Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abeltzaintza (ETCn 2.611 agerraldi; orobat abelzaintza g.er.) 1 iz abeltzainaren lanbidea.

Liburuak askotariko gaiei buruzkoak ziren: basozaintza, abeltzaintza, zerri-hazkuntza, baratzezaintza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Jarduera ekonomiko nagusia: nekazaritza eta abeltzaintza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Emakume barik ez baitago nekazaritzarik, ez abeltzaintzarik, ezta lehen sektorerik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Behien abeltzaintza, ordea, arrakasta itzela izaten hasi zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.

Amazonas ibaiaren arroa aro berri batean sartu da; abeltzaintzak eragiten dituen irabaziek eta soja ekoizpenak oihanaren desagertzea dakarte, eta errepide sarea eskualdearen bihotzeraino sartzea.  Berria - Gaiak   2006-03-23

Antzinatik abeltzaintzan aritutako familia batean jaioa zenez, umetan denboraren zati handi bat etxaldeetan emana zuelako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Templek urratu zuen halako arrapalak diseinatzeko bidea, eta pasabide biradunen sortzaileari atxikia da haren izena abeltzaintzaren arloan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Abeltzaintzaren produkzioak behera egin du Nafarroan, lehortearen eraginez.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Richard Thomas BirdLife International talde kontserbazionistaren eledunak uste duenez, abeltzaintza intentsiboaren bidez ari da zabaltzen gaitza.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Hartza dagoen tokian animaliak izateagatik 3.000 eta 9.000 euro arteko kopurua jasotzen dute abeltzaintza estentsiboa egiten dutenek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Rio Grande do Suleko eremuan jaio zen, nekazaritza eta abeltzaintza lanak nagusi diren lautadan.  Berria - Kirola   2004-07-02

Nafarroan 700 bat abeltzaintza ustiapen daude.  Berria - Harian   2005-08-28

Kezkatuta geunden gaitza Ingalaterran agertu zenean, eta ikusten genuen gaixotasuna abeltzaintza eredu intentsifikatu batetik zetorrela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Herenegun gaueko bederatzi eta erdiak aldera, 127 zekorrek ihes egin zuten Nafarroako Erriberako Cadreita herrian, Jimenez-Cambra abeltzaintza etxetik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak onartu duen foru dekretuari esker, abeltzaintza eta nekazaritza alorretara 4 milioi euro zuzendu dira.  Berria - Ekonomia   2004-09-18

Asian, abeltzaintza sistemak bultzatuta eta salerosketaren bidez zabaldu da.  Berria - Harian   2005-10-14

Lasaitasun mezu hori helarazi du Jose Antonio Ocio Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Saileko zuzendariak.  Berria - Harian   2005-08-26

Sektorearen gainbehera aztertzeko bildu ziren atzo Javier Etxarte Nafarroako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura sailburua eta UAGN nekazarien sindikatuko ordezkariak.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Genetikoki eraldatutako organismorik gabeko nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko kanpaina abian jarri du EHNEk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Nekazaritza eta abeltzaintza arloko estatu enpresen bidez.  Berria - Mundua   2004-07-17

2 abeltzaintza ekologiko (corpusean ez dago; ETCn 73 agerraldi)

Hain zuzen, abeltzaintza ekologikoaren inguruko proiektu pilotu bat abian jarria dugu. ETC-prentsa   Berria, 2003-08-14

Horregatik bakarrik, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikotik datozen produktuak jende gehiagok kontsumituko lituzke, baina ekoizpena ez da behar bezala iristen dendetara, eta kontsumitzaileak, beraz, ez du behar bezala ezagutzen. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-11

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko produktuak saltzen dira bertan. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-12

% 60 kalitate oneko bazka eta %40 alea izan behar dela hitzartzen du abeltzaintza ekologikoko araudiak, errumenak ongi funtzionatu dezan. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-31

Abeltzaintza ekologikoaren oinarrietako bat da elikadura. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-26

Hala nola landa-eremu horietako ekonomia, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, jatorri izendapeneko lurrak, landa turismoa, Done Jakue bidea, bide berdeak; baina, batez ere, jende askorentzat balio afektibo izugarria duten eremu natural zoragarriak. ETC-prentsa   Berria, 2009-09-16

Bertoko abeltzaintza ekologikoa sustatzeko asmoz, 2002. urtean Biolurrek eta EHNEk antolatuta, sei baserritarrek Austriara eta Suitzara bidaia egin genuen. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-12

Abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustua egiten dutenek ere arazo handiak dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-14

Taula batzuen bidez, abeltzaintza ekologikoak hektareako eta urteko eduki beharko liratekeen buru kopurua erregulatzen du, animalia moten arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015

Gipuzkoako EHNEk 2002 inguruan jarri zuen martxan abeltzaintza ekologikoa garatzeko egitasmo pilotua. ETC-literatura, saiakera   Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai Txalaparta, 2017

3 abeltzaintza intentsibo

Richard Thomas BirdLife International talde kontserbazionistaren eledunak uste duenez, abeltzaintza intentsiboaren bidez ari da zabaltzen gaitza.  Berria - Gaiak   2006-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abeltzaintza eta elikadura (5); nekazaritza eta abeltzaintza (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus