Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrazaren haria berreskuratzen ari nintzelakoan, eta ni izango naiz azkenean hari hori galduko duena, arbasoen espiritu adierazezina hitzetan jartzen saiatu eta horrenbestez hondatuko duena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 119. orr.
Beste mundu bateko kontua zen, adierazezina, eta, beraz, hobe da isiltzea. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.
Bere baitako zokoren batean halako estutasun etengabe bat sumatu zuen, adierazezina, aurreko gaueko gogoeta garratzen lorratza. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
. Substantzia hau adierazezina dela eta gizakiak gizakiari ezin azalduzkoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 291. orr.
Argi agertzen da begirale zuzenen aurrean mugimendu paregabe, adierazezin eta, uler baledi, egonkor honek Jakituriak prestaturiko gauzei laguntza eskaintzen diela leunkiro. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 287. orr.
Beldurraz gain, bazuen besterik ere osasun aldetik: sakonagoko nahasmendu ia adierazezin bat sentitzen zuen, eta ikara, eta sentipen horiek, hain zuzen ere, margolanean kolorea erabiltzen saiatu zen hilabetean jo zioten gailurra. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.