Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hego-haizeak hiru egunez ekarri zidan, basoaren oihartzunak bikoiztua, aizkoraren pinpi-panpa hots etengabea eta adiagilea. ETC-literatura, saiakera Eguzki kolpea, Horacio Quiroga (Jesus Mari Mendizabal), Alberdania-Elkar, 2009
Kataluniako ezker independentistak mezuak utzi eta programetara jotzeko, betiereko adiagile papera utzi eta Kataluniako gizartea errotik aldatzeko protagonismoa hartzeko; baita burujabetzan, justizia sozialean eta askatasun demokratikoetan oinarritutako esparru juridiko-politikoa zehazteko ere. ETC-prentsa Berria, 2003-11-14
Erostari esaten zitzaien Bizkaian eta adiagile Gipuzkoan, hor ere "negarti profesionalak" bai baitzeuden. ETC-prentsa Argia, 2016-03-13
Erostariak edo adiagileak elizkizunetan negar egiteagatik ordaintzen zaien pertsonak dira. Erostari esaten zitzaien Bizkaian eta adiagile Gipuzkoan. ETC-entziklopedia Erostari, Wikipedia