Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adhesio (orobat adesio) iz atxikimendua.
Jarri alde batean Musset, hots, lagun hurkoari ezin zitzaiola hitz bakar bat ere hartu deklaratzen zuen idazlea, eta jarri bestean Lautréamont edo Nodier, eta zuzenagoa eta argiagoa dirudi azken bi horien jarrera; Parnasoan askozaz ere adhesio gehiago lortuko lituzkeena gainera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 159. orr.
Eskubide demokratikoetaz mintzatuz gero, Irlanda, Portugal eta Poloniaren adesioa ere zalantzan ezarri beharko litzateke, abortoaren kontra baitira. Berria - Euskal Herria 2004-06-01