Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abortu (orobat aborto g.er.) 1 iz abortatzea, umea galtzea edo galaraztea, haurdunaldia nahita edo nahigabe etetea.

Abortua delitua da Argentinan, eta, hala, urtero ehunka emakume hiltzen dira legez kanpo gaizki egindako abortuen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Nahiz eta nik abortuaren esperientzia hau bizi izan dudan modua -klandestinitatea- iraganeko historiaren aztarna izan, ez zait arrazoi nahikoa iruditzen ezkutuan uzteko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Abortu bat izan nuela jakinarazi nion itzulinguru askorekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

Gero abortua gertatu arte itxoitea besterik ez zegoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

Baziren hilekoa atzeratzeko injekzio batzuk ere, baina abortua eragiten zutelakoan nago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

Aristotelesek abortua gomendatzen zuen; eta aberriarenganako adorez eta maitasunez betetako errepublikar zahar haiek ez zuten nazio modernoetan aurkitzen den erruki indibidual hau ezagutzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.

Haurdunaldietan kalkulatzen da heren bat, 80 milioi urtean, ez dela borondatezkoa, eta egiten diren abortuetan badira 20 bat milioi urtero baldintza txarretan egiten direnak, eta horrek 78.000 heriotza ekartzen du.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

Hondakinek airea kutsatzen dute, eta, ondorioz, abortuen, malformazioen eta gaixotasunen ehunekoa altua da.  Berria - Mundua   2004-08-27

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gero jakin nuen boulevard de l'Ysereko sendagileak agindu zidana abortu naturalak ekiditeko medikamentu bat zela.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Informazio praktikoak aurkitzea espero nuen, baina artikuluek "abortu kriminalaren" ondorioez besterik ez zuten hitz egiten, eta horiek ez zitzaizkidan batere interesatzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Berezko abortuekin bezala da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.

Ustezko abortu haren ondotik berriro gelditu zen hilekoa eta beren horretan iraun zuten betiko sintomek, goseak, nazkek, mardultasunek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kartzela-zigorra eta isuna ezarriko zaie 1) edozein abortu-praktikaren egileari; 2) praktika horietan eragile edo laguntzaile izandako sendagile, emagin, farmazeutiko eta abarri; 3) [...].  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Ez zen bada azaldu nire abortu-mahaian kateaz lotu zen tipoa!  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

4 abortu-eragile (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Historiaren hasierako mendea omen zenean, grekoek sexurako akuilu zela zioten, baita abortu-eragile ere ordea, emakumea antzutzen omen du eta. ETC-prentsa   Argia, 2009-06-21

Horren adierazle garbi dira azkenaldian burututako manifestaldi ultra kontserbadoreak, klinika abortu-eragile pribatuen kriminalizazioa edo kasuak aipatzen hasita, Nafarroako emakumeek abortatzeko dituzten ezintasun eta mugak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-02-15

Eta, I. mendean Diskoridesek De materia medica lanean jaso zuenez, abortu-eragilea ere bada mirra. ETC-prentsa   Argia, 2016-12-11

Efektu antikontzeptibo hori abortu-eragiletzat hartzen da haren planteamendu morala dela-eta baztertzen duten gizarte-sektoreetan (RU 486 bada pilula abortu-eragile bat, haurdunaldia eteten duena lehenengo egunetan). ETC-zientzia, zuzenbidea   Bioetika eta etika medikoa medikuntzako ikasleentzat, M. Isabel Marijuan Angulo, EHU/UPV, 2016

Legez kanpoko abortua: legeak esaten duenaren kontra egiten denean. Arriskutsuak izan ohi dira egoera honetan egindakoak (higiene falta, mediku prestakuntza egokia ez duten abortu-eragileak...). ETC-entziklopedia   Abortu, Wikipedia

5 abortu selektibo (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Abortu selektiboak zigortuko ditu Indiak hilaren 16tik aurrera. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-03

Abortu selektiboen ondorioz ez ziren jaio batzuk, eta beste batzuk jaio eta gero hil zituzten, neskak zirelako. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-08

Baina emakumeen aldeko militanteon aburuz, oraingo abortu selektiboak nesken kontrako bazterketa ziklo oso baten barruan kokatu behar dira Indian. ETC-prentsa   Argia, 2006-05-21

Abortu selektiboak eta haurren abandonuak nabarmen ugaritu dira? neskak, batez ere?. ETC-prentsa   Berria, 2015-10-30

Eta, nahiz sexua aukeratzea legez kanpokoa den orain dela hogei urtez geroztik, milioi askotako negozio ederra da neskatilen abortu selektiboaETC-prentsa   Berria, 2016-01-12

Gobernuak neurriak hartu ditu abortu selektiboa galarazteko: orain ere Txinan ez da legezkoa haurra jaio baino lehen haren sexua gurasoei jakinaraztea. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-19

6 berezko abortu

Berezko abortuekin bezala da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.

7 eragindako abortu

Bost seme-alabaren ama da gaur egun Susan Axon, eta, aditzera eman duenez, orain urte batzuk haur bat galdu zuen, propio eragindako abortu baten bidez.  Berria - Gaiak   2006-01-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus