Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abordaia (orobat abordaje) iz abordatzea.
Kanoiek huts eginez gero,eskuko iskiluekin egin beharko ote genion aurre erasoaldi bati; abordaiari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.
Piratak abordaia prestatzeko agindu eta maiteari, badaezpada, sotoan gordetzeko esan zion. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.
Abordaia izugarri odoltsua izan zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.
Hori da lortu ez duguna, bata bestearen barnean urtzea, desesperoaren piraten amorruz, bereiztu gaituzten espazio zital horien abordajean larrua eta ohorea uztea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.