraziko luke (15); adieraziko zion (9); adierazitakoaren arabera (54); adieraziz bezala (19); adieraziz eta (9); adieraztea da (14); adieraztea eta (17); adieraztearekin batera (9); adierazteaz gain (14); adierazteko aukera (22); adierazteko balio (13); adierazteko erabili (22); adierazteko erabiltzen (31); adierazteko ere (14); adierazteko eskatu (9); adierazteko eskubidea (9); adierazteko eta (36); adierazteko gai (14); adierazteko gauza (10); adierazteko modu (12); adierazteko modua (13); adierazteko orduan (12); babesa adierazteko (18); bat adierazteko (26); bera adierazteko (9); dela adierazteko (33); den adierazteko (13); duela adierazteko (17); elkartasuna adieraztea (21); elkartasuna adierazteko (118); elkartasuna adierazteko eta (16); eta adierazteko (18); ez adieraztea (9); ezin adierazizko (11); gauzak adierazteko (14); hori adierazteko (25); nuela adierazteko (9); presoei elkartasuna adierazteko (10); sentimenduak adierazteko (12); sostengua adierazteko (11); zegoela adierazteko (11); zela adieraziz (18); zela adierazteko (22); zerbait adierazteko (14); zuela adieraziz (19); zuela adierazteko (12)

adierazten ari (21); adierazten baitu (28); adierazten baitute (9); adierazten baitzuen (12); adierazten da (58); adierazten dela (11); adierazten den (19); adierazten digu (33); adierazten dio (20); adierazten dira (14); adierazten dit (12); adierazten ditu (37); adierazten dituen (20); adierazten dituzte (29); adierazten dituzten (20); adierazten du (513); adierazten du bere (12); adierazten du horrek (12); adierazten duela (48); adierazten duelako (13); adierazten duen (206); adierazten duen bezala (29); adierazten duena (88); adierazten duena baino (11); adierazten duenez (25); adierazten dugu (28); adierazten dute (140); adierazten dutela (21); adierazten duten (77); adierazten dutena (15); adierazten dutenak (19); adierazten dutenez (12); adierazten eta (14); adierazten ez (58); adierazten ez duen (13); adierazten ez zuen (9); adierazten hasi (10); adierazten omen (11); adierazten zen (14); adierazten zidan (22); adierazten zien (11); adierazten zion (26); adierazten zituen (18); adierazten zuela (17); adierazten zuen (215); adierazten zuena (24); adierazten zuenez (18); adierazten zutela (9); adierazten zuten (103); adierazten zutenez (13); argi adierazten (36); argi adierazten du (12); bat adierazten (64); bat adierazten du (22); batean adierazten (10); batek adierazten (16); bera adierazten (21); berak adierazten (20); besterik adierazten (11); bidez adierazten (43); da adierazten (12); dagoela adierazten (15); dela adierazten (38); dela adierazten du (19); den adierazten (12); direla adierazten (14); du adierazten (24); duela adierazten (22); dute adierazten (11); dutela adierazten (13); egoera adierazten (9); elkartasuna adierazten (16); elkartasuna adieraztera (13); ere adierazten (30); esentzia adierazten (10); eta adierazten (15); eta garbi adierazten (13); ez du adierazten (23); ez dute adierazten (11); ez zuen adierazten (11); eza adierazten (9); ezer adierazten (19); garbi adierazten (54); garbi adierazten du (17); gehiago adierazten (9); hala adierazten (20); hau adierazten (15); hitzek adierazten (9); hobeto adierazten (13); honek adierazten (11); hori adierazten (30); horixe adierazten (13); horrek adierazten (42); horrek adierazten du (18); horrela adierazten (9); izenburuak adierazten (11); izenburuak adierazten duen (9); nahia adierazten (10); nola adierazten (9); ondo adierazten (12); ongi adierazten (13); soilik adierazten (9); zegoela adierazten (12); zela adierazten (47); zela adierazten zuen (18); zer adierazten (41); zer adierazten du (9); zerbait adierazten (18); zirela adierazten (16); zuela adierazten (27); zuen adierazten (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus