Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abiada (ETCn 2.632 agerraldi; orobat abiera g.er.) 1 iz zerbaiten lastertasun indarra; zerbaiten higidura norabide bati buruz; abiadura.

Gasteizko taldeak aurten ACB Ligako beste taldeek ez duten abiada batean jokatzen du.  Berria - Kirola   2006-01-22

Txinpantzeen eta gizakien eboluzioaren abiadaren inguruko ikerketa zuzendu du.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Erredakzioburuak eta atalburuak zuzendariordearen bulegotik ateratzen ikusteak arrasta paratu zion nire abiadari: bukatua zen goizeko erredakzio-bilera, ni gabe bukatu ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

On Camillok salto batez bizikletara igo eta eskulekuari Girardengoren erara helduz, tximistaren abiadaz atera zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 227. orr.

Ongi eta argi hitz egiten zuen, nolabaiteko geldi ezineko abiadaz eta zurruntasunez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Haizearen abiada eta norabidea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 372. orr.

Ur-lasterraren abiadaz eta emariz garatzen ditu bere ideiak, forma gehiegi zaindu gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.

Autoaren abiadak atzerantz bota ninduen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 139. orr.

Erredakzioburuak eta atalburuak zuzendariordearen bulegotik ateratzen ikusteak arrasta paratu zion nire abiadari: bukatua zen goizeko erredakzio-bilera, ni gabe bukatu ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Trenaren abiadak edozer ahanztarazten zuen, nolanahi ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.

Abiada bizkortu don Ottaviok, eta ziztu bizian abiatu zen limusina goi-ordoki harkaitzsu batean zehar.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.

Ederki moldatu zen Albert 5. erroko metro-ahoaren aurretik pasatu zirenean abiada moteltzeko; Piramideen geltokia zen hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Buckbeakek abiada mantsotu zuen eta gelditu egin ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 334. orr.

Abiada aldatuz, biraketa bizkortuan, bat-batean bukatu zuen bere itzulipurdia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Gero haren bagoiraino pasako ninduan, hurrengo geltokira hurbildu arte itxarongo nian eta estaziora sartu baino lehen, abiada gutxitzen hastean, zera, disparatu egingo nioan, eta trenaren abiadaren gutxitzea aprobetxatuz, geltokira iritsi baino lehen egingo nian ihes handik. hori: eguzkiak ekainaren azkenetik, sanjoanak pasa eta honuntza, hartu duela beherakako abiada: Ibilgailu batek 80 kilometro orduko abiadatik 120 kilometro orduko abiadara heltzeko behar duen denbora da "errekuperazioa".  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 58. orr.

Verstak eta verstak eginez tren espres baten abiadan, Hirurogeita bost milia orduko abiadara arte sakatu nion gasari, hirurogeita hamarrera arte, eta gero abiadura apalagotzen saiatu nintzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Erre-usaina... 1771ko maiatzean, arratsaldearen erdian, abiada izugarrian zabaltzen da sutea San Petersburgon barrena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.

-Thainak landa osoa matxinatu du -esan zuen-, eta albistea lau haizetara zabaltzen ari da suaren abiadan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Argazki-oineko letrek ziztor amorratuak ematen dute, egundoko abiadan mugitzen dira, ezin ditut elkarrekin lotu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 88. orr.

Korapilo bat eta beste bat, izugarrizko abiadan zerabiltzan trikota egiteko orratzak, bere kasa lanean ziharduten inurrien antzo.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 35. orr.

Ez nuen uste etxetik alde egiteko gai izango nintzenik, are gutxiago bakar-bakarrik eta orduko 951 kilometroko abiadan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.

1933an eraikia, 2.175 tona higiarazteko gai zen 36 korapiloko abiadan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

ik beherago 7. gizakiak eta txinpantzeak antzeko abiadan eboluzionatu dute, eta gorilak zein orangutanak baino askoz geldoago.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Arrotz eta guzi egiten baitzait emakumea, zakotea bizkarrean duela inorako abieran.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

2 irud/hed

Subkontzientearen mailan psikearen abiadak duen geldotasun erlatiboaren ondorioa zen, adimenaren eta borondatearen abiadarekin konparatuta, behintzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Gidari kalakari bat, mikrofonoa eskuan, denbora guztian isildu ere ez da egin (eta halako ingeles amerikarra, halako abiadarekin, nork ulertu ezer hari).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Kode genetikoan behar genuke espeziearen iraupenerako funtsezko informazioa, baina zibilizazioaren abiadak atzean utzi du, nonbait, zentzumenen lengoaia, biologiaren ikasgaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.

Kultuaren iraupena, jada batere zentzurik ez zuenean, subkontzientearen mailan psikearen abiadak duen geldotasun erlatiboaren ondorioa zen, adimenaren eta borondatearen abiadarekin konparatuta, behintzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Hor aurkituko duzu, oso-osorik, lehenago tximista baten irudipenaz abiada hutsean sumatu duzun poema.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beroa eta haize abiada, noski, egunaren erditik aurrera, gehien pilatu ostean etorriko da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

4 abiada batean abiada bizian.

Eserlekuen arteko pasabidetik lasterka igaro eta abiada batean igoko da eskaileretako batetik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 22. orr.

Gero, enarak lan-eta-lan, abiada batean ari ziren, goizero habiatxoa konpontzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Horren atzean dagoena Dine ei da, "gerran itzel sufritutako mutila, abiada batean ehun liberako erregai-upelak altxatzeko gai zena", Gregorio Fuentesen hitzetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 210. orr.

-Non dago Nini? -galdegin zion Eligiok Basiliori, paretik pasatzen ari baitzen bizikletan, abiada batean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.

5 abiada betean abiada bizian.

Orain abiada betean dihardu lanean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 229. orr.

Aldapa abiada betean jaitsi, eta, tranpolinaren mutur-muturrean, gorantz egin zuen indar.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.

Ez zegoen, baina, zertan asaldatu; bitxia, bai, ikuskizuna: helize geldi baten gurutze zurruna, abiada betean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.

6 abiada bizian oso laster.

Abiada bizian goaz, atzerapena laburtu nahi dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.

Baina, gurdia abiada bizian zihoalarik, erori egin zen bertatik Antioko.  Elizen arteko biblia   2 M 9,7

Ertzainari bizkarra erakutsi eta etxe aldera hartzen dut, arin eta zabuka, abiada bizian doan tren baten pasilloan kontrabidean joango banintz bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

Abiada bizian jaitsi zituzten eskailerak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 106. orr.

Itsaontziak zaldia zirudien uhinen gainean jauzika, abiada bizian, arranoa baino azkarrago.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.

Semaforoa berde jarri, eta aurrera jo zuen autoak abiada bizian.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 150. orr.

Hesi gainetik jauzi egin, eta belardia zeharkatu zuen abiada bizian.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Behin logelan, Morse andreak abiada bizian eta urduritasunez erantzi zituen arropak, ohi zuen patxada zalantzatiaz arras bestela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

Aurreneko frogako sagua, bigarren bidaiatik itzultzean, zahartzen hasi zen abiada bizian, eta berehala hil zitzaien.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

Miztura (Remix), Sagarroi (X-ixpiak), Skunk (Etor daitezela), Fermin Muguruza (In-komunikazioa), -gailu (Kontrolari begira) eta Bap!! (Abiada bizian).  Berria - Kultura   2004-02-13

7 abiada hartu

"Hau erosi behar diezu, bestea erosi behar diezu", jarraitzen du Petrusek, abiada hartuta, inori entzuten ez diola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 171. orr.

Codvalok abiada hartuta hitz egiten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 49. orr.

Autobusak abiada hartu zuen auto korapiloa deseginez, baina espaloitik lasterka zetorren emakumeak keinua egin zion gidariari ibilgailua geldiarazteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 217. orr.

Igotzeko abiada hartzerakoan, ordea, danbateko sor bat sentitu nuen arroparen azpian, eta, aldi berean, sekulako ziztada izterraren goiko aldean, ezkerreko barrabiletik hurbil.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.

Baina gurditzarreko meta lehenbiziko bizitzaren garaierara iristen zenean, beheko gizonak saski pila kulunkatu eta abiada hartu behar zuen, goiko lagunari botatzeko, zeina makurtua eta besoak aurrera jasotzeko prest baitzegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Bestela... (Eskuineko eskua atzera bota du, abiada hartzeko moduan).  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 131. orr.

Abiada harturik, hantxe ekin zion izen osoari: al Djafat Mohamed ibn Musa al Khuarizmi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Nik eragozpen bat saiatu nuen, baina Giuliak, abiada hartu, eta han hasi zen aretoaren ilunbean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Ziztuan joaten ginen, abiada hartu eta herrietan sartzen ginen sprint azkarrean, eta bizilagun guztiak izutu egiten ziren eta nor ginen galdetzen zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 112. orr.

Gertakariek izugarrizko abiada hartu zuten uztaileko asteburu hartan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 122. orr.

Aireratu, zeruan abiada hartu, lurrarekiko kontaktua galdu eta bere kasa doa ikuspen bila.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Egun abiada hartzen dihardu, azken lau hilabeteotan ere gora eta gora jardun baita.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Sarobe arte eszenikoetarako gune gisa sortzearekin batera, Zinema Aretoa ere jaio zen bere baitan, eta urte hauetan beste hainbat egitasmok ere abiada hartu dute; Sarobe opera estudioak, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-12-14

8 abiadan adlag denbora gutxian tarte handia ibiliz, lasterka bizian.

Abiadan sartu ziren Faedistarren patioan, euriak erdi jandako atetik zehar.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.

Bentosa horren bidez, edalontziak mugitzen ditu, abiadan.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Estutu egin nintzen eta abiadan atera bulegotik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.

Faxistak abiadan zetozen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Abian da plana, nahiz eta ez joan beharbada askori gustatuko litzaioken abiadan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Gaur dirua ("benetako" dirua, diru handi edo gizena) sare informatikoan, kabitu ezineko abiadan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus