Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abonamendu 1 iz zerbitzu edo publikazio bat epe jakin batean behin hartzeko eskubidea ematen duen agiria.

Hortarako, hartu abonamendua (5000 pezeta edo 200 libera urteko) helbide huntara idatziz: [...].  Herria   2001-05-24

Martxoaren 17an eta 18an Hernanin (Gipuzkoa) egingo den jaialdi erraldoirako sarrerak eta abonamenduak salgai daude dagoeneko Euskal Herri osoko hainbat tokitan.  Berria - Kultura   2006-02-23

Egun hartan hasi zen abonamenduak berritzeko kanpaina.  Berria - Kirola   2006-01-13

Sarrerak eta abonamenduak 120 eta 54 euro bitartekoak Baluarteren leihatilan edo www.baluarte.com helbidean eros daitezke.  Berria - Kultura   2004-07-21

Aspaldian ez bagara zinera joan, ez da, bera zabaltzen ari den bezala, abonamendua ordaintzen ez-eta kendu egin digutelako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 58. orr.

Abonamenduen berritzea ekainaren 10an hasiko da, eta ekainaren 21etik aurrera hartuko dituzte eskaera berriak.  Berria - Kultura   2004-05-28

Abonamenduak garestitzeak, aldiz, 25.500 laguni eragiten zien.  Berria - Kirola   2006-03-02

Eta abonamenduen igoera ez da une egokian eta era egokian egin.  Berria - Kirola   2006-03-02

Sail Ofizialeko abonamenduak Kursaaleko leihatiletan eskuratu ahal izango dira.  Berria - Kultura   2004-09-14

Donostian, urtarrilaren 13an hasiko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) abonamenduko egitarau berria.  Berria - Kultura   2006-01-13

Abonamenduko hemezortzi kontzertuk osatuko dute BOSen egitaraua.  Berria - Kultura   2004-06-03

Lehen Mailako abonamendurik merkeenak zituen Realak orain arte, Getaferen ondoren. Geuk itzuli ditugu abonamendu-txartelak.  Berria - Kirola   2006-01-13

Abonamendu kopuru osoaren mugan.  Berria - Kultura   2004-05-28

Beherapen abonamendurik ez dago aurten.  Berria - Kultura   2004-09-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abonamenduak berritzeko (2); abonamenduen garestitzea (5); abonamenduen igoera (2); sarrerak eta abonamenduak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus