Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

absurdo (ETCn 2.501 agerraldi; orobat absurdu ETCn 1.103 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian absurdo agertzen da) 1 izond zentzugabea.

Barneratuta neukan Norak esaten zuena, erotu nintzela, jeloskor absurdo bat nintzela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Irudi absurdo bat datorkit bat-batean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Egia ez dakienak egiaren antzekoa onartzen duela esatea baino gauza absurdoagorik ez dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 46. orr.

Espainiako hirietan ez dago apenas semafororik, eta, bat topatzen duzunerako, leku absurdoren batean dago, edo ez dabil.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 106. orr.

Bistan da gizamin absurdo honek sinismenean dituela bere erroak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Formulazio absurdoak estaltzen duen pentsamendu oso sinplea, Unamuno-ren "kriolismo"aren argitan argitzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.

Galdetzen diot, halaber, lehia hori emankorra izan ote den, ala, jarrera absurdoen aurkako gehienak bezala, antzua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 59. orr.

Zer ari naiz borroka absurdo honetan, niri berdin zaidalarik?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Darling jaunak atsegin absurdo bat sentitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 209. orr.

Egoera absurdo samarra zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

Hauxe da gizarte modernoen tragedia: grina eznaturalak eta ezbeharrak ugaltzeko sistema absurdo huts bihurtu dela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Gizabanakoek ez dakite bakarrik egoten, eta horregatik sortzen dituzte giza multzo absurdoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Absurdoa da sexuan gero eta sofistikazio gehiago behar izatea, berez gauza naturala izanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Ongi handiak sorburu batetik eta txikiak beste batetik etortzea absurdoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 275. orr.

Ero baten hizketaldiak, adibidez, bere egoerarekiko absurdoak dira, ez ordea bere eldarnioarekiko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 213. orr.

Ni hantxe, neure garagardoa edaten eta oroitzeko ahaleginetan, ea, garai hartan, Hannarekin ere hain absurdoa izan ote zen, ea beti absurdoa izan ote den.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 141. orr.

Handik aurrera absurdoak iruditu zitzaizkidan organizazioaren agiriak; are eta absurdoagoak atentatuak; arrotzak eta antipatikoak nire burkideak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Edozein teoria berri zitzaigun deigarri, absurdoena izanagatik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.

Ez duzu pentsatu behar esan berri dudana hiru baiespen horietatik absurdoena denik, hutsaren sineskerari dariona are harrigarriago eta absurdoagoa baita oraino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 203. orr.

Umekeria nahiko absurdoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 116. orr.

Erabat absurdoa zen egoera hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.

Guztiz absurdoa eta komikoa den arren, ez dut barre egiteko batere gogorik, nazka baizik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Egoera absurdo samarra zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

Emmak erantsi zuen, Fernandok ere absurdotzat joko zuela poliziaren hilketa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

Logika ez-absurdoan antolatutako hizkuntza du horretarako.  Berria - Kultura   2006-04-11

2 iz gauza absurdoa.

Parabola teologiko hau absurdo bat da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.

Zuen exegesia besoez absurdoa besarkatzen duen olagarro erraldoia da; funsgabea eta alferrekoa atxikitzen ditu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Absurdoaren poeta dela diote.  Berria - Kultura   2006-04-11

Lana, kontigentziaren eleberria izateaz gain, absurdoari eta abenturari buruzko ikerlan filosofiko serio baterako abiapuntua da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 13. orr.

Horrela, ustelkeria dela medio, ustelezin egindako sorkari bat legoke, eta hau absurdorik handiena da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.

Hor irabiatzen dira absurdoan, beren hodeiaren azpian, zokozorriak beren harripean bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Egoera endekatu eta ustel horretan, gerraren absurdoa bere indar osoz agertzen da.  Berria - Kultura   2004-05-01

Gertaerek beraiek ongi adierazten dute egoeraren absurdoa eta krudelkeria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Barruan bat egiten dut gure existentziaren sentimendu tragikoarekin, bizitzaren absurdoarekin, beste edozein ordutan baino modu ankerragoan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 83. orr.

Osagai horiekin, istorio eder bezain bitxia eraikitzen du Canok, askotan surrealismotik edo absurdotik gertu dagoena.  Berria - Harian   2005-10-12

Literaturaren ahotsek bizitzaren absurdoaz hitz egiten digute, bai, baina ahots horiek dira, hain zuzen ere, bizitzaren zentzuaren oihartzuna.  Berria - Kultura   2004-01-10

Ai, jauna, zuk badakizu, ondotxo jakin ere, ezin kabitu ahala absurdoz beterik dagoela bizitza, eta absurdo horiek ez dutela sinesgarritasunaren itxura beharrik ere; egiazkoak direlako, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 32. orr.

Guda absurdoa da absurdo mordoa gertatzen delako egunero bertan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

3 absurdoaren antzerki (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi)

Absurduaren antzerkia 1940ko, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan zehar hainbat europar eta estatubatuar antzerkigileek idatzitako antzezlan multzo bat da. ETC-entziklopedia   Absurduaren antzerkia, Wikipedia

Ez zen desesperazioa sentitzen nuena, absurduaren antzerkiko pertsonaia bat nintzelako kontzientzia baizik. ETC-literatura, saiakera   Zintzoen saldoan, Jon Alonso, Txalaparta, 2012

Bere lorpenik handiena Europako joerak eta absurduaren antzerkia Txinan sartu izana dira. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-03-04

Ia mende erdi geroago euskarara egokitzen den antzezlan hau "absurduaren antzerkia" deritzon estiloan sailkatu ohi da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-14

Absurduaren antzerkitik gertu daude zure idazlanak, ezta? ETC-prentsa   Argia, 2003-06-15

Absurduaren antzerkitik gertu dago Samara Velteren lana; umorea erabilita, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta fina egitea da helburua. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-09-25

Laster, antzerkiak erakarrita, Txejoven eta Samuel Becketten absurduaren antzerkiak batez ere, haien obrak muntatu zituen Los Angelesko antzoki batean. ETC-prentsa   Berria, 2005-07-06

Garai batean, hiru ildo nagusi ikusten ziren antzerkiaren munduan, hiru prozesu artikulatu: antzerki dramatikoa, antzerki epikoa, eta absurduaren antzerkiaETC-prentsa   Berria, 2007-01-20

Eta behingoz benetako zentzua eman zion berak hainbatetan jorratutako absurduaren antzerkiari, bi protagonistek bizi duten egoera absurdua benetako gertakizunetan oinarrituz. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-20

Aurten hogei urte Eugène Ionesco, absurduaren antzerkiaren beste aita, hil zela. ETC-prentsa   Berria, 2014-09-04

4 absurdora eramanez (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Horrenbestez, Pikadero-ren egileak helburua primeran betetzen du, egunerokotasuneko egoerak absurdora eramanez film atsegina eta maitagarria doitzea lortu baitu. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-19

"Absurdora eramanez" bezala ezagutzen den argumentazio mota da. ETC-prentsa   Berria, 2019-05-01

Kontua absurdora eramanez: zergatik ez asmatu emotikono bat ironiarentat ("ironia da!", abisatzen digute orain irratian-eta), edo metaforarentzat, edo hiperbolearentzat. ETC-literatura, saiakera   Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2019

Edo argudioa absurdora eramanez, nola litzateke posible eraikin publikoetan Europar Batasuneko bandera jartzea Konstituzioak eta 39/1981 Legeak horren inguruan ezer ez diotenean? ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Gizarte zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2019

Jotzen da, absurdora eramanez, sqrt2 zenbaki arrazionala dela; orduan, definizioz, a,bineta existitzen dira, biak ez-nuluak, non sqrt2=a/b den eta zkh (a,b)=1 (hau da, a/b Zatiki laburtezin zatiki irreduziblea da). ETC-entziklopedia   Froga matematiko, Wikipedia

5 umore absurdo (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

"Nik egiten dudana umore absurdua dela esaten didate", dio Manzisidorrek, esaten dioten hori ukatu gabe. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-08-17

Igandeetako ajeak sortzen digun umore absurduaren indarrarekin ekiten zionagu beti bezalakoa izango den asteari. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-19

Kontenedore baten istorioak edo Torito bravo lanetan erabilitako umore absurdua alboratu du egileak kasu honetan. ETC-prentsa   Argia, 2004-02-29

Baina horrek ez ditu behar bezala azaltzen zenbait adierazpide umoretsu, hitz-jokoak edo umore absurdua esaterako. ETC-prentsa   Argia, 2008-08-03

Era berean, antzerkia da, jolasa; umore absurdua eta poesia artifizioak izatera irits daitezke, eta hala ere oso gureak izan". ETC-prentsa   Argia, 2014-10-12

Umore absurdua erabiliz, gaur egungo gizartearen kritika egiten dute. ETC-prentsa   Berria, 2005-05-06

Umore absurdua barnean daramagu, ezberdintasuna da gaur egun testuinguru jakin bat markatzen dugula. ETC-prentsa   Berria, 2005-11-25

Umore absurdua lantzen dugu hemen ere, eta kabaretean bezala harreman zuzena dugu ikus-entzuleekin". ETC-prentsa   Berria, 2010-05-13

Umore absurduzko hitz-jokoen hartu eman batean mamitu dute saioa. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-15

Sekzio ezberdinak ditu, bai marrazki bizidunez eginikoak bai eta pertsonak antzeztuak eta umore absurdu eta surrealismo surrealista erabiltzen du. ETC-entziklopedia   La Hora Chanante, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus