Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, tronuaren erdian eta lau izaki bizidunen eta zaharren erdian, Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen: zazpi adar eta zazpi begi zituen, hau da, Jainkoak lur osora bidaliak dituen zazpi espirituak. Elizen arteko biblia Ap 5,6
Nazkagarria zen, eta zezenak baino adar luzeagoak zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.
Zaldi itxurako animalia honek adar kiribildua zeukan sudurraren gainean eta adar horren propietateak ikusgarriak ziren jendearen ustez. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 202. orr.
Indian adar bakarreko zaldiak bizi omen dira eta baita adar bakarreko astoak ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 203. orr.
Ibai ondoan zutik ikusi nuen adar biko ahariagana hurbildu eta lasterka batean haren aurka joan zen bere indar guztiaz. Elizen arteko biblia Dn 8,6
Bisonteari, "bi-adarreko" esaten diote Amerikako indiarrek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.
Adar pusketa batekin harrotu nuen lurra Ronnieren hilobitxo atzean, eta lehenengo pospolo kaxa azaldu zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.
Erdirago, aldare-harrian etzanda, ereinotz adar polit bat ikusten zen, hosto lustretsu eta lore ugarikoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Bekokiaren erdian adar bakarra duen zaldi itxurako animalia alegiazko baten istorioa duk. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.
Bada adarbakoitza izeneko animalia bat, garbia eta garbi zalea, adar bakarragatik guztiz preziatua, baina ehiztariek harrapatu ezin dutena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.
Israeldar guztiak igo ziren Jaunaren itun-kutxarekin batera, poz-oihu artean, adar, turuta, txilin, harpa eta zitarak joz. Elizen arteko biblia 1 Kro 15,28
Jo zituzten apaizek adarrak. Adar-hotsa entzutean, herriak izugarrizko irrintzia egin zuen, eta harresiak behea jo zuen. Elizen arteko biblia Jos 6,20
Gudu-garrasi eta adar-hots artean hilko dira moabdarrak Oihu eta adar-hots artean zeramaten Jaunaren kutxa Davidek eta israeldar guztiek. Elizen arteko biblia Am 2,2
Adar-hots luzea entzun bezain laster, herri osoak irrintzi handia egingo du eta hiriko harresia behera etorriko da. Elizen arteko biblia Jos 6,5
Biola-joleak egon ziren, baita txirula eta zilarrezko adar-joleak ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.
Ibaitik bapore-adar baten auhen luzea zetorren, haize beroaren altzoan garraiaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Toki guztietan adar bete garagardo altxatu beharrean zegoen, bere erregetzari eta irlandar guztien batasunari topa egiteko. erregetza luze baten alde topa egin zutenean, norbaitek eskuan beste adar bat ipini zion eta berak trago bakar batez hustu zuen, ia konturatu gabe. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.
Txabola batzuk eraikitzen dira egur-ziriez, adarrezko estalkiekin, oherako nahikoa da besokada bat lasto. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.
Brontzezko plakak edo adarrezko soinu-taulak dituzten tresnetan hariaren hotsa garbiagoa izaten den bezala, teatroan ere era berean jokatu zuten antzinakoek eta, harmoniaren zientziaren arabera antolatuz, indar handiagoa eman zioten ahotsari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2270. orr.
Adarrezko arkuaz armaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.
Bi ate ditiztek ametsek: bata adarrezkoa, bestea marfilezkoa. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.
Amorruz atera dute sustraitik eta lurrera bota; ekialdeko haizeak fruituak bota dizkio eta adarrrak apurtu. Elizen arteko biblia Ez 19,12
Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.
Bide hura zuhaitzen adar lodietan bermatuz igotzen zen, mailadi desberdineko eskailera bat osatzen baitzuten adar haiek, adarrezko tunel batean sartua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Gertuagotik, argi ikus zezakeen zuhaitzaren aurrean hedatzen zen hosto eta adarrezko geruza. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.
Kurutzefikaren eliza hetsia: ez dut ikusiko Kristo famatua, hiru adarreko arbolaren edo halako habaila baten forma duen Kurutzea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.
Azkenik, astigar baten adar gaztea; adarrak alde baterantz luzaturik zeuzkan bere hosto berdeak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Zedro batzuk hain ziren garaiak, txoriak adar goi batean pausatu eta desagertu egiten baitziren bistatik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.
Lupinek lurretik adar hautsi bat hartu zuela ikusi zuten, eta enborreko adabegia zapaldu zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.
Bide hura zuhaitzen adar lodietan bermatuz igotzen zen, mailadi desberdineko eskailera bat osatzen baitzuten adar haiek, adarrezko tunel batean sartua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Adar hautsiekiko zuhaitzak, lubakiak eta parapetoak nonahi. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Adar sendoak ihartu egin zaizkio eta suak irentsi. Elizen arteko biblia Ez 19,12
Astiro eta nekez, katuka jaitsi ziren itzaletan, itsuka, estropezuka, haitz, sasi eta adar idorren artetik arrastaka, behera eta behera segitzerik izan ez zuten arte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Haizearen ziztu-hotsak, txorien kantu eztiak adar hostotsuetan, uraren doinu etengabeak bere isuri oldartsuan. Elizen arteko biblia Jkd 17,18
Lorez apainduriko makilak, adar hezeak eta palmadarrak eskuetan zituztela, gorazarreak kantatzen zizkioten bere toki santuaren garbikuntza egitera eraman zituen hari. Elizen arteko biblia 2 M 10,7
Zuhaitzek euren adar more argiak hedatzen zituzten zeru grisaxkarantz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.
Harryk, haritz zahar baten adar nahasien artetik, argiune bat ikusi zuen aurrerago. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 231. orr.
Zedro garaiaren adaburutik hartuko dut neuk ere, kimu berri bat hartuko dut haren adar-puntatik, eta neuk landatuko dut mendi garai eta bikain batean. hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare, basamortua bezain bakar. Txekorren larre eta etzaleku bihurtu da; bertara datoz adar-kimuak jatera. Elizen arteko biblia Ez 17,22
Lizarrari bere beteenean zarba-barda eta adar-makilak moztu eta zer edo zertxo bat lehortu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.
Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: "Bizkor, egin zuek ere nik egin dudana". Elizen arteko biblia Epa 9,48
Babes bila zebilen geriatrikoko emakume buru balditu bat eraman du gaurkoan, ezki-adar hautsi batek jota. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.
Zeusen zerbitzariak haritz-adar bat sartuko zuen putzu batean, euria lortzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.
Geroago, ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak, han-hemenka mertxika adar arrosek koloreztatuak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.
Zeinu erotikotzat zerabilten elorri adar loratua turkoen usadioetan ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Nini bizikletan iritsi zen Casalera, Ligugnanako bere lagunarekin; eskulekuan elortxuri adar bat zeraman jarrita. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.
Nahikoa duzu, intsusa-adar bat hartu, eta lurrean bere horretan iltzatu eta sartzea: zainak bota, eta hor emango dizu agudo hosto eta lore. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Errege haiengandik adar zital-gaizto bat sortu zen: Antioko Epifanes, Antioko erregearen semea. Elizen arteko biblia 1 M 1,10
Al Kaedak Europan duen adarreko buru Abu Duhan al Afganiren bozeramailea zela jakinarazten zuen islamistak bideoan. Berria - Harian 2005-03-08
Guztiz judu nintzen edo, bestela, gurasoetatik zein zen judu adarrekoa; aitak edo amak -edo biek- zergatik ez zuten legea betetzen eta besoko horia eramaten; lau aitona-amonetatik zenbat nituen judu; jakin egin behar nuen zein zen nire egoera odolaren legearen arabera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 137. orr.
Baionaren kasuan, dretxoa, ekonomia, literatura (horren barnean euskal estudioak), eta Angelun zientzia adarreko ikasleak dira sartzen. Herria 2002-10-17
Borbondarren karlista adarreko hainbat handiki hilobiratuta dago bertan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.
Zehazki, euskal adarreko 165 ikasle, erdal adarreko 110 ikasle eta 53 irakasle galdekatu zituen. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Nazabalek Banakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketako finalerdira sartu da, B adarrean, eta A adarreko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du maiatzaren 30ean, Aian. Berria - Kirola 2004-05-02
Gabezia horrek, hau da, albo-adarreko ahaiderik ez izateak, eta horren ondoriozko aitarengandik semearenganako igorpenak, desbiderapenik batere gabe, parekatu bide zituen bata eta bestea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.
Moriko Gurutze-eramaileen edo Gurutze Santuaren Ordenako adar italiarrekoa zenl 1169an Alejandro III.ak Erregela eta Konstituzioak eman zizkien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.
Tximista normalean, adar askotan zatitua etorri ohi da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
Beheruntz datorren tximist adar batek gidatxoarekin tupust eginaz gero, hor lehertzen da izugarrizko danbarrekoarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.
Irtish ibaiaren adar nagusietako bat zeharkatu beharra izan zuten, Ishim izenekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.
Gero, urki bikainen itzalpean uharte osoa gurutzatu eta Jenisei ibaiaren adar txikira heldu ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.
Jenisei ibaia versta eta erdi zabal da leku hartan, eta bi adar nagusi ditu, bata bestea baino handiagoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.
Auto abarrikatu baten pusken artetik agertzen diren soin-adar zatikatuak, bide bazterretako erretenean; Itsaso barreneko bapore-untzi batek ke adar luzea marraztu zuen airean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.
Errazago zeharkatu zuten bigarren ur adar hori. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 354. orr.
Tarteka, zigarro bat biltzen zuen eta erneago aditzen zien, ezpain bazterretik ke adar meheak botatzen zituen bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Han zegoen eserita, eskua lema-adar gainean eguzkitan, faroari adi-adi begira. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.
Ezin garbiagoa da, ikuspuntu guztietatik begiratuta ere, nire laginean agertu dudan hirugarren ikerketa-adar hau. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.
Arazo tekniko gisa, ingeniaritzaren bi adar hartzen ditu usaimenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.
Europako Batzordeak bi adarreko 'holding'-a ez onartzea aitzakia dela iritzi diote langileen ordezkariek. Berria - Ekonomia 2004-11-18
Eta hara non adar-ezarle jelostua tiroka abiatua -Potzoloren eri zuzena pistola bateko kanoi bilakatu zen-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.
Adar biko enpresari eutsi arren, SEPIk ez du edukietan sakondu. Berria - Ekonomia 2004-10-29
Hiru adarreko kapeluz jantziriko soldaduak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Bost adarreko izarra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.
Zazpi adarreko argimutil zenbait ageri ziren, argi eternalez izekiak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.
Bat-batean ikusi dut, ilunabarreko urdinean, hiru adarreko argimutil horren eztanda ernetzen! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.
Izar taldea zatitzeko asmoaren isla da adar biko 'holding'-a: ontziola zibilak hondoratuko ditu Abatskoieko geldilekuan. Berria - Ekonomia 2004-10-16
Europatik harriz harri inportatutako gazteluak, ibai-adar zabaletan gora garraiatuak.· Bilkari etiketadunak kutxatilategitan sailkatuta zeuden, horma-armairuen barruan, jakintza-adarka sailkatuta: literatura, filosofia, zientzia eta teknika. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Amodio lizunak, jelosiak, adulterioak eta adarrak agertzen dira nonahi. Berria - Kultura 2004-06-01
Tankeek geldo-geldo egiten zuten aurrera, adar-aldaxkez estalita eta hautsez beteta. ETC-literatura, saiakera Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011
Zin-hitzak izan balira ez nien baliotsuago iritziko aluminio-paperean bilduta jaso ditudan denetariko lore eta barazkien hazi, adar-aldaxka eta zuhaitzen mentu-zotzei. ETC-literatura, saiakera Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe, Susa, 2013
Adar-aldaxkak: landare bati ateratako kimu-adar bat lur hezean edo uretan sartu ondoren, sustraiak ateratzen zaizkio eta horrela lortzen da beste landare bat. ETC-entziklopedia Txikipedia: Landareen ugalketa, Wikipedia
Ministroa 2001ean hil zuen FPLPren adar armatuak, Israelgo Armadak lehenago erakundeko idazkari nagusi Abu Ali Mustafa hil zuela mendekatzeko. Berria - Mundua 2006-04-27
Bost urteren buruan, Turkiarekiko su-etena amaitutzat eman zuen ekaina hasieran Kurdistango Herri Defentsa Indarren (HPG) buruzagitzak, Kongra-Gelen adar armatuak. Berria - Mundua 2004-07-14
"Demokrazia eta legearen alde gaudela berresten dugu eta hauteskunde hauek galarazteko edozein jokaerari arbuio diogu», zioen Al Aksako Martirien Brigadek eta Hamasen adar armatu Izzedin al Kassam Brigadek, besteak beste, izenpetutako ohar hark. Berria - Harian 2006-01-25
Hernanikoa gertatu da PP, PSOE, EAJ, EA eta IU-EBren adar armatuek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak, egin dutenaren ondorioz. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Adar asintotiko erraldoia (RAG,) masa ertaineko (0,5 eta 9 edo 10 eguzki masa) izar guztiek euren bizitzaren amaieran izaten duten izar eboluzioaren periodo bat da. ETC-entziklopedia Adar asintotiko erraldoi, Wikipedia
Adar horiekin edalontziak egin daitezke eta norbaitek pozoia botako balu edalontzi horietako batera, pozoi horrek ez lioke kalterik egingo edango lukeenari, zaldiaren eta astoaren adar bakar horrek pozoiaren aurkako ezaugarriak baititu eta haren eragin kaltegarriak ezereztatzeko gai baita. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 203. orr.
-Bada adarbakoitza izeneko animalia bat, garbia eta garbi zalea, adar bakarragatik guztiz preziatua, baina ehiztariek harrapatu ezin dutena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.
Eta, orotan onena, adar bakar batek ere ez zuela mailaturik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 86. orr.
Estatistikan, adar eta orrien diagrama aldagai bakarreko datuak azaltzeko datu diagrama bat da, histogramaren antzekoa, baina abantaila moduan datu guztien banako balioak modu ordenatuan atxikitzen dituena, histogramak ez bezala. ETC-entziklopedia Adar eta orrien diagrama, Wikipedia
Adar horizontala (AH, ingelesez horizontal branch), masa ertaineko (0,5 eta 9-10 eguzki masa arteko masadunak) eta metaltasun txikiko izarren izar eboluzio eboluzioko fase berantiarretako bat da. ETC-entziklopedia Adar horizontal, Wikipedia
Intuizioz, ikusten da diseinu trinkoetan zenbait lokaletarako gorako hodi komunek eragin handiagoa dutela sare osoan, adar horizontalen ibilbideek baino. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Oboe eta adar ingelesaren soinuak gailenduko dira igande eguerdian hasiko den kontzertuan. Berria - Kultura 2006-01-14
Parte-hartzaileak: dultzaineroak, txalapartariak, adar jotzaileak eta galiziar gaiteroak. Berria - Kultura 2004-08-10
· Eta biola-joleak egon ziren, baita txirula eta zilarrezko adar-joleak ere Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.
Gizon irekia, irribarretsua, adar jotzailea, "gutako bat" esateko moduan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.
Tximista bezain bizia, etorri handikoa, adar-jotzailea eta alproja samarra, bera hautatu nuen jostatzen nintzen haur guztien artetik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 79. orr.
Adar-jotzaile handia izan da Jexux betidanik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 120. orr.
George Gamow adar-jotzaile galanta zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 101. orr.
Inondik ere, zure lepotik barre egin nahi izan du adar-jotzaileren batek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.
Abuztuko euri adar-jotzaile bat, bete ezin dituen itxaropenak ernatzen dituena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 307. orr.
· adlag Noizik behin, zertan ari nintzen ikustera etortzen zen, adar-jotzaile eta burlati. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.
Noiz arte adar-jotze hau, burla hau, gezur hau, infernu hau, txerrikeria hau, zirko hau...? andre hark, nonbait, gogokoak zituen adar-jotzeak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.
-Utzi adar jotzeak -dio eta begiratzen du argirantz, seguru egoteko hotz-etxolan dagoela eta ez ametsetan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 172. orr.
Nire bizitza adar jotze handi bat da, hasieratik bukaeraraino. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 110. orr.
Lagun santu haiek oso adar-jotze dibertigarria egin nahi izan zidaten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.
Eta dena Siriusek egin zion adar-jotze zentzugaberen batengatik... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 318. orr.
Jendearen artean nahasturik eta burumakur, problemarik gabe iritsi nahi nuen gelara, inoren galdera ahogorririk eta adar-jotze alurik gabe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.
Gure galdera eta adar-jotze lotsagabeekin haserretzen genuenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 66. orr.
Baina Neska putaziringa zakil-berotzailearen adar-jotze krudelak larregikoak ziren. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 56. orr.
Oso ona zure adar jotze hau, izugarri ona, bai. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.
Adar jotze xume eta lagun artekoak izaten ziren, ez inola ere aintzat hartzekoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.
Salatu dutenez, hamasei hilabete daramatzate lan hitzarmenik gabe eta "adar-jotze hutsa da" patronalaren eskaintza. Berria - Ekonomia 2004-04-15
Buruzagi sindikalak botoa eman ondoren esan zuen erreferenduma "adar-jotze" bat izan zela. Berria - Mundua 2004-07-20
Mesfidantzaz begiratu zidan, nire ihardespenean adar-jotze aztarnarik ote zen mamitu nahirik edo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.
Nafarra zenetz galdetu zion Inazioren aitak, "Nafarra al zara?", semeak adar karlistaren batean txertatu behar ote zuen kezkaturik. ETC-literatura, saiakera Lorea Gernika, andrazko bat, Koldo Izagirre, Susa, 2015
Espainiako errege-erreginen zerrenda Espainiako erregetza lortzen ahalegindu zen Borboiko etxeko (adar karlista) lehen kidea izan zen. ETC-entziklopedia Karlos Maria Isidro Borboikoa, Wikipedia
Po ibaiaren adar nagusia, Dora Baltea, bete-betea dator, sasoi honetan gertatzen baita glaziarretako elurren urtze nagusia Berria - Kultura 2004-07-30
Arratsaldeko lauretan, hirurogeita hamabost versta urrunago, Abatskoieko geldilekuan, Irtish ibaiaren adar nagusietako bat zeharkatu beharra izan zuten, Ishim izenekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.
Jenisei ibaia versta eta erdi zabal da leku hartan, eta bi adar nagusi ditu, bata bestea baino handiagoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.
-Esan al dizu adar nagusitik zetorrela... badakizu... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 194. orr.
Po ibaiaren adar nagusia, Dora Baltea, bete-betea dator, sasoi honetan gertatzen baita glaziarretako elurren lurmentze nagusia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.
Diana adar-txordo hau beti izan da animalia moldakaitza, azken boladan izan duen behirik izuena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 146. orr.
Horien ondotik, akain-belarraren (edo adar zupatzailea) eta pinaziaren (jatrofa) monolaborantza eremu handiak etorri izan dira. ETC-prentsa Berria, 2008-01-20
Emankorrak ez diren adar zupatzaileak kentzen dira: zahartuta dauden adarrak inausi eta zuhaitzari oreka ematen saiatu behar da, fruitu gehiegi eman ez dezan. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-01-31
Jagoleak, arerioa datorrela ikustean, adarra jotzen du jendea ohartarazteko. Gedeonek adarra jo eta bere ondoan bildu zituen Abiezerren senitartekoak. Elizen arteko biblia Ez 33,3
Rohango adarra joko diat, eta inoiz entzun gabeko musika entzungo ditek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 359. orr.
Hala ere, haren begitartean ez zuen txantxetan edo adarra jotzen zebilelako aztarnarik nabaritu, aitzitik, benetan ari zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.
Erdeinu handiz begiratzen zion Louiseri, honek, xingolazko korapiloak ageri-agerian, adarra jotzen zionean lepoko zapia oker lotua zeramalako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.
Ja ez dira adarra jotzen dabilen norbaiten txantxak, beldur naiz. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 130. orr.
Baina benetan gero, ez beren buruei adarra jotzeagatik! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.
Ugazabek adarra jotzen zigutek! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
-Emakume hori adarra jotzen ari zitzaidan -esan zuen Jamesek. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.
Beste mutilek adarra jotzen zidaten haren kontura. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.
Ximurrak adarra galanki jo ziguk behin berriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.
-Ez dago niri adarra joko didan oilartxo harrorik -esan zuen Txoriburuak, zutituz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.
Negar eginarazteraino adarra jotzen zionean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
-Adarra jotzen ari nintzen, besterik ez. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 153. orr.
-Adarra jotzen ari zara? -esan zuen, haserre, Petukhek-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.
Adarra jo nahian, ala? Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 75. orr.
Adarra jo nahi ote zion? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 92. orr.
Ez adarrik jo. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.
· Urdaila beste gauetan baino arinago zuela ohera zihoan bitartean, Eligio adar jotzen ari zitzaion barrez: [...]. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.
Heldu-lekuaren kiribildura aker-adarren antzeko hari esker, Dorak bizikleta baten eserlekuarekin adarrak ipini zizkiola irudikatu gura izan zuen, nonbait. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.
Lehenbiziko kasuan, nire ondorioa da, "emakumeekin ere bai" esan nahi dute eta, bigarrenean, gure amonaren ondorioa da, senarrak adarrak ditu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.
Kasik guztiz ziur nago amak adarrak jartzen zizkiola aitari aitaren anaia batekin eta beharbada beste batzuekin; bai, beste batzuekin ere bai. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 82. orr.
Hor dago Ixidro irribarre zabal zabal batekin, hor dago Agustin albokoari adarrak jartzen, hor dago azken ilaran Emilio, ilehoria, izkinatik burua gora luzatzen, futuroaren preteritoan ez agertzeko beldurrarekin, nire burua ere hor dago bigarren ilaran ezkerretik seigarrena... Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.
Jonek "Iepa, Takolo! Zer, Porrotxi adarrak jartzen ala?" edo antzeko xelebrekeriaren bat espero zuen, baina begiratu ere ez diete egin erdi-erditik aurrera egin dutelarik. «Bizia lo», 2003 - 150. orr.
Emazteak adarrak jartzen zizkiola ez zuen sinetsi nahi, baina dudaren harrak gero eta zulo handiagoa egiten zuen zaldunaren bihotzean. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 157. orr.
Eta nik, zirkunstantzia haietan, nola erranen nion, bada, ezetz, zeren edozertarako prest bainengoen, baita neure buruari adarrak jartzeko ere, orain amorante eta orain senar, haren zerbitzaririk tipiena eta obligatuena banintz bezala...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 488. orr.
Iruditzen zait fideltasuna haustea bezala dela, adarrak jartzea, nahiz eta neure buruarekin izan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 36. orr.
Normalean, Marcel Martinen arazoa alde batera utzi eta adulterioaz hitz egiten hasten ziren, sarriago adarrak jartzearen inguruko txisteak kontatzen edo, okerrago dena, biologiarekin eta eskubidearekin loturiko gai teknikoak eztabaidatzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 260. orr.
Gnôr Grassiadiô masoia zen eta aberatsa oso: apur bat lotsaturik zegoen judu izateaz, eta lurrerainoko ile hori luzeko "gôià" bat -hots, emakume kristau bat- hartu zuen emazte, zeinak adarrak jartzen baitzizkion. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Ildo horretakoak dira proposatutako beste neurriak: parke teknologikoen klonazioa, eta merkataritza ganberek atzerrian adarrak jartzea, besteak beste. Berria - Ekonomia 2004-11-17
Zientzialariak iritzi dio gobernuek zezenari adarretatik heldu eta Riminin (Italia) sinatutako ituna onartu beharko luketeela. Berria - Ekonomia 2004-04-30
Arazoari adarretatik heltzen saiatu ordez, minduarena eginez hitz egin zidan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.
Elkarteak ez luke ondo egingo dagoen krisiari adarretatik heldu eta konpontzeko bideak jarriko ez balitu. Berria - Harian 2005-11-05
Gaiari adarretatik heldu eta sakon aztertzen hasteko asmo tinkoa dute. Berria - Kirola 2004-11-03
Bizitza osoa gerorako prestaketan, eta, etorkizunari adarretatik heltzeko gauza garela uste dugunean, ohartzen gara iraganak ez digula iragana beste etorkizunik utzi. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 137. orr.
· Antza, Seaskak adarretatik heldu nahi izan dio behingoz zezenari. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 66. orr.
Inperioa jaisten ari da eta, esaerak dioenez, ahuntzak adarrak dituen aldera begira behar izatea, bestela bezala arituz. ETC-prentsa Berria, 2013-10-05
Halako batean bere obra bukatutzat eman zuenean, etxekoandreak, ikusirik gailua, hodiak eta enparauak zein bere aldera eta denak akerraren adarrak baino okerrago zeudela, honela esan zion, negar-zotinen artean oihuka. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.
Banuen halaber gertaera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraunkorrik sortu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.
Gabezia horrek, egin nuen neure artean, buruan nerabilelarik zeinen antzekoak ziren jabetzaren nolakotasuna eta biztanleena, eta mendeen joanean ez ote zuten eraginik izan batak bestearen gainean; gabezia horrek, hau da, albo-adarreko ahaiderik ez izateak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.
Ile-folikulu ia guztiek albo-adar bat dute, bilgorra sortzen duen guruin txiki batera ematen duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Porta zainaren adar fin bakoitzaren ondoan, arteria hepatikoko adar finak daude, eta anastomosi ugari daude zain- eta arteria-adarren artean. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
P mm Hg eta Q mL/min arteria-adar baten muturren arteko presio-diferentzia eta adarra zeharkatzen duen odol-fluxua diren. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019
Urdaileko arteria laburrak bost-zazpi arteria-adar txikiak dira, eta arteria esplenikoaren banaketa-adarretan sortzen dira barearen hilioan. ETC-entziklopedia Urdaileko arteria laburrak, Wikipedia
Batez ere, beheko gorputz adarrei egiten die kalte, eta tronbosia (tronboflebitisa) sor dezake. Berria - Gaiak 2004-06-22
Horrek aldaketa handiak ekarri zituen, bai beheko gorputz adarretan, bai pelbisean, bai ipurmasaileko giharretan, bai bizkarrezurrean eta baita lepoan ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.
Baina, erroak utzirik adarrei lotu beharrean, sustraira buelta nadin, arbiaren zanbroarena beste baterako utziko dut. ETC-prentsa Argia, 2013-11-03
A, bai, erroak utzirik adarrei lotu natzaiela. ETC-literatura, saiakera Pantaleon eta bisitariak, Mario Vargas Llosa (Santi Leone), Elkar, 2011
Orduan ulertu nuen inoiz baino hobeto nondik noraino ibilia zen Grose andrea erroak utzirik adarrei loturik eta zenbateraino akitu zuen hark guztiak. ETC-literatura, saiakera Koxka bat estuago, Henry James (Joseba Urteaga), Igela, 2018
Ugaztunen eskeletoaren jatorrizko diseinuan, zubi bat zen bizkarrezurra, alde banatan gorputz-adar pare bat euskarri zituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.
Bidearen bihurgune bakoitzean, landutako harri handiak goratzen ziren, gorputz adar astuneko giza irudi eskergak, kokoriko jarrita, bernak gurutzaturik, besoak tripa irtenen gainean pausaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.
Lau gorputz adarrak zabal-zabalik, burua odoletan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Bai beheko gorputz adarretan, bai pelbisean, bai ipurmasaileko giharretan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.
Gorputz adarrei eragin eta ezin mugitu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.
Une hartan agure zahar okitu bat sartu zen, urteek gorputz-adar bakar bat ere onik utzia ez ziotena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Zainen uzkurduraz gorputz-adarrak zurrun zituen, hildako batek bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Hogeita hamaika nerbio pare irteten dira bizkar-muinetik [...]; handik, nahiko modu konplikatuan, enborrera eta gorputz-adarretara banatzen dira batez ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
Nikanorren gudari gehienak zauritu zituzten, gorputz-adarrak moztu zizkieten eta denei ihes eragin zieten. Elizen arteko biblia 2 M 8,24
Leokaresen esku ospetsutik ateratako acroliton irudi edo harrizko gorputz-adarrak dituen estatua erraldoi batekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.
· Hezkuntza orokorra gorputz bakar bat bezala da, gorputz-adar desberdinez osatua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.
Gaitzak azala eta nerbioak hondatzen ditu eta garaiz harrapatu ezean, betirako kaltetu ditzake azala, nerbioak, begiak eta gorputzadarrak. Berria - Gaiak 2004-01-25
Zerua itotzen duen ke adarra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.
Itsaso barreneko bapore-untzi batek ke adar luzea marraztu zuen airean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.
Ke adar zenbaitek, zeru ertzetik gora kiribilka, herrixkak eta baserriak oraindik erretzen ari zirela adierazten zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.
Keadar beltzak ageri ziren Najafeko hainbat auzuneren gainetik airatzen. Berria - Mundua 2004-08-11
Ni hemen azken tximinoa nauk... - ke adar luzea jaurti nuen "Ez erre hemen, mesedez" zioen txartelaren aldera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.
Ezinezkoa da hainbeste merkataritza-adarretan sofrituko duen baten bat ez izatea, eta ondorioz bertako langileak uneren batean beharrean ez izatea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.
Teknikan: Itxuragatik, Altzarigintzan: ohe adar. ETC-literatura, saiakera Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008
Ohe adarrean zilintzo dagon erizainen txoxtenari behatu eta holaxet mintzatu zitzaitan: ETC-literatura, saiakera Galerna, Piarres Trounday Maiatz, 2012
Udaberrian ospatzen genuen guk jai hura Obaban, Jesus Jerusalenera palma adarren artean sartu zela gogoratuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.
Orduan, anaiek, pozez gainezka, korura joan ziren eta, gurutzeak, intsentsu-ontzia, palma-adarrak eta kandela piztuak eskuetan harturik, binaka prozesioan korutik elizara sartu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.
Garaipen ospetsuaren palma-adarra lortu baitzuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.
FUNAI Indioen Fundazio Nazionaleko beharginen arabera, talde hura oso ahulduta zegoen, lastoz edo palmondo adarrez egindako txabolatan ezkutatuta. Berria - Gaiak 2004-08-20
Palmondo adarrak, garaipenaren edo sariaren sinboloak dira. Herria 2003-01-28
Badoaz piloteen gainean eraikitako etxoletarantz palmondo adarren artean burua makurtuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 72. orr.
Palmondo adarrak harturik, oihuka hasi zitzaizkion: Hozanna! benedikatua Jaunaren izenean datorrena! Herria 2003-01-28
Soin-adarrak luze, giharrak teinkaturik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.
Auto abarrikatu baten pusken artetik agertzen diren soin-adar zatikatuak, bide bazterretako erretenean. neguko hilaldia bere baitan sartzen zitzaizkiola iruditu zitzaion, odola gelditu eta izoztuko ziotela, soin atalak zurrunduko zizkiotela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.
Berrehun hildakotik gora, haur eta emakume ugari kiskalita eta soin-adarrik gabe. Berria - Mundua 2004-08-17
Haur potolo bat atzera ari da geratzen: nekearen zama sentitzen du soin-adarretan, igurtziaren gorria izter lodi bien barnealdean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.
Eskua luzatu gabe ere, halako deskarga elektriko batek zizta egin zidan beheko soin-adarretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
Eztarria idortu zitzaidan, soin-adarrak txinaurritu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.
Burdinezko orpoak ilinti izanikzauri gorri utzi zituzten garo sailak trumoi adarretan loreak xurgatuz hona eztia lurreratzen duen behatza. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.
Ugaritasunaren adarra, zarrastelkeria, ustelkeria, zer ez. «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.
Neure begiez ikusia nuen, borrokaldi hartan, Stefanorengan bizirik zegoela bere aitaren mamua, Don Achilleren itzalak semearen lepoko zainak eta kopetako azalaren azpiko zain-adar urdinak puzteko adinako indarra zuela. ETC-literatura, saiakera Abizen berriaren historia, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2016
Oro har, zain adar bat beste zain handiago bati lotzen zaion gunea baino lehenxeago egoten dira. ETC-entziklopedia Odol-hodi, Wikipedia
Donostiako Udalak zezenari adarretatik heltzea erabaki du nonbait, eta iragarri du jada zenbait diru jarriko duen Anoetako Belodromoaren teilatua konpontzeko: milioi bat euro. Berria - Kirola 2004-11-12
Onerako edo txarrerako normalean zezenari adarretatik heltzearen aldekoa nauzue. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 139. orr.
Inertziak eta gogorik ezak bakarrik eragotzi izan zioten "zezenari adarretatik heltzea", dio, baina prezioa ona balitz, minutu batean utziko luke guztia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.
Zuk Traidorearen eta heroiaren gaia izeneko nobela bat idatziko zenuke zezenari adarretatik heltzeko potrorik bazenu. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 111. orr.
Txantxak finitu dira eta egoera konpondu nahi bada, zezenari adarretatik heldu beharra dago, Patri, geratzen zaigun erabili gabeko arma bakarrarekin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 52. orr.
Zientzialariak iritzi dio gobernuek zezenari adarretatik heldu eta Riminin (Italia) sinatutako ituna onartu beharko luketeela. Berria - Ekonomia 2004-04-30
Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: [...]. Elizen arteko biblia Epa 9,48
Zuhaitz-adarrak ihartu eta hautsi egiten dira, eta suegurretarako biltzen dituzte emakumeek. Elizen arteko biblia Is 27,11
Txoriak isilik zeuden zuhaitz adarretan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Txoriak armadura ikusi orduko, ezkutatu egiten ziren habietan edo zuhaitz adarretan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.
Kanpin-gasezko argi bat paratu dute zirkuluaren erdian, eta beste bat aldamen batean goian, zuhaitz-adar batetik zintzilik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.
Gorazarre eta gorespen artean eta zuhaitz-adarrak eskuetan zituztela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 546. orr.
adar armatu (13); adar armatu izzeddin (5); adar armatua (14); adar armatuak (12); adar armatuko (5); adar artean (11); adar asko (7); adar bakoitzak (4); adar bakoitzeko (4); adar bana (5); adar bat (83); adar bat da (4); adar batean (11); adar batek (14); adar baten (24); adar baten gainean (8); adar batetik (18); adar batetik bestera (4); adar batetik zintzilik (5); adar bati (8); adar batzuetan (4); adar batzuk (11); adar berezia (5); adar berri (7); adar biko (11); adar biko holding (7); adar biluzien (5); adar eta (20); adar guztiak (6); adar guztien (4); adar handi (8); adar handiak (4); adar hautsi (5); adar hilaren (25); adar hilaren hamahiruan (6); adar hilaren hamalaua (5); adar hilaren hamalauan (4); adar hori (8); adar hots (5); adar hotsa (8); adar hotsen (4); adar joka (12); adar jotzaile (7); adar jotzailea (6); adar jotze (36); adar jotzea (10); adar jotzeak (7); adar jotzetzat (4); adar lodi (6); adar luze (5); adar luzea (4); adar militarra (4); adar nagusia (8); adar soinuan (5); adar txiki (4); adar zibila (4); adarrez adar (8); baina adar (4); bat adar (5); baten adar (12); bere adar (13); bere adar armatua (5); beste adar (17); beste adar bat (5); beti adar (5); bi adar (23); da adar (5); du adar (4); edo adar (6); erakundeko adar (4); ereinotz adar (4); eta adar (47); eta bere adar (4); gorputz adar (13); hamar adar (5); hamaseko adar (5); hamasen adar (9); haren adar (15); hiru adar (8); horren adar (4); ibai adar (4); ibaiaren adar (8); ilargiaren adar (5); ke adar (8); kulturaren adar (5); lau adar (4); poliziaren adar (6); zen adar (5); ziren adar (7); zuen adar (4); zuhaitz adar (10); zuhaitz adar bat (4); zuhaitzen adar (10); zuten adar (4)
a adarreko (7); adarra da (6); adarra ere (5); adarra eta (10); adarra etxe (5); adarra ez (5); adarra gauez (4); adarra jo (80); adarra jo nahi (15); adarra jo nahian (8); adarra jo zion (6); adarra jo zuen (5); adarra joko (17); adarra jotze (4); adarra jotzea (12); adarra jotzeko (25); adarra jotzen (139); adarra jotzen ari (53); adarra jotzen diote (4); adarra jotzen hasi (5); adarra jotzen zidan (5); adarra jotzen zion (6); adarra jotzen zioten (4); adarra joz (7); adarrak astindu (4); adarrak ditu (4); adarrak eskuetan (6); adarrak eta (18); adarrak ez (4); adarrak hausten (4); adarrak igurtziko (7); adarrak igurtziko ditu (6); adarrak jartzen (8); adarrak jotzen (4); adarraren inguruan (4); adarraren inguruan (4); adarrek ere (4); adarreko lehen (5); adarren artean (11); adarren artetik (4); adarretako bat (6); adarretarik ibili (4); adarretarik ibili gabe (4); adarretatik heldu (6); adarretatik heldu eta (4); adarretatik heltzeko (4); adarretatik zintzilik (4); adarretik zintzilik (5); adarrez adar (8); adarrik ez (7); adarrik jo (19); aldare ertzeko adarrak (10); arbolaren adarrak (4); asegarceren adarreko (5); batek adarra (8); batek adarra jo (4); baten adarrak (7); bi adarrak (9); bi adarreko (4); bi adarretako (7); bi adarretan (6); bidezango eta adarrandi (5); dit adarra (5); elkarri adarra (4); ere adarra (5); ere adarra jotzen (4); ereinotz adarra (4); ertzeko adarrak (10); ertzeko adarrak igurtziko (7); eta adarra (25); eta adarra jotzen (7); eta adarrak (39); eta adarrandi (5); eta adarren (6); eta adarretan (6); eta gorputz adarrak (4); eta su adarra (4); ez adarra (4); ez adarrik (16); ez adarrik jo (14; gorputz adarrak (26); gorputz adarretako (4); guri adarra (5); haren adarretan (4); hiru adarreko (5); iparraldeko adarrak (5); kanela adarraren (4); kanela adarraren (4); ke adarrak (4); lagunek adarra (4); laino adarra (11); niri adarra (13); ortz adarra (5); soin adarretan (4); su adarra (6); su adarra gauez (4); zen adarra (4); zezenari adarretatik (8); zilarrezko adarra (4); zion adarra (8); zituen adarrak (4); zuen adarra (9); zuhaitz adarrak (10); zuhaitz adarren (6); zuhaitz adarretan (7); zuhaitz adarrez (6); zuhaitzen adarrak (4)