Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abstrakzio (ETCn 2.487 agerraldi; orobat abstrazio g.er.) 1 iz abstraitzea; izaki abstraktua.

Hizkuntza osatzen duten ikurrak ez dira abstrakzioak, gauzaki errealak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

Bigarren saileko forma artistiko horiekin lotzen zuen Rieglek abstrakzioaren printzipioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

"Abstrakzioaren" poloa alde batetik, estilo zehatza inorganikoa duena [...], eta Einfühlung poloa bestetik, naturalismoarena, organikoa, biribiltasunean eta hiru dimentsioko espazioan oinarritua, joera eta xede indibidualak mamitzen dituena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Abstraktu izateak abstrakzioaren abstrakzioz ezin ulertuzkoa izatea nahi du esan XVII. mendeko frantsesean; abstraktua abstraktuegi da beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Zirkulua, adibidez, munduko gauza bat da, ala abstrakzio matematikoa da? gauzaki konkretu baten ordez, ez dugu aurrean abstrakzio huts bat baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Arteak abstrakzio-prozesu bat eskatzen du, beraz, beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Arnheimek gauza segurutzat ematen du badakigula "abstrakzio maila" bat balioesten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

2 abstrakzio formal (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

De Chirico izan zen pintura metafisikoaren, abstrakzio formal erabatekoaren sortzailea. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-08-21

Zeinuaren karaktere abstraktuak ez du arbitrariotik ezer, abstrakzio formala eta jakintza objektiboa batera doazelako. ETC-literatura, saiakera   Modernitatearen auziaz, Jon Jimenez, Andoni Olariaga, Jakin irakurgaiak, 2009

3 abstrakzio geometriko

Loïs Schneider alargunak uste du Schneiderren obren beroak konkistatu zituela estatubatuarrak, "abstrakzio geometrikoa askoz hotzagoa zen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Elkarrekin erlazionatuz, aipatzen saiatuko da, goitik behera doan "iter" proiektual batean kokatuz, hasi abstrakzio geometrikotik eta eraikuntza materialeraino iritsiz, eta tartean hartuz neurrien konkrezio aritmetikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

4 abstrakzio liriko

Schneider, 50eko hamarkada erakusketaren komisario Nicolas Moralesen esanetan, pintore frantziarra abstrakzio lirikoaren aitzindaria izan zen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Haren lana Keinu informalismoaren edo Abstrakzio liriko mugimenduen barruan koka daiteke, naturalismoaren kutsua sarritan agertzen delako haren obran.  Berria - Kultura   2004-08-10

5 abstrakzioa egin (orobat abstrakzio egin g.er.)

Denbora ez da berez den zerbait edo gauzei determinazio objektibo gisa datxekien zerbait, eta beraz, beren begiespenaren baldintza subjektibo ororen abstrakzioa egin ondoren oraindik geratuko litzatekeen zerbait.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Adimenak gauza osatuak analizatzen ditu, horien atalak bereizten, horien abstrakzioa egiten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 214. orr.

Gogoak gogoaz gogoaren abstrakzioa egitea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 44. orr.

Alfer-alferrekoa da gure ezagumenaren abstrakzioa egiten saiatzea, ezagumenez eginiko ezagumenaren abstrakzioa izango litzateke eta.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 44. orr.

; aitortu behar izan da, halaber, deskribapen-multzo hori ezingo zela edozein modutan beste multzo hauetatik guztietatik atera abstrakzioa eginez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Hala, geroago eta korapilatuagoa zen azterketa fonetikotik, abstrakzio egin ahal izan zuten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.

Horrelako banaketara abstrakzio eginez iritsiko ginateke, eta bide horretatik, psikologia hutsa edo fonologia hutsa egingo genuke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abstrakzio bat (4); abstrakzio eta (3); abstrakzio horiek (3); abstrakzio maila (6); abstrakzioa egin (3); abstrakzioa egitea (3); abstrakzioa egiten (3); abstrakzioa eta (5); abstrakzioaren bidez (4); eta abstrakzio (4); eta abstrakzioa (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus