Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberats (ETCn 24.293 agerraldi) 1 izond ondasun handien jabe dena, diru asko duena. ik dirudun; izandun. (pertsonez)

Batez ere, Israelen izaera berezia azaldu nahi dute: herri hautatua da Israel, Kanaango lurralde zabalaren jabe egingo dena eta ondorengo ugari eta aberatsak izango dituena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 37. orr.

Maroneako gizon gazte aberats bat zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

Berak ez zuen, esaterako, sekula soldata bat irabazi behar izan bizirauteko; aberatsa baitzen jaiotzez, ez zuen kezka ekonomikorik sekula eduki.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 46. orr.

Handi nahiz txiki, pobre nahiz aberats, elizako nahiz munduko, guti izan ziren gau hartan beren etxeetan gorde zirenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Handienen artean, 100 milioi biztanletik gora dutenen artean, Estatu Batuak eta Japonia dira bakarrik aberats eta oparoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Eta turistak, definizioz, aberatsak dira harrera-herrikoen begietara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.

Hurrengo egunean, bada, nire orduko lagunarekin nengoen, Brunn aldeko fabrikatzaile gazte aberats bat; baziren bi urte harekin nenbilela, eta adoratu, mimatu egiten ninduen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 49. orr.

Eta ene ustez aberats izaitea ez da hori!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 83. orr.

Aberatsen kontutzat jo izan ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

Frantzillaberrin bazuten osaba aberats bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.

Senarra, greziarra, komertzial untzi konpainia baten nagusi aberatsaren semea; opera kantari bezala bazuen bere fama eta Baigorriarrak harrituak atxikitzen zituen bere boz lodi eta azkarrarekin, barneak eta kanpoak inarrosten baitzituen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Txikia zen eliza, gizon aberats baten sala baino handiagoa ez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.

Haurrak, ia biluzik, nire hanketara etorriko dira dinbili-danbala; nik jaso egingo ditut, neure haurrak gogoan, zeinak, ordurako, helduak izango diren, aberatsak, eta zoriontsuak, non edo non.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 10. orr.

Zeren beste neska guztiek, jakin zazu - eta hor hasi zitzaion mingaina pozoina zabaltzen -, adiskide aberats eta eskuzabalak dituzte.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 134. orr.

Orleanseko dukea Luis XVIøa Frantziako erregearen lehengusua zen, eta Frantziako gizonik aberatsenetako bat halaber.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.

Jaun komertziant aberats baten etxean nindagoenez, generoak orga astun batean karreatzen nindabilen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.

Anaia aberatsa ez zen batere arduratu iragarkiaz, baina txiroari aukera kilikagarria iruditu zitzaion eta proba egitea erabaki zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 31. orr.

Gizon aberats baten etxean hartu zuen ostatu Lancelotek, Eskaloteko gazteluaren jabearenean, hain zuzen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 21. orr.

Isidro Ortiz de Urruela karlista amerikano aberatsak Frantzian erosi, eta Don Manueli oparitua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 24. orr.

Aipatu ere egiten zuten Baptistak suizidiora bultzatu zuela Santo Antãoko etxejabe aberats bat 30 kontotako zorraren zioz, urte biren buruan 200 kontotara heldu baitzen hilero kalkulatu eta kapitalizatzen zituen interesak zirela eta.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 80. orr.

Antoñitok anglosaxoniar baten jarraikitasunaz ziharduen emakume aberats baten bila.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Budapesteko hiria inoiz baino ederrago zegoen garai hartan, inoiz baino aberatsagoak ziren hiriburu hartako aberatsak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Eta hantxe hil zen, Txileko Valparaíson, 1853ko abuztuaren 25ean, eta Bergaraz eta Euskal Herriaz oinazerik gabe osoki ahaztuta; eta bertako andere aberats batekin esposatu ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 200. orr.

Gallaherrek emakume judu aberatsei buruz esan zuena etorri zitzaion gogora.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

Etxegile aberatsen bat eta bere emaztea afaltzera omen zetozen, eta osaba Vernonek eskabide handiren bat espero zuen harengandik (osaba Vernonen enpresak daratuluak egiten zituen).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.

Gizakion erara mintzatuz, hobe litzateke niretzat gizon aberats eta ahaltsu batek, errege batek adibidez, maiteko banindu, nahiz eta mesederik ez egin niri denboraldi batean, ezen ez eta mesedeak etengabe jaso haren maitasunik gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.

Bigarren senarra burtsa-artekari aberats bat zen, New Jersey-koa, eta Philip Zorn zuen izena; bazituen hark ere ordurako bi emazte ohi eta alaba hazi samar bat, Pamela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

-Andere aberatsen soinekoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 62. orr.

Gaztea, aberatsa, umoretsua eta ederra.     «Bizia lo», 2003 - 25. orr.

Kontzientzia hartze hark bakea eta lasaitasuna ekarri zizkion izpiritura eta, aspaldiko partez bizimodua finkatu eta orekatzeko, bere bezero batekin joan zen bizi izatera, enpresari aberats batekin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 47. orr.

Anter-en historia zen, gazte aberats maiteminduarena, eta Abla mirabe beltzarena.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.

Amodajtarrak zeuden, Belgradoko galtzerdi-saltzaile aberats batzuk alegia, Fiumeko zapatari bat, Zarako apaiz bat, dentista bat eta bi anaia judu alemaniar, bata dantza-irakaslea eta bestea filatelikoa, Bernardo eta Villi izenekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

2 (bestelakoez)

Testuartekotasun aberats hau dela-ta nazioarteko kritikak agurtu zuen liburu hau, bere garaian, posmodernismo literarioaren adibiderik gorena bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.

Amaiaren aitak gutunez gonbidatu zuen bere alaba eta, hartan, landetxe aberatsa zein probintziatako zein herritan zegoen adierazi zion, jakina.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.

Gizon hark bere familiaren iragan aberats eta zoriontsuaren elezaharra asmarazten zigun, aberastasuna eta zorion guztia gero zorigaitzaren haizerik beltzenak suntsitu eta sakabanatu omen zituela, hondakin batzuk hantxe uzteko geure artean, nahiz eta guk ez jakin ez nondik helduak ziren ez noiz arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.

Urantzia-Los Arcos herri aberatsa izana, itxuren arabera: karrika nagusi luzea, etxe eta bereziki balkoi ederrak, arkuak eta Santa María elizaren arkitektura berezia bere hiru edo lau estiloekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Ez da berria planetako herri aberats eta pobreen artean sumatzen den desoreka informatiboa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.

Ikasleei banatu dizkien orrietan, gogoren kasuistika aberatsa ageri da: gogoan izan, gogoratu; gauzak gogara egin; gogo eman; goganbehartu..., polisemia berdin aberatsarekin: desira, nahia, irrika... Eskolastikan hezitako aztertzailearen aiurria uzten du agerian Gojenolaren saioak.     «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

Ikuspegi aberats hau are gehiago aberastu dute puntu zehatz eta bereziagoei buruz egin diren azterketa askok eta askok (ikusi, oraindik orain, Alain Dhote zuzendari duen Cinéma et psychanalyse bilduman argitaratu diren ekarpen interesgarri asko).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.

Erromantzero espainola partikularki aberatsa da eta kalitate bikainekoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 30. orr.

Guztiak etiopiarrak, Etiopia Afrikako lurralde aberats eta ilustratuena zen garaikoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Gure auzotik urrun samar zegoen auzo ez aberats ez txiro batera iritsi ginen taxian hogei bat minutu egin ondoren.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 34. orr.

Dagoen dokumentazioa ez da aberatsegia ere, baina laguntzen du ideia bat egiten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 34. orr.

Kemalek hats mitikoko historia bat eskaintzen dio irakurleari, prosa aberats eta oparoaren bidez, "Homero" berri bat balitz bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Jauntasun handiko meza izan zen, gisa guzietara biziki aberatsa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Horregatik, Azpilgo lurretara iritsi, eta hezur-meategi aberats hura ikusi zutenean, zer pentsatu zuten...?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 18. orr.

Hori da ikaragarriko liburua, biziki hunki nauena eta behar dutana berriz leitu, eta harekin gustian joan ninteke zeren izigarri aberatsa baita.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 14. orr.

Neu arduratzen nintzen anai-arreba txikiez, aitak mendian lan egiten bazuen, amak auzo aberatsagoen etxe eta arropak garbitzen egiten baitzuen lan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

Anartean amak Nakori, etxe hartako gosaio andanek milikatu baina oraino soberaz utzi haragiz aberats zen xamangoa eskaintzen zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Galeoia goletaren aurretik iragan zen, haizearen zurrumurrua zuhaitzen hosto artetik igarotzen den bezala, txopako gaztelu barroko aberatsa erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Beste holako egun goxo eta aberats bat behar genuela pasatu, bai, hori ez nuen ahantziko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

Baina hori gauza bat da, eta beste bat arras desberdina gure kulturaren zati aberats bati, barnean hizkuntza duela, uko egitea, bigarren mailako zerbait izango balitz bezala; pentsatuko bagenu bezala gizarte apaingarri baten gisakoa dela, nahi dugunean kendu, nahi dugunean jarri, aukeran, egiteko modukoa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 195. orr.

Politika hori ez ba berez sortzen, eta gizarteak harreman aberats horietara bideratu behar lituzke bere jarrerak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Beste modu batean esanda, zuena bezalako kultura aberats batekoa banintz, ez nukeen segundo bakar bat ere galduko Oximoron Leibnizbarrutiaren pitokeriekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Alimaleko jakin-mina bizi dugu, beharrak bultzatuta, eta horrek berak ekarri du, berez hain aro aldakorra dugun gure klima hain aberats honetan, argi eta atezu bizi beharra daukagula eguraldiarekiko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 150. orr.

-Egindakoa lan duina da, bikaina, aberatsa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Ermita eta Basoi gidari, sekulan egin ez zuen bezala, Baigorrin gaindi, itzuli aberats eta zoragarri bat hasten du, mendeetan zehar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Euren berehalako betetasun aberats eta astuna uxatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 57. orr.

3 (adizlagun gisa)

Honen harira, errimak betidanik pobre eta aberats banatu izan ditugula datorkit gogora.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 127. orr.

- Altzinoo indartsua: opariak emateko eta laguntza prestatzeko urtebete gehiago geratzeko esango bazenidate ere, pozik onartuko nuke, aberatsago itzuliko bainintzateke.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 78. orr.

Eta zu izan zaitez aberats Efratan, ospetsu Belenen!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 101. orr.

Tailerreko nagusiak ematen zizkidan eskupekoekin, aberats sentitzen nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Aberats bizitzeak egoismoa areagotzen duenez, seme-alaben kopurua urritu egiten da eta urri horiek bizimodu hobea dute (eta alderantziz, darwinismoaren eraginez: gure odolekoek bizirik iraun behar dute).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

Pedroren etxean pobreak izan ziren beti, baina inoiz ez zirenez aberats bizi izan, pobrezia ez zuten madarikaziotzat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 43. orr.

Handik aberats etorri zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 278. orr.

Poliziaren kontratu batzuk bereganatzeko zoria ere izan zuen gainera, eta, azkenean, Dublingo egunkarietan merkatarien printze baten gisa aipatua izateko bezain aberats egin zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.

4 (izen gisa)

Hamaika aberats poxpolin baino ez dituk!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 22. orr.

Hi heure larrua arriskatzen bahabil, zer deabrurengatik ez du jarri behar bestek zerbait beretik? Contla aberatsez pil-pil zagok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

Nahiago nuke egia balitz harako hura, zailago izanen dela aberats bat zeruan sartzea orratzaren uzkitik aharia bainoøø.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

Galtza zaharrekin bezala, haien puskez adabakiak egiten omen dizkiete Bostongo edo Miamiko aberatsen seme-alaba eriei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Kolonialismoa bat eta bakarra baitzen munduan, aberats eta handikien lukurreria aseezinaren ondorio zuzena, tokian tokiko itxura hartu arren.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 41. orr.

Gero pentsatu zuen egun haietan ez zegoela aberatsik bat ere herrian, eta bai aldiz soldadu talde ingeles bat, Pepponeren gizonekin batera iritsia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 92. orr.

Aberats gutxi behintzat bertan bizitzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

Asko dira, dentista famatuekin kontentu gelditu ez eta, gure aitarengana etorritakoak, eta aberats dirudunak ere ez gutxi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 49. orr.

Amerikar milioidunak iruditzen gatzaizkie eta, oraindik hala izatetik urruti baldin bagaude ere, Estatu Batuetatik datozkigun gure diru sarrerek aberatsen artean kokatzen gaituzte hemen.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 13. orr.

Aberats batek bere ondasunetatik egunero plazer berriak eta atsegin berriak atera ditzakeen bezala, hala Héraclius doktoreak ere, eskuizkribu guztiz preziatu haren jabe zenez, uste ez zituen aurkikuntzak egiten zituen hartan irakurtzen zuen bakoitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.

-Eta? -nik, begirada aberats gizenen bati kenduriko 1935eko Citroën 11CV dotore haren larru ilunezko eserlekuetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 61. orr.

Oihal finezko gona oso bat eta apaingarrizko mantelina berde bat hartu zituen Doroteak bere fardeletik, eta bitxi batzuk eta lepokoa kutxatxo batetik, eta laster jarri zen apain-apain, aberats handikietako andere bat zirudiela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hura aberats alaba zen eta ni, aldiz, emaginaren alaba soila, baina aski ongi akometatzen ginen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Tira, ez zen perla bat, baina seguraski aberats familia guztien hasieran egon da antzeko harrapakeria, gero, belaunaldiak pasa ahala, dena zelofan fin batean bilduta geratzen den arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Aberats usainik ez, hortaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

6 aberats berri adkor

Ia ordu erdi igarota, hesola bat ematen zuen gona gorri motzeko neska bat agertu zitzaigun eta aberats-berri kutsuko dekorazio dotore-uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

Xapeldunen kopako final-erdietan Monako-k jo du Chelsea, talde ingelesa Errusiar aberats berri batek erosia 2 eta 2 eginez Londresen partida irabazirik Monako-n.  Herria   2004-05-13

Montse mespretxatzen nuen, baita Montsek sinbolizatzen zuen guztia ere: aberats berrien eta kontsumo gizartearen eredua, azken finean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 190. orr.

'V' letra kapitularrez hasi du troskista zahar eta aberats berriaren izena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 109. orr.

Aluan ez zen gerraren aberats berri haietarikoa, ezpada "merkatari baten seme merkataria", berak esatea atsegin zuen bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Frantziskoren jatorriak (aberats berrietakoa zen) eta gizarte-egoerak eragin zuzena dute haren bokazioan eta bizi-proiektuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Itsas bulebarreko aberats berriek, artean gutxi baina oso aberatsak baitziren, ez zuten berehalakoan amore eman: behar zena emanen zuten, bai, baina eliza Marignan plazan eraiki beharko zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Ezkurdin gora ondoren, banku guztiak dauden kaletik, aberats zahar guztiak bizi diren kaletik, aberats berri guztiek bizi nahi duten kaletik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

7 aberats okitu oso aberatsa.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Diruz jositako aberats okituaren bizitza egin zuen Felixek hamasei urte bete zituen arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Peterrek, herrian eta partikulazki familian, aberats okituaren fama zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Ezkertiar dauka bere burua, nahiz aberats okitu bat duen hartua lagun eta president ordetzat, nahiz hitzemana duen ere ez dituela Brasiliaren zorrak ukatuko.  Herria   2002-11-07

Behar gorrian jaio, eta aberats okitu hil zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aberats bat (61); aberats batean (14); aberats batek (26); aberats batekin (20); aberats bateko (8); aberats baten (46); aberats batzuen (6); aberats batzuk (7); aberats berri (6); aberats den (7); aberats edo (6); aberats egin (15); aberats eta (122); aberats eta pobreen (17); aberats izan (10); aberats okitu (9); aberats okitua (12); aberatsa baitzen (9); aberatsa da (55); aberatsa dela (9); aberatsa den (14); aberatsa eta (71); aberatsa ez (7); aberatsa izan (54); aberatsa izan da (15); aberatsa izango (7); aberatsa izanik (6); aberatsa naiz (19); aberatsa zara (6); aberatsa zela (8); aberatsa zen (38); aberatsa zen eta (9); aberatsa zuen (6); aberatsago eta (7); aberatsagoa da (9); aberatsagoa izan (8); aberatsagoak dira (6); aberatsak dira (17); aberatsak ere (7); aberatsak eta (26); aberatsak eta pobreak (7); aberatsak ez (13); aberatsak izan (12); aberatsak ziren (8); aberatsen artean (10); aberatsen arteko (12); aberatsen eta (35); aberatsen eta pobreen (18); aberatsena da (9); aberatsena eta (10); aberatsenak eta (7); aberatsenetako bat (6); aski aberatsa (7); baino aberatsago (10); baino aberatsagoa (14); bat guziz aberatsa (8); bezain aberats (10); bezain aberatsa (24); biziki aberatsa (8); da aberatsa (15); egitarau aberats (11); egitarau aberatsa (11); emakume aberats (8); eta aberats (56); eta aberatsa (62); eta aberatsa izan (8); eta aberatsago (12); eta aberatsagoa (10); eta aberatsak (41); eta aberatsek (7); eta aberatsen (27); eta aberatsen arteko (12); eta aberatsena (12); ez da aberatsa (6); familia aberats (16); gizon aberats (22); gizon aberatsa (10); guziz aberatsa (21); hain aberats (7); hain aberatsa (16); herri aberats (7); herri aberatsen (6); herrialde aberats (12); herrialde aberatsak (11); herrialde aberatsei (7); herrialde aberatsek (26); herrialde aberatsen (16); herrialde aberatsen eta (7); herrialde aberatsenek (7); herrialde aberatsetako (11); herrialde aberatsetan (25); hiztegi aberatsa (7); izugarri aberatsa (7); jende aberatsak (7); lan aberatsa (6); liburu aberats (11); nekazari aberats (6); ni aberatsa (19); ni aberatsa naiz (16); oso aberats (8); oso aberatsa (46); oso aberatsa da (9); oso aberatsa izan (7); oso aberatsa zen (11); oso aberatsak (18); pobreen eta aberatsen (8); sail aberatsa (9); zinez aberatsa (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus