Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahiz eta Australiako biztanleen %2,1 bakarrik izan indigena, espetxean dauden %20 aborigenak dira. Berria - Mundua 2004-02-17
Australiako aborigenen hizkuntzaren batean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.
Aborigenen kultura tradizionalean, dantza da muina, sendagai sakratu halako bat. Berria - Kultura 2004-04-29
Redfern auzoan aborigen asko bizi dira, eta biztanleak kalera atera ziren hilketa horren aurrean protesta egitera. Berria - Mundua 2004-02-17
Queensland estatuko (Australia) Aborigenen Babeserako 1897ko Legeak zioen indigenen soldataren zatirik handiena Gobernuak gorde behar zuela, eta lanaldiaren bukaeran jaso ahal izango zutela aborigenek. Berria - Gaiak 2004-04-17
Poliziak, aldiz, gezurtatu egin zuen Gail Hicker, aborigen gaztearen amak egindako salaketa. Berria - Mundua 2004-02-17
Ni denetaz jabetu nintzen liburu-dendako teilatuko leihoaren zirrikitutik barrurantz labaindu nintzelako, denen oharkabean, sugandilen moduan, Australian basomutil ibili nintzenean bertako aborigen tribu batekoei ikasitako teknika berezi bati esker. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 43. orr.
Garaiz barneratu helduen bortizkeriaren aurrean mututu nintzen, eta indio edo aborigenen maneran geroztik halaxe segitzen dut. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 196. orr.
Gazte aborigenak sutan jarri ziren Hickeyren hilketa gertatu eta gero, tren geltoki bati su eman zioten eta poliziei aurre egin zieten botila eta molotov koktelelekin, Redfernen. Joan den larunbatean Australiako Sydney hiriko Redfern auzoan, 17 urteko Thomas Hickey gazte aborigena hil zen, eta heriotzak Australiak azken hamarkadotan izan dituen istilurik larrienak eragin ditu. Berria - Mundua 2004-02-17
Kartzelan hildako australiar aborigena 26 urteko Cameron Doomage da. Berria - Mundua 2004-11-27
aborigenen eta (5); australiako aborigenen (4); eta aborigenen (4); uhartetarren eta aborigenen (3)