Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amets abangoardisten irudiak. Berria - Kultura 2006-02-22
XX. mende hasierako artista abangoardisten ereduaren arabera baloratutako Daliren ibilbidea aproposa iruditu zaigu eta eredu bera erabili izan dugu gerra ondoren egin zituen lanak baloratzeko. Berria - Kultura 2004-05-11
Geroago ikasi ahal izan nuenez, idazkaria zen berez ia erabat argitaletxeaz arduratzen zena, Lydie Vidalek ordu asko ematen baitzituen bere eleberri abangoardistak idazten. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.
Prudenen etxea ikastolaren eraikinari itsatsita zegoen, ekialdeko hegal zuzen-zuzenari ateratako pikorta txiki bat bailitzan, eta haren formak ez zuen, lehenengo begiradan behintzat, ikastolaren arkitektura abangoardista harekiko inolako loturarik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.
Nahikoa itxura abangoardistako lana zen, edo hala iruditzen zitzaidan niri garai hartan behintzat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.
Eskola, ospitale, fabrika eta horrelako komunitateetan egun luxuzko lunchetan edo hegazkinetan bezala banatuko da janaria: aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua, nutrizio aldetik perfektuki orekatua, kromatismo, zapore eta usain erakargarrikoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.
Garai batean euskal literaturako aurrekari moderno eta abangoardista batekin egiten genuen amets: Rimbaud edo Verlaine euskaldun bat, gure Bilintx edo Elizanburu bertangoxozaleen ordez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.
Giroaren bizkarrezurra musika da, musika klasiko-abangoardista zuzenean jokatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 308. orr.
Orrietan aurrera egin ahala, ipuin modernoago eta abangoardistagoak aurkituko ditu irakurleak Harkaitz Canoren Briko-Higuina, kasu. Berria - Kultura 2004-10-16