Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abantada (orobat abantara) 1 iz bultzada, abiada.

Autoa abantada handian atera da, eta berehala gaude Obabako sarreran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.

Hasieran horia gorri bihurtu eta gero, gero urdina atzetik joan eta haiek harrapatu, eta bitartean berdea iritsi eta aurrekoak gainditu, eta halere zuriak irabazi, sekulako abantadan baitzihoan; izanez ere, azkenean zuria gelditu zen bakarrik uhinak egiten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Sartzen zara abantadan, eta sarreran poltsa eskaneatzen dizute; ez litzateke erakusketa txarra izango: ikusleen poltsa eskaneatuak, museoko paretetan proiektatuta.  Berria - Kultura   2006-02-19

Gaua etorri zen gero, eta egunak abantadan joan ziren hurrena, eta belarrak bere lekua hartu zuen berriro.  Berria - Kultura   2006-05-07

2

Halako abantadak zeuzkan aitak, etxean berak agintzen zuelakoa egin behar izaten zuen aldian behin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus