Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abangoardia (ETCn 2.733 agerraldi; orobat abanguardia ETCn 62 agerraldi) 1 iz talde armatu batean, aurrean doan zatia.

Arratsaldea zen jadanik abangoardia Amon Dînen ekialdeko aldapetatik harantzagoko oihan gris handietara iritsi zenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.

Tatariarren tropen abangoardiak bertatik bertara mehatxatzen zuen hiria, eta agintariak bi ordu lehenago atera ziren Tobolsk aldera babes bila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.

Badakizu nola bere omenezko festa baten erdian esan zioten Alexandro enperadoreari Napoleonek Neman ibaia igaro berri zuela Frantziako armadaren abangoardiarekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.

Gandalf eta Aragorn abangoardiarekin Morgulgo Haranaren sarreraraino hurbildu ziren zamalka, hiri madarikatua ikusteko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Jendeak leku guztietatik ihes egiten zuen Feofar Khanen gudarostearen abangoardia aurreratu ahala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Isaak Zeuner tenienteak herri asko igaroak zituen abangoardiako gizonekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Astiro egiten zuten aurrera, uneoro erantzunaren zain, lerro trinkoagoetan, esploratzaileak eta abangoardiako talde txikiak bidaltzea gizonak alferrikaltzea zela ulertuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.

-Nazionalak ofentsiban zetozenez, ez zidan luze jo haien abangoardiako tropekin topo egiteak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.

Behin Tomsken -esan eta esan ari zen bere artean, zenbaitetan gainezka egiten zion ezinegonari eutsi nahirik-, minutu gutxi batzuetan abangoardiako postuetatik harago izango nauk, eta hamabi ordu kendu Feofarri, hamabi ordu kendu Ogareffi, eta nahikoa izango diat haien aurretik Irkutskera sartzeko!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Lehenengo multzoko margolari gehientsuenak Frantzian egon ziren, ondorioz, urte haietan Europan gertatzen ari ziren abangoardien eragin handia ikus daiteke haien lanetan.  Berria - Kultura   2004-03-31

Goian Garibalditar Abangoardien bilera amaitu gabe zegoen oraindik; han goian ere, ohiz bestela, seriotasun handia zegoen, debozioa ia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 102. orr.

2 irud/hed

Nik esango nuke Deustuko unibertsitatea abangoardia izan zela alde horretatik zeren eta guk marxismoa unibertsitatean ikasi genuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 181. orr.

Edozein politika burges-nazionalistatatik urrutiratuta, langile-klasearen interesen defentsan jarri nahi ditu indar guztiak, haren abangoardia bihurtzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.

Fedearen zera hori ez diot nik; hori, beste hitz batzuekin, euskaltzaletasunaren abangoardia intelektualak dio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Bere ustez ez baitago askatasuna lortzerik abangoardia heroiko baten gidaritzapean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 133. orr.

Gerra guzti-guztietan, hitza da armen abangoardia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Gonzalezek adierazi zuen "XXI. mendearen abangoardian" jarri nahi duela bankua, eta aurten "marka guztiak" hautsiko dituztela mozkinei, dibidenduei eta, oro har, erakundearen eraginkortasunari dagokienez.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Legearekin Espainiako ikerketa zentroak biomedikuntzaren "abangoardiara" eraman nahi dituztela esan zuen; "eta balio etiko eta moralen abangoardiara ere bai".  Berria - Gaiak   2006-04-04

3 bere ausartasunagatik aintzindari gertatzen dena edo gertatu uste duena.

XX. mende hasierako abangoardia bik, futurismoak eta kubismoak lagatako ondarearen inguruan eginiko gogoetaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-29

Kosztolanyi XX. mendearen hasieran bizi izan zen, abangoardien garaian Abangoardiaren funtzio hegemonikoan ez dute sinesten: Gauzak hobeto doaz prozesuan parte hartzen ari den jendeak bere ekarpen historikoa egiten badu.  Berria - Kultura   2004-01-07

Belaunaldi berriko poeta gehienak aurreko belaunaldiko poetek harturiko bide estetikoetan barna abiatu izan dira: dela 60ko poesia sozialaren bidetik, dela 70eko abangoardiaren arrastoan, dela 80ko esperientziaren poesiaren magalerantz.  Berria - Kultura   2006-03-28

Bada gurean Lizardi erromantiko berantiartzat jo duenik, eta hogeigarren mende hasierako abangoardiekin lotzen duenik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Abangoardiak argien zuen mezua hauxe zen: inoiz ez gerra gehiago.  Berria - Kultura   2004-08-14

Abangoardiek zineman izandako eragina aztertuko du Fasek, zikloaren bigarren atalean.  Berria - Kultura   2004-02-11

Bauhausek, 1920ko hamarraldian argitaratu izana, Alemanian pinturako, eskulturako eta arkitekturako abangoardiako artista gehienak elkartu zituen arte-eskola diziplinarteko handi hark.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Juan Leon Kruzalegi ez zen abangoardiako pintorea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Musikaren, poesiaren, arte plastikoen eta beste guztien erakusleiho izan zen Iruñea astebetez, eta abangoardiako joerek diktaduraren arrasto beltza gainditzeko bidea hartu zuten.Kubako "abangoardiako pinturaren aitzindariak" izaniko Victor Manuel Garcia, Eduardo Abela eta Jorge Arche artisten lanak.  Berria - Kultura   2004-10-27

Euskal industrializazio prozesua erakusten du Operación H-k abangoardiako zinemaren bidez.  Berria - Kultura   2004-07-22

Estebanen lehengusua, hogei urterekin abangoardiako aldizkari literarioetan kolaboratzen zuena eta hogeita bostekin emaztea labankazoka hil eta bere burua trenera bota zuena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Varsoviak abangoardiako tradizioaren ildoan egin zion harrera Literaturexpressoari asteazken iluntzean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 301. orr.

Bide honetatik jo zuten XX. mendeko hogeigarreneko hamarraldiko abangoardietako artista askok.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

XX. mendeko errusiar abangoardietako lanen afitxak eskuratu nahi nituzke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 255. orr.

Dalik bigarren abangoardietako artistaren ezaugarriak ere betetzen dituenez, hau da, gerra ondorengo artearen ezaugarriak, Pollock edo Warholen antza zuela kontuan hartu behar dugu.  Berria - Kultura   2004-05-11

Herbehereetako arkitektura eta diseinua beti izan da nahiko abangoardiakoa.  Berria - Kultura   2004-05-21

Argazkigintzan, arkitekturan bezalaxe, abangoardiarako eta esperimentaziorako joera erakutsi zuen.  Berria - Kultura   2004-12-24

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Garzanti edo Feltrinelli argitaletxeek ateak zabalik zituzten abangoardia kulturalean eta politikoan gero eta ozenago eta ausartago ari ziren idazleentzat: Pasolini, Gadda edo Arbasino; [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Errusiako abangoardia historikoa deritzon artista taldea pintore errealista kritikoen aurka azaldu zen.  Berria - Kultura   2006-03-29

Artiumek 'Eskuratu berriak' erakusketa jarri du 2003ko erosketekin; artelan sortu berrien eta "abangoardia klasikoen" hutsunea bete dute.  Berria - Kultura   2004-02-06

Garai horretan Europako abangoardiak interesatu zitzaizkion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Ildo honetan, Koonsen Puppy Guggenheimen aurrean honela mintzo da: Europar abangoardiak hilak dira, Oteiza eta Chillida hilak dira; gaur egungo artearen Erreala erakusteko, Bilbo post-Guggenheim bat adierazteko, perspektiba artistikoen aldaketa da beharrezko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 67. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Halaber, Bloomsbury abangoardia taldeko kidea izan zen, Virginia Woolf eta beste hainbat idazle eta artistarekin batera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Brossari dagokionez, "poesia bisualaren eremuan sekulako abangoardia lana" egin zuela deritzo Lasuenek.  Berria - Kultura   2004-11-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abangoardia izan (3); abangoardiako literatura (3); abangoardiako musika (3); emirraren abangoardia (3); eta abangoardia (4); eta abangoardiako (3); europako abangoardiak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus