Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abisatu, abisa(tu), abisatzen 1 du ad ohartarazi, gaztigatu, abisu eman.

'Berdeak datozela.' abisatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.

"Business district" abisatu zuen gidariak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 165. orr.

-Ordua da -abisatu zien neskameak atetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.

Horretarako, aurretiaz egon beharra dago prestatuta, eta zure amak ez dit abisatu oraindik orain baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 29. orr.

-Gauza zinez larriak gertatzen ari dira gure erresuman -abisatu zuen-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

'Arnasa sudurretik hartu,' abisatuko dizute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.

-Kasu zer erraten duzun -abisatu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 56. orr.

Irakurleari abisatzen dio: lehenengotan, egiak eta gauzak sineskaitz iruditzen zaizkio, baina, asimilatu ahala, errutinazko bihurtzen dira, eguneroko ortziaren urdina bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Ez kezkatu, zoaz, eta abisatuko dizut zerbait dagoenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 39. orr.

Berriz esan nion bidaiaren eskaintza egiten zidatenean abisatuko niola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 342. orr.

-Abisa diezaiotela nire koinatuari non nagoen -esan zion Martinek behin baino gehiagotan Lindari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Soldadu joandakoentzat arropak bildu behar zirela ere abisatu zuen danboliteroak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 49. orr.

Komedorean bazkaltzen ari ginela abisatu zidaten errektorearenera joateko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 205. orr.

Haatik, "kontu xuritzeak" gerta balitez, "alderdia lehertuko" litzatekeela abisatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Oharrak abisatzen zidan ez zela eguerdia arte etorriko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

-Hala ere, negu gorrian izaten dira asteak autoz ibili ezingo zaretenak -abisatu zigun don Tirsok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 168. orr.

Goizeko hamaikak aldean, kotxea bazetorrela abisatu zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.

Karta postal batek gure etxekoak abisatu behar zituen bagindoazela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

Nigandik hiru-lau urratsetara zegoen eta, abisatu ere gabe, jauzi batean hurbildu, eta sekulako ostikoa eman nion ipurdian.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.

Arropak eta poltsak zeuden lekura joan zen, lehortu, jantzi eta abisatu zigun bazihoala Ehiztaria ihesi abiatu zen, eta lagunei abisatu zien: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.

Gauero, santuak Jauna gorestera jaikitzeko ohitura zuen orduan, zapelatzak bere kantuz eta hotsez abisatzen zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.

Montyk eta Jon Gurutzek aurrez abisatu zidatenez, Donostian jaio baina Errusian hazitakoa zen Vaqueriza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 65. orr.

Aldez aurretik abisatuta.  Berria - Mundua   2004-04-16

Soziologoak hasita zeuden kontsumoaren gizarteak zekartzan kalteez abisatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Kontuz ibiltzeko abisatzen diat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 244. orr.

Ikasten baduk, abisa iezadak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Institutuak eta gurasoek hitzartu zuten elkarri abisatutako ziotela gertaerak gainezka egiten zuela atzemanez gero.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Esan zien abisatuko ziela tea prest zegoenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 217. orr.

Luszindak, ordea, abisatu egingo dio Kardeniori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

-Medikuari abisatu beharko diogu -larritu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.

Beharrik jendea erne ibili da, suprefeturatik gisa hartako deia ukanik, ura goiti ari zela, hautetsiek berehala abisatu baitituzte ur hegi hortan bizi direnak.  Herria   2001-05-10

Joanden astean, gure saratar berriketariak abisatu gintuen aker gaixto bat jokatzen zitzaiola han gaindi zoan jendeari, bi emazteki bazauzkala ordukotz zauriturik.  Herria   2005-07-28

-Apeza abisatu behar dugu, ez?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 52. orr.

Familia abisatuko diagu hire bila jin dadin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

Antolatzailek abisatzen gaituzte, ateak 8 ak 1/4 tan zabalduko dituztela, eta ikusgarria 9 etan xuxen hasiko dela.  Herria   2001-11-08

Gainera, larrialdi zerbitzuak abisatu genituen, baina honera ez zen inor etorri.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Ezaugarri horietako poltsaren bat ikusiz gero Poliziari abisatzeko eskatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Telefonoaren bestaldekoa Sergioren arreba zen, erdi negarrez adierazi ziona aita hil zitzaiela, bihotzekoak jota, eta abisatzeko, mesedez, Sergiori.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 68. orr.

Telefonoz deitu nion, abisatzeko, eta haren ahotsa inoiz baino susmagarriagoa begitandu zitzaidan, linearen beste aldetik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 118. orr.

Medikuari abisatzeko, eta gauzak "gisan" egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Behar zaitut abisatu español tropa liberalak ari direla hemendik hurbil, Espainiako lurretan, beren maniobretan gau eta egun.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 155. orr.

-Abisatu nahi izan diagu bordara hurbilduz gero galdua hintzela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 9. orr.

"Ezin da erregeaz hitz egin aitaren aurrean", abisatu zion lagunari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Cesare Pavesek halako keinu definigaitz bat egin du bere eskuez airean, "heuk ikusiko duk, baina abisatuta hago" esaten ari balitzait bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

-Abisatua nintzen zure etorreraz -esan zidan agurtzeko-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 122. orr.

Bidaltzen bazaituzte, ez gero esan abisatuta ez zeundenik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Elurra abisatu gabe etorri da Londresko asfaltoaren gainera, Fionak horrenbeste maite duen asfaltora.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 67. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Irakurle abisatuengatik ez balitz, oharkabean pasatuko litzaizkioke.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Irakurle abisatuak bakarrik erreparatuko zuen, bat-batean Ortega-ren terminologia nola aldatzen den izkribuan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus