Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abeltzain (ETCn 2.331 agerraldi; orobat abelzain g.er. eta aberezain g.er.) 1 iz abereak zaintzen dituen pertsona, eskuarki bizibidez.

Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.  Elizen arteko biblia   Jr 31,24

Datuak ordenagailuan sartu, eta eramandako animaliei abeltzainaren zenbakia margotu diete bizkarrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Nekazari eta Abeltzainen Koordinadorak.  Berria - Gaiak   2004-04-20

Abeltzainak, lana amaiturik, abeletxeetako atetzarren alboan zeuden, esne-lapikoen eta arrain-zoparako gonbitaren zain.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

Krisia are handiagoa da behi-haziendetako abeltzainen artean.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Txorakeriatan ibiltzen ez diren abeltzain sendo horietako bat iruditu zitzaidan emakumea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Texas, Venezuela eta Argentinako lautadetan zaldia sartzeak abeltzain nomada bihurtu zituen 150 laborari-belaunaldiren ondorengoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Brasilgo arara herri indigena galtzeko arriskuan dagoela salatu du Survival Internationalek; zura ustiatzen duten multinazionalek eta abeltzain handiek lur eta baliabide natural barik utzi dute.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Udalak ulertzen omen du hiria ezin dela geratu zerbitzu hori gabe, kaltetuak abeltzain txikiak direlako.  Berria - Harian   2005-08-28

Bertako abeltzainak eta lurjabe txikiak beren ustiapenen etorkizunagatik kezkatuta daude.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Herrialde berde hartan, ekialdetik ailegatutako marinelak nekazari eta abeltzain bilakatu ziren, eta 450 urtez Europako iparraldeko herrialdeen antzeko gizarte bat osatu zuten Ameriketako ateetan bertan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 173. orr.

Nekazari eta abeltzain intentsiboak aise konturatuko dira: beren ustiategiak humanizatzeko inbertsioa merkeagoa izango da merkatu intentsiboan segitzeko egin beharko luketen ahalegina baino.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

Daily Graphic egunkariak zioenez, Dudzomeko eskualdeko eremu gerizatu batean orain dela zenbait denbora baimenik gabe jarri ziren abeltzain ibiltari multzoa eta euren abereak ontzira igotzera behartu zituen Poliziak, eskualde hartako agintariek hala manaturik.  Berria - Mundua   2006-04-11

Mercosurren nekazari eta abeltzain ekoizle handiak daude; Argentina, Brasil, Uruguay eta ParaguayGizon horiek, artzain eta abeltzain direnez, beren ardi, behi eta zeukaten guztia ekarri dute.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Txakurrak abeltzain utzi.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.

Patatak landatu ditu UAGAk (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna) Betolazan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

2 (izenondo gisa)

Darfurreko ipar zein erdialdean basamortuak are eremu zabalagoa hartu izanak urarekiko eta bazkalekuekiko istiluak piztu zituen nekazarien eta nomada abeltzainen artean.  Berria - Mundua   2004-05-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abeltzain bat (3); abeltzain batzuk (3); eta abeltzain (9); nekazari eta abeltzain (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus