Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gureen antzekoak ziren abriguak jantzi zituzten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.
Bisoizko abrigu bat erosi dut. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.
-Hiru abrigo lapurtu nituen nik -esan zuen Luvinok-, horregatik sartu ninduten kartzelara. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 99. orr.
Sukaldea omen zen egongela, guretzat oso harrigarria, sukaldean zituztela abriguak eskegita, eta horregatik zeukatela olio frijituaren usaina. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Lehenengo galdera zenbat balio duen izaten da, katanarruz egindako abrigoekin bezala. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 96. orr.
Aulki gainean gelditu den zure abrigoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.
Lehenengo galdera zenbat balio duen izaten da, katanarruz egindako abrigoekin bezala. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 96. orr.
Batzuk kamioi handietan pasatzen ziren bide bazterrak astinduz, beste batzuk oinez neguko abriguekin, lokatz artetik nekez. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.